Feillet ahizpak, bi artista XIX. mendeko Euskal Herrian

Martxoaren 6tik eta irailaren 4ra bitartean Zumalakarregi Museoak, Baionako Euskal Museoarekin elkarlanean koproduzitutako erakusketa izango du ikusgai: “HÉLÈNE eta BLANCHE FEILLET: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian”.

Egizue ariketa erraz bat: osatu ezagutzen dituzuen XIX. mendeko emakume margolarien zerrenda.

Zumalakarregi Museoak lan honetan laguntzeko Ormaiztegira bisita bat proposatzen dizue. Bertan bi emakume hauek ezagutzeko aukera izango duzue.

Hélène Feillet (1812­-1889) ?eta Blanche Feillet (1815­-1886) ?margolari eta ilustratzaileak, Parisen jaio baina bere lan nagusia Euskal Herrian garatu zuten, 1834.ean Baionan kokatu zirenetik.

Baiona Helene

Hélène FEILLET. “Vue de Bayonne”. Irudiaren iturria.

Litografo baten alabak, XIX. mende erdian Euskal Herrian lan egin zuten ilustratzaile erromantiko oparoenetakoak izan ziren. Gainera, Baionako marrazki eskolako arduraduna izan zen Blanche bere aita ordezkatuz. Parisko pintura saloian olioak aurkeztu zituzten, baina, batez ere, litografiagile bezala egin ziren ezagunak. Garaiko euskal paisaiaren irudiak eskaini zizkiguten gehien bat.

Ondarroa Blanche

Blanche HENNEBUTTE. “Ondarroa : vue du port”. Irudiaren iturria.

Blanche Baionako inprimatzaile eta argitaratzaile garrantzitsua izan zen Charles Hennebutte?kin ezkondu zen 1844.ean. Bi ahizpek azken honen argitalpenak ilustratzen lan egin zuten, bereziki turismoaren sustapenerako argitaratutakoetan. Hauetan paisaiak ezezik euskal ohiturak ere irudikatzen ziren.

Batelerak Blanche

Blanche HENNEBUTTE.”Costumes basques espagnols : batelieres de Passages”. Irudiaren iturria.

 Erakusketa honetan, argitaratu zituzten litografiez gain, hauek prestatzeko burutu zituzten marrazkiak ere dasta ditzakezue.

Hondarribia Helene

Hélène FEILLET. “Fontarabie” Baionako Euskal Museoa.

Marrazki eta litografiez gain akuarelak ikusteko aukera ere eskainiko du erakusketa honek.

Pasaia Blanche

Blanche HENNEBUTTE.”Passages”. Mediatheque de Bayonne.

Garaiko emakumeek margolaritzan jarduteko eragozpen asko bazituzten ere, Feillet ahizpek hauek gainditzeko gauza izan ziren eta honen eredu dugu egun Baionako Euskal Museoaren geletan erakusten den gertakizun historiko bat jasotzen duen olioa.

Zatoz XIX. mendeko Euskal Herria bi emakume hauen ikuspegitik gozatzera!

 

Gipuzkoako museoen web gunean, Gipuzkoako museoek eta zentroek egiten dituzten tailerrak, aktibitateak eta esposaketak aurkitu ditzakezu.