Gauerdiko jazza

Azken unean heldu ginen jazzaleok Altxerrira. Ezeren aurretik, doako edari horren bila altxa ginen, eta hantxe ikusi genituen musikariak, elkarrizketa bizi-bizian. Etxean baleude ari ziren solasean, ez baita Xan Camposen boskotea Donostira datorren lehen aldia.

Eszenatokira igo bezain laster erakarri zuten tabernan zebilen jendetzaren begirada. Piano eta bateriak ekin zioten notak astintzeari eta saxo, gitarra eta kontrabaxuaren soloak itzelezko trebeziaz tartekatu zituzten pianoaren doinuarekin. Ez genuen Xan Camposen boskotea ikusi eszenatokian, galegoak ez ezik, gainontzeko musikariek ere sortu baitzituzten entzuten ari ginen konpasak; denak ziren jole, denak sortzaile.

Hipnotizaturik genbiltzan beren musikaren atzetik. Lasaitasun giroan murgildu gintuen pianoak eta extasia entzun genuen saxoaren makurduretan.

Izena eta izana gauza bera ez dela sentiarazi zigun bezperan Patty Smithek eta atzokoan berriz, izenik ez zuen talentuaz gozatu genuen. 

 

Mjk2OA==

Ilunabar eta gaueko emanaldiak

Trinitate Plaza | | 24€

21:00 • Dave Holland & Pepe Habichuela • Stanley Clarke Band feat. Hiromi

Victoria Eugenia Antzokia (Skoda Gunea) | | 18€ Cuadernos de Jazzen 20 urteurrenaren kontzertua

18:30 • Wadada Leo Smith’s Golden Quartet

Victoria Eugenia Antzokia (Skoda Gunea) | | 15€

00:00 • Portico Quartet

Agertoki Berdea | | Doan

21:30 • Mayer Hawthorne & The County  00:30 • The Very Best

Heineken Karpa | | Doan

19:00 • Ajavares  21:00 • Stay Blues  23:00 • Gabacho Connection

Frigo Gunea | | Doan

19:00 • Olga Mitroshina Quartet  23:00 • Lakuntza Brothers

Nauticool (Nautikoaren terraza) | | Djak eta jazza zuzenean arratsaldeko 5etatik goizaldeko 2etara. Doan

00:30 • DJ Javi Frías  17:00 • DJ Makala  21:30 • DJ Javi Frías  23:00 • J. Santaolalla Trío

Be Bop | | 10€ edariarekin

02:00 • DJ Parrucho  00:00 • Tom Tom Makuts

Altxerri | | 10€  edariarekin

24:00 • Bottom Club

Irun (Euskal Jai)

22:00 • Pixie Dixie

ODM1

kazetaria-edo