Harresi-barruan (gaur gauean bakarrik nago)

Harresi-barruan (gaur gauean bakarrik nago) –

Mario Benedettiren Udaberriaren izkina hautsia izeneko eleberri laburraren hasiera  da hau, lehen paragrafoa baino ez: Harresi-barruan (gaur gauean bakarrik nago).

“Gaur gauean bakarrik nago. Nire kidea (egunean batean jakinen duzu bere izena) erizaindegian dago. Jatorra da, baina ongi da noizbehinka bakarrik egotea. Hobe hausnartzeko. Ez dut bionborik jarri beharrik zugan pentsatzeko. Erranen didazu lau urte, bost hilabete eta hamalau egun sobera denbora dela hausnartzeko. Eta egia da. Baina ez da sobera denbora zugan pentsatzeko. Zuri idazteko profitatuko dut, ilargia dago eta. Eta ilargiak beti lasaitzen nau, baltsamo baten pare.(…)”

Harresi-barruan (gaur gauean bakarrik nago)Honaino, idazle uruguaitarraren testua, guztiz gomendagarria eta, bide batez esanda, datorren urtean euskaraz ere osorik irakurri ahal izanen duguna. Nolanahi dela ere, Benedettiren Harresi barruan izeneko atala irakurtzean gogoa joan zaidala Altsasukogazteengana, zehatz izateko Iruñeko espetxean daudenengana, hemendik gertu, baina harresi baten barruan. Oraindik. Gaur, urriak 2 ditu, etaez da  gazte horien atxiloketaren urteurrenik edo espetxealdiaren zenbaki biribilik betetzen, nik dakidala behintzat. Bada horregatik hain zuzen gaursalatu nahidut gazte horiek espetxean daudela oraindik,  egunik egun zabaltzen den  injustizia handituz,  justizia espainola oximoron hutsa dela frogatuz. 

 “Eta ilargiak beti lasaitzen nau, baltsamo baten pare.” zioen Bendettik… Iruñeko espetxearen leihoen barroteak zeharkatu eta  ilargi-argiak eman diezaiela sosegu pixka bat gazte horiei ere, baltsamo baten pare, eta gazte horiek Euskalerria Irratia entzuten duten jakin gabe ere,  eta ezagutu ere ezagutzen ez ditudan arren,  gaur besarkada bana igorri nahi diet uhinen bidez,  Irratiaren magiari esker jasoko dutelakoan; harresi barruan egonik ere.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2018ko urriaren 8koa]

Harresi-barruan (gaur gauean bakarrik nago)

Iruñean sortua, 1967an, baina aspaldi Berriozarkotua. Ingeles irakaslea —erretreta hartuta baina ez erretiratuta— poeta, idazlea eta artikulugilea. Narratiban, hainbat ipuin ditu sarituak eta argitaratuak, bertzeak bertze, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria eta Atarrabiako Petri saria. Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako Aztia liburua, (Txalaparta) eta Hiru Miru album ilustratua (Denonartean). Olerkigintzan, bi haiku-bilduma, Gerezi garaiko haikuak liburua (Maiatz) eta Orbel Azpiko Haikuak (Denonartean), Aingurak eta Arrangurak (Pamiela, 2018) eta Hitzen hasperenak (Maiatz, 2019). Zuihitsua saikaera da bere azken liburua (Dakit, 2022. Ohiko kolaboratzailea Euskalerria Irratian, Maiatz aldizkarian eta baita Hatsa olerki bilduman ere. Artikuluak ere, berrehun baino gehiago ditu argitaratuak han-hemenka. Noriko Matsui-ren How to perform kamishibai eta Ryookanen 101 haikuak liburuen itzultzailea da, eta, orobat, euskarara itzuli ditu Idea Vilariño, Wislawa Szymborska, Paco Urondo, Joan Margarit eta Ernest Hemingway-en poemak, Euskal Idazleen Elkarteko idazkari (2010-2014) eta Nafar Ateneoaren Euskara eleduna (2017-2020) izan da.