Berri Txarrak lagunartean (egitaraua eta ordutegiak)

Berri Txarrak lagunartean (egitarau osoa) –

Berri Txarrak nafarrek festa antolatu dute, aspaldiko lagunekin batera. Eta konturatu orduko hitzorduaren atarian gara.
Hementxe duzu egitaraua.

Jaialditzarra uztailaren 14an izango da Bilboko Kobetamendi tontorrean, hastear den Bilbao BBK Liven egitura baliatuta. Kontzertu berezia izango da, bertaratu nahi duten guztiei tokia egiteko asmoz sortua, eta 25 urteko ibilbidearen ostean hirukoteari agur esateko modua. Ospakizun bat, “Ikusi arte” bira osoa bezala, non zortzi orduko programazioa eta 70 sortzaile elkartuko diren. Hau da, “Berri Txarraken ez-ohiko kantaldiaz gain, euskal musikari eta orohar kulturari buruzko Zalenena guneko eskaintzaz gozatzeko aukera izango da”. Aspaldi da 10.000 sarreratik gora saldu zirela, eta oraindik badira eskuragarri, 35 eurotan.

Kobetamendiko eremuan sartzeko 16.00etan irekiko dira ateak, eta Berri Txarraken kontzertua 21.00etan hasiko da. Ordura arte Zalenena guneko programazioa izango da, eta ondoren, disko jartzaileen txanda, goizeko 1.30ak arte. San Mames eta BEC-etik abiatuko diren autobusak gora eta behera ibiliko dira 16.30ak eta 2.00ak artean, eta metroak ere bere ohiko ordutegia luzatuko du.

Berri Txarrak lagunartean (egitarau osoa)

Zalenena (16.30-20.30)

Euskal sortzaileen lanak oholtzaratuko diren gunea da Zalenena, eta ez bakarrik musikariena, gainontzeko adierazpide kulturalek ere izango baitute bertan tokia.

  • 17.00 Erraia: Zirkua eta musika uztartzen dituen ikuskizuna.
  • 18.00 Kolpez blai: Zo-Zongo taldearen ikuskizuna, energiaz, dantzaz eta mugimenduz betea.
  • 18.30Trakamatraka: Musika eta erreziklaje tailerra, batez ere haurrei eta gaztetxoei bideratua.
  • 18.30 Meeting Point: Ertza dantza taldearen ikuskizuna, Asier Zabaletak gidatua.
  • 19.30 Ez da kasualitatea: Bertso-saio musikatua da. Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira (saxoa+gitarra edo biolina + gitarra). Bertsolari guztiak emakumeak izango dira.

.

  • Ahotsenea:
    • 16.30 Atzapar (Nafarroa)
    • 17.00 Larra Bideak (Nafarroa)
    • 17.30 Diabolo Kiwi (Nafarroa Beherea)
    • 18.00 Dukka (Gipuzkoa)
    • 18.30 Natali (Gipuzkoa)
    • 19.00 Huts (Bizkaia)
    • 19.30 Patx & Run (Araba/Bizkaia)
    • 20.00 Iont (Araba)

Ahotsenea ere izango da Kobetamendin, bi oholtzarekin, Triangelu eta Basoa. Bertan, 2019an euskarazko lan bat argitaratu duten zortzi taldek ordu erdiko emanaldiak eskainiko dituzte. Izena emandako 71 talde eta bakarlarietatik hauexek dira hautatutakoak:

.

  • Berri Txarrak Lagunartean
    Hirukote nafarraren zuzenekoa 21.00etan hasi eta 23.3o ingurura arte luzatuko da, azpian zerrendatzen ditugun lagunekin batera arituko baitira, lagunartean:Anari Alberdi (ANARI)
    Iñaki ‘Matxet’ (SEGA SOUND KILLERS)
    BROKEN BROTHERS BRASS BAND
    Facu Díaz
    Jurgi Ekiza (WILLIS DRUMMOND, ERABATERA, EKIZA)
    Ricky Falkner (EGON SODA, LOVE OF LESBIAN, …)
    Aitor Gorosabel (SU TA GAR)
    Iseo (ISEO & DODOSOUND)
    Toni Mejías (LOS CHIKOS DEL MAÍZ, RIOT PROGAPANDA)
    Aritz Mendieta (DEABRUAK TEILATUETAN)
    Karlos Osinaga ‘Txap’ (LISABÖ)
    Martí Perarnau IV (MUCHO)
    Aiora Renteria (ZEA MAYS)
    David Ruiz (LA MARAVILLOSA ORQUESTA DEL ALCOHOL – La M.O.D.A.)
    Nerea Urbizu (ENE KANTAK, KATAMALO)
    Enrique Villarreal ‘El Drogas’ (EL DROGAS, BARRICADA)

Berri Txarrak lagunartean (egitarau osoa eta ordutegiak)

Berri Txarrak lagunartean (egitarau osoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude