Sekula egingo ez diren filmeen trailerrak
Donostiako zinemaldia dela-eta, akreditaziodun eta akreditazio gabekoon ahotan dira Loreak, Lasa eta Zabala, Un nouvelle amie eta gainerako filmak. Ahalegin nekaezina eta baliabide mordoari esker aurrera egin duten lanak baztertu gabe ordea, sekula egin(go) ez diren filmek ere badute halako xarma berezia. Hona hemen zenbait adibide:
Haneke-ren Star Wars
Nolakoa litzateke Star Warsen zazpigarrena Michael Hanekek zuzenduko balu? Amour film txalotua oinarri hartuta, honakoa da ikusiko ez dugun film horren trailerra:
ETren itzulera
ET lurrera itzuli da 30 urte beranduago, baina harekin datoz mundua suntsituko duten beste extralurtar kuadrila bat ere. Eskerrak Morgan Freeman eta Bruce Willis haiei aurre egiteko prest dauden.
Titanicen bigarren zatia
Leonardo Di Caprio gaztea itota hil zela uste duzuenak oker zabiltzate. Izotz artean iraun du bizirik gaur arte, eta teknologia berritzaileei esker, berpiztea lortu dute. Baina, zoritxarrez, ez du bere amorantea aurkitzerik izango:
The Shining, komedia familiarra
The Shining filma komedia familiarra izan zitekeen. Trailerrak behintzat balio du: