GOGORARAZPENA: “Bizilabe” eta “Robotika dibertigarria” egitasmoetan izen-emateak

Robotika3Elgoibarko Udalak 5 urte baino gehiago daramatza udalerriko neska-mutiko txikien aretan teknologia eta zientziarekin erlazionatutako ekimenak sustatzen. Alde batetik, jada ezagunak diren “Robotika dibertigarria” tailer teknologikoak daude eta bestetik, Elhuyarrekin batera, “Bizilabe” izeneko programa berria.

11 eta 14 urte arteko gazteen artean ekintzailetza eta sormena sustatzeaz gain, teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzea helburu duena. Aipatzekoa da ekimen honekin hasi aurretik, Bizilabe zer izango den labur-labur azaltzeko, tailer monografiko bat egingo dela.

Zentzu horretan, Elgoibarko Udalak gogorazi nahi du ekimen hauetan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dutela izena:

Informazio guztia:
Bizilabe
https://www.elgoibar.eus/index.php/albiste-gehiago/3926-abian-da-bizilabe-elgoibarko-gazteen-artean-zientzia-eta-teknologia-bultzatzeko-ekimen-berria

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude