Galdezka 4

images-3.jpg
Hastapenean, Biblioteka Nazionala Tabakaleran ei zihoan. Orain ez, orain Koldo Mitxelena bikainean. Ederki, pozten gara, beti egin zaigu oso maitea etxetzar hori. Mediateka, ordea, Tabakaleran doa. Ederki hau ere. Hala behar badu, bedi. Irakurritako adierazpenen arabera, ematen du Euskal Liburutegiaren onurarik behinena, Tabakaleran 5.000 metro koadro libre uztea dela. Lehen, alderantzizkoa zen, Tabakaleran leku aproposa zeukala esaten zen, bikaina zela zrbitzu kulturalak elkarren ondoan jartzea. Bon, bon, bon…

– ZERGATIK DA ON EUSKAL LIBURUTEGIA TABAKALERAN EZ EGOTEA, HAN NAHIKOA LEKU EGONDA? ZEIN DA MEDIATEKA ETA BIBLIOTEKA APARTE EDUKITZEAREN ONURA?

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)