Gizonezkoaren maitasuna esajeratua denean…

MTk1Mw==

Kasualitatez aurkitu nuen duela urte batzuk Bilintxen prosazko idatzi hau, orain aurkitzen ez dakidan interneteko atari batean. Ikaragarria iruditu zitzaidan bertan deskribatzen zena eta, zergatik ez aitortu, deskribatzeko era ere bai. Gizon apasionatu erromantikoa erakusteaz gain, gose garaian janariak zuen balioa erakusten baitu argiki. Maiz erabili izan dut aipamena:

“Noiz iritxiko ote da eguna nerea izango zaitutana!  ¡A zer kuidaduakin gobernatuko zaitutan! ¡A zer bizi-modutxua eman biar dizutan! ¡A zer alegiñak egingo ditutan zu kontentu irukitzeko!

Mayian zu izango zera lenbizi serbitua. Zuretzako izango da gauzik onen guziya. Esnea degunean zuretzako tela, mamiya degunean zuretzako gaña, eta sagarrak, udariak, muxikak edo zerbait orlako degunean, zuretzuko piñenak, zuretzako aundiyenak, zuretzako ederrenak.

Eta intxaurrak ditugunean, nik puskatuko ditut, eta azalak atera ta mamiyak jarriko dizkizut aldamenean; eta gaztañak ditugunean, nik txurituko ditut zuk jan bear dituzunak.”

Ez esan niri ez denik zoragarria. Ai Bilintx, Bilintx, poto egiteko orduan errege, baina poesia erromantikoaren gailurra gurean. Hara bestela zer zioen Mitxelenak:

“Entonces, ante la imposibilidad y el fracaso, suena en los versos de Vilinch una queja tan personal y desnuda que resulta casi impúdica, de un impudor que todavía hace más descarado lo humorístico de la forma en que a veces la envuelve. Sus versos son excepcionales en una literatura recatada en que los poetas huyen avergonzados de toda confesión demasiado íntima, como de algo humillante y penoso.”

Baina kasu, txoropito maitemin-erraza baino apurtxo bat gehiago ere bai baitzen Indalezio zarpail eta alproja hura:

“Fuera de la poesía amorosa, Vilinch es un maestro de la sátira humorística, uno de los mejores entre los muchos que han cultivado ese género entre nosotros. Aparte del sobrio acierto en la selección de los rasgos decisivos, pone siempre en ella, a diferencia de casi todos los otros, calor humano y una sonrisa compasiva.”

Gaur bertan beste ezusteko bat aurkitu dut Gorka Bereziartuaren bitartez: 1936garren urtean idatzitako Gurutz Sarasola Lotsatisabindarraren poema bat.

ANKEA EBAKIKO NUKE

Esango balidate 

«Ernio’ko puntara Jungo baziñake

Maitea an ikusiko zenduke»,

Aparia utziko nuke,

Gauez irtengo nintzake,

Elurra egon  arren

Gustora jungo nintzake…

Maitea an ikusterik Izango banuke. 


Gaxo egongo banintzake,

Oitik jeikiko nintzake…

Lapurrak bidean

Ezpata gerrian

Daudela jakingo banuke,

Ala ere  gustora,

Gustora jungo nintzake…  


Gustora, maitearen itza

Entzuterik izango banuke.


Basamortuan Arkituko  baziñake,

Gosez ill bearrean,

Janik gabe,

Ta ni zure aldamenean

Egongo banintzake…

Aizkorea artuko nuke,

Ankea ebakiko nuke…

Eta jana  emango nizuke.

Orrela biziko baziñake

Asko poztuko nintzake!

 

Arraioa! Batzuetan hizkuntzaren zabarrak, irudiaren gehiegizkoak, konposaketarako dorpeziak, hiztegiaren pobreziak… ezin ezkutatu dute pasioaren balore ikaragarria.

Ez esan niri, ez dizula ondamurik ematen baten bat maitatzeak, zeure oina ebaki eta hari emateko beste.

Hala ere ez daukat argi Bilintx eta Lotsatiren kasuan, zer zen esajeratua: maitasuna, kpntatzeko era ala biak.

(Ezagutzen al duzu maitasunezko beste poema edo idatzi esajeraturik?)

literatura erromantikoa
Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Gizonezkoaren maitasuna esajeratua denean…”-ri buruz

  • Iñigo Rubert 2010-04-11 23:20

    Ba gure garaiko esajeratu klasiko bat aipatzearren, Mikel Markez-en lehendabiziko diska haren “Zure begiek” kanta… berriki txunba txunba doinuekin profanatuta.

    Zu gabe ez naiz ezer,
    zu gabe zertarako bizi.
    Bizitza hontan ditudan helburu guztiak
    ez dira ezer lortuz gero,
    zurekin konpartitzen ez baditut.

  • Gari Garaialde 2010-04-12 09:09

    Atzo, sarrera irakurtzean, idazteko betarik hartu ez banuen ere, Mikel Markezen kanta bera etorri zitzaidan gogora…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude