Euskal Herriko hitz gurutzatuen VIII. txapelketa

Euskal Herriko hitz gurutzatuen VIII. txapelketa Urriaren 11an jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VIII. Txapelketa, larunbatarekin, Bidasoako EKT elkartean.

Irabazleak txapela, 350 € eta oroigarria etxeratuko ditu. Bigarrenak, 225 €; hirugarrenak, 120 €, eta laugarrenak, 60 €. Bestalde, 20na € jasoko dituzte ondoko hamabi sailkatuek, 16. postura bitartekoek, eta oroigarria, parte hartzaile guzti-guztiek: Eusko Labelek hainbat produkturekin osatutako saskia.

Euskarazko Hitz Gurutzatuak bete zalea bazara, hona Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako lehiakideen parean jarri eta giro ezin hobean zure zaletasunari asealdia emateko aukera.

Txapelketan parte hartzeko txartelak, bazkaria barne, 25 euro balio du. Txapelketan ari behar ez duten lagunek 20na euro ordainduko dute bazkaritarako.

Izen ematea xedera@xedera.com posta elektronikora mezua bidalita egin dezakezue, edo 943 63 08 83 telefonora deituta.

Anima zaitezte!

Euskal Herriko hitz gurutzatuen VIII. txapelketa