Gaurkoan apal, estreinaldiak

Estreinaldiak: Urriak 12

Abuztuak 10, estreinaldiak

First Man

Gaurdaino gizakiaren misio arriskutsuena izandakoaren istorioa kontatzen du filmak. Nola ilargiratu zuen NASAk Neil Armstrong, eta zer sakrifizio eta prezio ordaindu behar izan zuten hainbatek horretarako.

Donostia eta Veneziako zinema jaialdiak zapaldu ostean, puntuazio duina jaso du filmak nazioarteko kritikarien partetik. Ryan Gosling, Claire Foy eta Jason Clarke dira aktore nagusiak, eta akaso horrek badu zerikusirik.

Smallfoot

Smallfoot filmean, yetiaren mitoa alderantzikatu egiten da: yeti gazte eta azkar batek halakorik ez zegoela uste zuen zerbaitekin egingo du topo, gizaki batekin, hain zuzen. “Gizaki” horren berri izateak yetien komunitate xumea aztoratuko du: zenbat gauza gehiago existituko dira herrixka elurtutik hara?

Etxeko txikienek ere badute zerekin gozatu, eta, gainera, euskaraz 😉

La sombra de la ley

1921 urtea. Garai latza bizi du Espainiak: berunezko urteak dira, eta kaleko istiluak gauza ohikoa dira. Gangsterismoa eta negozio ilegalak gizartean txertatuta daude erabat. Aníbal Uriarte protagonista Bartzelonako hirira bidalitako duten polizia bat da, eta kaleko ordena mantentzea da bere lana.

Zinemagintza espainarraren azken proposamenetariko bat dugu hau, besteak beste, Luis Tosar, Michelle Jenner, Vicente Romero, Ernesto Alterio eta Paco Tous aktorren parte hartzearekin.

The House With a Clock in its Walls

Lewis txikiaren istorioa kontatuko du filmak. Hamar urteko haur umezurtza da protagonista, gurasoen heriotzarekin, bere osabaren etxe zaharrera lekualdatuko dena. Pareta erloju misteriotsu bat topatuko du bertan, eta haren altxor bilakatuko du berehala. Etxe zaharreko bizimodua aztoratu egingo du, ezustean mundu ezkutu bateko mago eta sorginak erakarrita.

Zineuskadiren Zinema Euskaraz ekimenari esker, euskaraz estreinatuko da filma EAEn eta Nafarroako zenbait aretoetan.

Climax

90. hamarkadara eramango gaitu hogei gazte dantzariren inguruko istorio honek. Hiru eguneko jardunaldi batzuetan elkartuko dira gazteak, haien azken dantza egin eta ospakizun jai batean murgiltzeko gero. Giroa guztiz gaiztotuko da bat-batean, eta gazteak seguru dira drogaren efektupean daudenaz. Ez dakite, ordea, nork drogatu dituen.

Cannesko jaialditik igaro, eta bertako Zinemagileen Hamabostaldiko lehen saria lortu zuen. Horrez gain, nazioarteko kritikaren laudorioak jaso zituen ere.

estreinaldiak
Gaiaren inguruan gehiago jakiteko, zatoz ZINEAra!

Euskal pantailaren gunea