Fast Food-aren 13 erretratu
Jon Feinstein argazkilariaren intentzioa ez da Fast Foodaren (janari azkarra) aurkako inolako propagandarik egitea. Berak ere onartzen du lantzean behin jotzen duela halako dieta praktikoetara. “Galderak eginaraztea da” artistaren intentzioa.
Estatubatuarrek janari mota honekiko duten amodio-gorroto harremana ikertu nahi du Feinsteinek eskaner batekin ateratako argazki sorta honen bitartez. “Sedukziotik adina du nardatik, janari mota honek”, dio artistak.
Zuk gustuko duzu janari azkarra? Sedukzioa ala narda da sentitzen duzuna?
Gehiago jakiteko:
Janari azkarra, hurbiletik eta biluzik Slate.com
Nik beti aukeratu izan dut holako restaurantea
zinemara joan naizenetan. Askotan ematen du
euskalerrian ezin dugula MCDonals edo Burger King-ik euki…
Ez al gara mundutar ba?