Sabino Cuadrak “Arrojado a los leones” liburua aurkeztu zuen atzo Hondarribiko kultur-etxean

Sabino Cuadrak “Arrojado a los leones” liburua aurkeztu zuen atzo Hondarribiko kultur-etxean

Sabino Cuadrak, sindikalista eta gaur egun Madrilen diharduen Amaiurko diputatuak, “Arrojado a los leones” liburua aurkeztu zuen atzo arratsaldean, Hondarribiko kultur-etxean.

Buruzagi nafarrak, hiru urte eta erdi daramatza Espainiako Kongresuan eta hainbat pertsonek konbentzitu ondoren, Kongresuan izandako bizipenei buruzko liburua idaztea erabaki duela adierazi zuen. Legealdi hasieran, Garan eta eta beste aldizkari elektronikoetan idazten hasi zela aipatu zuen bestalde.

Cuadrak liburua idazteko eman zituen arrazoien artean edozein mandatarik duen funtzioa aipatu nahi izan zuen, herritarrek euren ordezkariek Parlamentuan egiten duten guztia jakin behar duela argudiatuz. Kongresua PP eta PSOEko buruzagiek izaten dituzten eztabaidak baino askoz ere gehiago dela irudikatu nahi izan du bertako pasadizoetan, bulegoetan eta kafetegian gertatzen denari garrantzia berezia emanez.

Liburuaren edukian zentratzerakoan, David Fernandez CUPeko buruzagiaren papera goraipatu nahi izan zuen, liburuaren atarikoan berak egin zuela esanez eta oso idazle ona dela adieraziz. Honen harira, liburua bi zatietan banatuta dagoela azpimarratu zuen. Lehen zatiak, Bildu legeztatu zen aroarekin batera, berari Madrilen diputatu izateko proposatu zioten garaia gogorarazten digu. Bigarren zatiak, gaia politikoagoak jorratzen dituela aipatu du bere sindikalista eta abokatu rolak Kongresuan ustelkerietan, murrizketetan eta justiziarekin zerikusia zuten gaietan zentratzeak eragiten diola aipatuz.

Kongresua demokraziaren tenplua izan beharrean hipokresiaren eta inposaketaren tenplua dela adierazi zuen buruzagi abertzaleak. Tesi hori argudiatzeko, Gobernua Eliza eta Troikaren zerbitzuetara dagoela nabarmendu zuen abortuaren legea eta lan erreforma horren adibide gisa jarriz. Honetaz gain, Segurtasun legea aipatu zuen Gobernuak lege hau herritarren zerbitzura baino polizien eta militarren eskura jarri duela aipatuz.

Nafarroak bizi duen egoera oso gertutik bizi duenez, UPN Gobernutik kanporatzeko aukera oso interesgarria dagoela plazaratu zuen PPren murrizketak eta erreformak babesten dituen alderdi bakarra dela esanez. Besteak beste, Nafarroako Parlamentuko gehiengoak aurrera atera dituen lege guztiak bertan behera gelditu direla salatu nahi izan zuen, PPren helegiteen ondorioz. Egoera honetan,Madrilen PPk zuzentzen duen inposaketak independentzia bultzatzen duela aipatu du herri honetan UPN-PP binomioak gutxiengoa ordezkatzen duela azpimarratuz.

Azkenik, Podemos alderdiak izandako gorakada eta fenomeno hori oso heterogeneoa dela aipatu nahi izan zuen ezkerreko pertsonez gain beste jende askoren babesa jaso duela nabarmenduz.

Sabino Cuadrak “Arrojado a los leones” liburua aurkeztu zuen atzo Hondarribiko kultur-etxean

Komunikazio graduko ikaslea Deustuko Unibertsitatean

3 pentsamendu “Sabino Cuadrak “Arrojado a los leones” liburua aurkeztu zuen atzo Hondarribiko kultur-etxean”-ri buruz

  • Sabino eta bere parte-hartzeak estimatzen ditudan arren, pena ematen dit politikari abertzale batek berriz ere liburu bat erdaraz idatzi izana.
    Arnaldo, Uxue, Elorrieta, Ibarretxe…
    Politikari abertzale batek liburu bat euskaraz idaztea, ezinezkoa.

    • Barka:
      Garai bateko politikari baten liburua: “Enbataren zirimolan”, Landartek idatzia.
      Eta beste batzuk ere izanen dira, seguru.

  • “herritarrek euren ordezkariek Parlamentuan egiten duten guztia jakin behar duela”
    “Kongresua demokraziaren tenplua izan beharrean…”
    Estrategiarik ez duzunean, etsaiarena egiten duzu.