Ezkontza baten amaiera I
Aspalditik zekien zerbait ez zebilela ondo. Sei urteko ezkontzak askorako ematen du, eta 40 urte bete ondoren, gauza gutxik ihes egiten zioten bere bikotekidearengandik. Ondo ezagutzen zuen, azken finean. Hilabete batzuk zeramatzan bere senarrarekin egoerari bueltaka: senarrak urrun zirudien, denbora gutxiago ematen zuen etxean, eta, etxeratzen zenean, ez zegoela ematen zuen.
Hasieran esajeratzen ari nintzela uste zuen, lan eta neke handiko kontua zela egunaren amaieran. Hala ere, handik gutxira ia ez zion jaramonik egiten, batez ere ohean. Atsegin ematen saiatzen zen, baina berari berdin zitzaion. Ez zituen arrazoiak ulertzen. Elkarrekin zeramaten bizitza ez zen aldatu. Etxe berean bizi ziren, auzo berean, eta zorionez, lana ez zen arazo bietako inorentzat.
Bere bizitza arrakastatsua zela esan liteke, baina zerbait aldatu zen. Lehenik modu sotilean, eta gero, gero eta modu nabariagoan. Sexua, zegoenean, epela zen. Bere onena ematen zuen, eta, hala ere, egiteko hutsa zirudien berarentzat. Fase bat besterik ez zela izango uste zuen: hilabete batzuk eta gero dena lehen bezalakoa izatera iztuliko zen. Baina hobekuntza zantzuak ez ziren iristen.
Halako gogoetetan murgildurik zegoela, jarrera ezkor horrekin, bere geltokira iritsi zela ohartu zenean. Metroko bagoitik irten eta jendetzaren artean ibiltzen saiatu zen. Goiza eguzkitsua zen, zerua hodei zuri batzuez zipriztindua. Ez zuen lan egiteko gogorik, baina beti aurkitzen zuen motibazioren bat. Eta azken boladan, ia oharkabean, bere lagunetako batengan jarri zuen begirada.
Bera baino gazteagoa zen. Hogeita gutxi izango zituen, eta bekadun bezala hasten zen bulegoan. Halako maitasun bat hartu zion, eta oso gogoko zuen bere baldarkeria, oraindik lanean ondo moldatzen ez den norbaitena. Behin edo behin harrapatu ere egin zuen, berak zuhurtzia zela uste zuenarekin begiratuz. Beti harritu izan zuen halako egoera batean gizon gehienek zuten sotiltasun faltak, nahiz eta gehiago liluratzen zuen begirada haiek berarengan eragiten zutenak.
Hasieran grazia besterik ez zioten egiten, nahiz eta aste batzuk igaro ondoren pixka bat urduri jartzen hasi ziren. Bazekien, adinean aurrera joan arren, oraindik erakargarria zela. Zimur batzuk zituen begietan, eta ile urdinak agertzen hasiak ziren, baina gorpuzkerari eusteko ahaleginak egiten zituen, bularrak oraindik tinko eusten zuten eta beti harro egon zen bere zangoez.
Mutilari dagokionez, bere gorputzak liluratu egiten zuen. Elkarrizketa batzuk entzun zituen lanean, gauza nahi ez duenak bezala, eta horregatik zekien ez zela gimnasiotik ateratzen eta sasoi onean egoten saiatzen zela. Batzuetan, irudimenari hegan egiten uzten zion, eta bere soin gaztea alkandoraren azpian nolakoa izango zen imajinatzen saiatzen zen. Hala ere, bere ideiak argitu eta lanean murgiltzen zen…
Irakurri kontaketa osorik kaixomaitia.eus-en blogean.
Ezkontza baten amaiera I
Ezkontza baten amaiera I