Gaur ere

Gaurko egunez

Eguzkiak goiztiar egin du bere agerpena, egun onak opa dizkigu eta hodeien artean ezkutatu da.
Orain euria ari du.

Argiak aldiz ez du amore ematen eta hodei artean, zirrikituetatik sartzen da, irristakor. Eta putzuetan begiratzen du; kalean galdurik dabilen kendearen begiek ikus dezaten.

Ametsek, euri eta putzu artean biziraun nahi dute.

Negua ezin da egun batean amaitu,
ez eta ere udaberria egun batez hasi.

Etxe kubikoek kontrakoa dioten arren,
udaberria hasiko da.
Trajezko serioek kontrakoa dioten arren,
udaberria iritsiko da.
Arauek ezetz dioten arren, badator.

Ameslariontzat beti iritsiko da udaberria, euri artean, putzuetako erreflexuan edo urdin izan nahi luketen begi berdeetan…

Eta edertasunari, maitasunari izen bat asmatu nion egun batez. Hobe esanda, nigana etorri zen zorterik onenean. Zazpi dira hilabeteak eta milaka oroitzapenak.
…gutxi penak
Edertasunari, maitasunari
udaberri ipini nion izena.

Baina udaberriak berak, beste izen bat badu.

Antzoki bat bezala
ezaguzen dudan bizitza honetan,
gauza ttiki,
gauza amaitezin horiek dute balio gehien.

Etxe kubiko, trajedun serio eta arauek kontrakoa dioten arren…
Negua ezin da egun batean amaitu,
ez eta ere udaberria egun batez hasi.
Baina hasiko da.

Aspaldian lehen aldiz obrero bat ageri da garabian lanean…
txalo bat!

Bihar arte

Oier

Ekaitza bainuontzi batean