GAZTEZULOk aurkezten du: GAZTEZULO TELEBISTA

GAZTEZULOk aurkezten du: GAZTEZULO TELEBISTA –

KULTUR ARLO ETA DIZIPLINA EZBERDINETAN ERREFERENTE DIREN PERTSONAK IZANGO DIRA PROTAGONISTA

GAZTEZULOk aurkezten du: GAZTEZULO TELEBISTADagoeneko ikusgai da GTBren lehen saioa: Amancay Gaztañaga dugu lehen protagonista.

Kultur arloko hainbat erreferentek Zer da kultura? planteamenduaren inguruko gogoeta egingo dute kamera aurrean. Espazio honek egungo ikuspegi kolektibo bat lortu nahi du, eta horretarako, gogoeta ezberdinetatik ateratako ondorioak plazaratuko ditugu.

Iraupen laburreko eta egungo kultur diziplina ezberdinetako eragileen elkarrizketak eta formatu txikiko emanaldiak eskainiko ditugu gaztezulo.eus webgunean eta GTB Youtubeko kanalean ere. Galderarik gabeko elkarrizketetatik abiatuta, GTBko protagonistek beren adierazpen artistiko eta kulturalak zabaltzeko erabateko askatasuna izango dute espazio honetan.

KULTURAREN ZABALKUNDEA

GAZTEZULO TELEBISTAN formatu askotako emanaldiak ikusteko aukera izango da: kontzertu akustikoak, irakurketak, inprobisazioak, performanceak…

GTBren izaera anitza adierazteko asmoz, musika, literatura eta arte eszenikoen hainbat protagonista aukertatu ditu, proiektuari hasiera emateko: ekainaren 22an, Jon Basaguren Izaki Gardenak musika taldeko abeslaria izangu dugu, eta ekainaren 29an berriz, Kattalin Miner idazlea eta feminismoan berezitutako ekintzailea.

GAZTEZULOk aurkezten du: GAZTEZULO TELEBISTA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.