Galdezka (eta 5)

images2.jpg
Tabakalera izen beretik izan da nazioarteko: Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea. Gaztelaniaz ere bai: Centro Internacional de Cultura Contemporánea. Denak maiuskulaz, hasieran. Nazioarteko eta Internacional ere bai, prefosta. Gaur dena da kultura, eta dena da garaikide. Zer bestela. Tabakalera gune dela ere badakigu, baina Nazioarteko? Hori ez da hain erraza.

– ZERK EMANGO DIO TABAKALERARI NAZIOARTEKO IZAERA HORI? TURKIAN, BERLINEN EDO ABIDJANEN EGINIKO KULTURA-OBJEKTUAK AGERTUKO DIRELA BERTAN? HORI AL DA “NAZIOARTEAN EZINBESTEKO KULTUR ERREFERENTE” BIHURTZEKO ERABAKI DUTEN TAKTIKA, ALA, AITZITIK, NAZIOARTEKO HITZA, IKUSITAKOAK IKUSITA, ORAIN TRABA DA?

PD: Erantzunik baldin bada, eskerrik asko, aurrez.

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude