Mehatxu gordinak jaso ditu Txalapartak

“Hau da Gure Liburuak irakurle klubeko `lagun min´ batek bidalitako eskutitza” irakurri berri dugu Txalapartaren Twitter eta Facebook kontuan. Argitaletxe nafarrak argitu duenez, “aspaldi ez genuen horrelako sorpresarik; pasarte batzuk oso topikoak dira (matxistak, inperialistak…), eta okaztagarriak”.

Gutunak “Gure Liburuak `etarra´ zikinei” darama lerroburu, irainez betea dago -hasierako putakumetik hasita- eta Txalapartak plazaratutako liburuen ezagutza agertzen du ezin bortitzagoa den hizkuntza erabilita.

Oroimin ariketa bat eginda Errekete Karlistak gogoratuz hasten den idatziak Francoren aldeko San Miguel tertzioa 1937an Bilbon sartu zeneko argazki bat darama itsatsita. Militarrak Espainiako boterea indarrez hartu eta gutunaren hartzaileak aurki fusilatuko dituztela iragarriz bukatzen da testua -euskararen debekuta aldarrikatu eta GAL-i gorazarre eginda-, Espainiari eta Franco Generalari botatako biba oihuen artean.

Nostalgiko franko dabil bazterrotan.

* Hemen duzue irakurgai jatorrizko gutuna, gazteleraz.

mehatxuak txalapartari