Legeak errespetatu? Batzuetan bakarrik

Espainiar estatuak beti dio legeak errespetatu behar direla eta epaileek agindutakoa bete. Ezin da justizia zalantzan paratu, baina sententzia gustuko ez duenean zer? Kosovok bere independentzia aldarrikatu zuen 2008an eta orain Nazioarteko Justizia Auzitegiak ontzat jo du Serbiatik banatzea, “ez zuen zuzenbide internazionala urratu” . Espainiak, baina, ez du onartuko Kosovo estatu gisa, Europar Batasuneko Grezia, Zipre, Eslovakia eta Errumania bezala.

Euskal Herrira itzultzen garelarik, berriz, legeak errespetatzeko exijitzen digute. Egia da NJAren erabakia ez dela loteslea, baina garrantzitsua bada izatez. Baina Estatu espainiarrak oraindik dio Kosovok nazioarteko zuzenbidea urratu duela. Espainiak bere independentzia onar dezan, bi bide baizik ez dago: bi estatuen arteko akordioa edo ONUren Segurtasun Kontseiluak 1999an hartutako erabakia -Kosovo Serbiaren zatitzat hartu zuen orduan- bertan behera utzi dezan. Miguel Angel Moratinosek argi esan du, “gatazkak konpontzeko bide bakarra elkarrizketa da”. To eta no!

Eskerrak AEBk argi utzi diguten Euskal Herrian eta Herrialde Katalanetan ez dela posible sententzia hau aplikatzea. Hemen ez da elkarrizketa izanen gatazkei konponbidea emateko bidea?

Mjk3MA==

Irudia | Miguel Angel Moratinos | Mikhail Evstafiev | Creative Commons By SA

BARDO GORRI NAFARRA

2 pentsamendu “Legeak errespetatu? Batzuetan bakarrik”-ri buruz

  • Maria Teresa Fernandez de la Vega Presidenteordeak ere gauza bera adierazi du

  • Bidea argi geratu da!!
    Orain Otegik hauteskundeak irabazi gehiengo osoz, eta independentzia aldarrikatu. HORI DA BIDE BAKARRA!!

    Orain dela gutxi Laportak argi erakutsi zien bidea katalandarrei. Pottok izango ote ditu? Auskalo!
    Hemen potrok baditugu! Baina onartu behar dugu gutxiengoa garela.
    Lan asko dago iteko oraindik!

    ONGI BIZI!