Basques: surfistak eta tiranoak

Sareak baditu mila alde ilun, baina baita doaiak ere. Horietako bat kilk bakarrera dugun informazio andana da, bestela jakin ezingo genituzkeen kontuak menperatzeko aukera ematen diguna. Euskaldunon inguruan munduak zer uste duen jakiteko aukera ere ematen du, eta horixe plazaratzea da artikulu honen xedea. Sareko ingelesezko bideo eta albisteen  bilduma egiten duen Digg.com webgunean bilatu dut “Basque” izena, eta harritzeko modukoak dira arrantzatu ditudan bost emaitzak:

Day of the Goose

Dave Seminarararen erreportaje luze honetan Euskal Herriko “zenbait herri txikitan”, egiten den Antzar egunaz ari dira. Lehiaketaren kronika luze eta ñabarduraz betea egin ondoren, zenbait “baina” jartzen dizkio ekimenari, besteak beste antzarra inork jaten ez duenez soilik entretenimendurako akatzen dela.

da

The next big thing in surfing

Beste honek, surferako olatu artifizialak sortzen dituzten makina, laku, pistina edo dena delakoez hitz egiten du. Itxura denez, teknologia hauetan aurreratuen daudenen artean euskaldun batzuk ere badaude, eta argazki honek erakusten duenez, Euskal Herrian bertan ari dira probak egiten. Bilaketa berean surfa eta “basque” hitza dituen The Guardian-eko beste artikulu bat ere agertzen da, Ipar Euskal Herriko kostaldeko 18 metroko olatuez mintzo dena.

sur

Dressed to kill

Artikulu honek Haloween-erako mozorroa proposatzea du helburu, zer eta zenbait pertsonaje historikotan oinarrituta. Horien artean oñatiar bat aipatzen dute, Lope Agirre konkistatzailea, gizon “itsusi” eta “doakabe” gisa aurkezten dutena. Mozorroa ere ba omen dago salgai.

aguirre

Secession is all the rage from the deep south to Basque country

Zerbait normalxeagoa behingoz. Kasu honetan mugimendu independentisten gorakada aztertzen du artikuluak, euskara, Euskal Herriaren historia eta abar aipatuta. Gainera, EHri Espainia baino gaitasun ekonomiko handiagoa, kultura “erabat” ezberdina, eta 2200 urteko gatazka aitortzen diote.

bas

 

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.