Fernando Sáenz de Ugarteren bisita Transcreativaren Sormen Poloetara
5 saio igaro ondoren gazteak erabat murgilduta daude Trasncreativaren Sormen Poloetan. Dantzaz Konpainiak eta Eiken Euskadiko Ikus-Entzunezkoen Klusterrak proposatutako bi erronka dituzte eskuartean, eta beste 4 saio besterik ez dira gelditzen zaizkie erronkari irtenbide egokia eman eta enpresari aurkezteko. Fernando Sáenz de Ugarte, Dantzaz Konpainiako Zuzendaria, Zuatzuko Pia eraikinean egon zen atzo gazteekin bilduta.
1. CHECK-IN-a: Egunero bezala, saioa check-in-a eginez hasi zuten ikasleek. Zalantzak argitzeko momentua izateaz gain, gai ezberdinen inguruan hitz egiteko unea da. Atzo sormenaren inguruan aritu ziren.
2. Lan erremintaren azalpena: ikasleak “eraikitze fasean” sartu dira dagoeneko, hots, sortutako ideia guztien arteko aukeraketa fasean. Canvas metodologia aplikatuz proposamenen bideragarritasuna aztertu zuten.
3. Talde-lanean: Talde osoko dinamika amaitu ondoren, ekipo bakoitza bere proiektuan murgildu zen Fernando Sáenz de Ugarteren bisita baino lehen.
4. Fernando Sáenz de Ugarteren bisita Sormen Poloetara: Izko Cardenal (Sinnergiak Social Innovation) arduratu zen gonbidatua aurkezteaz.
5. Zalantzak argituz: gazteek Fernandorekin hitz egiteko aukera izan zuten, erronkaren inguruan sortu zaizkien zalantzak argitzeko. Fernandok erronkari aurre egiteko hainbat gako eman zizkien.