Arte[faktua] 100: Uxue Alberdi, “Dendaostekoak”, Nerea Ibarzabal, Jesus Mari Olaizola ‘Txiliku’

Arte[faktua] 100: Uxue Alberdi –

Uxue Alberdi bertsolari eta idazle elgoibartarra izango da denboraldi honetako zortzigarren gonbidatua. “Dendaostekoak” (Susa) izeneko kronika literarioa sortu du, bere jaioterriko Pitxintxu dendaren eta bertako saltzaileen inguruan, 70eko hamarkadan gertatzen zena ardatz duelarik: uholdeak, atxiloketak, atentatuak, jaiotzak, heriotzak, aldarrikapenak… Getariako Balentziaga Museoan elkartuko gara berarekin.

Nerea Ibarzabal bertsolaria batuko da Mendiola eta Alberdiren arteko elkarrizketara. Ibarzabalek Uxueren azken lanaz duen iritziaz edota bera idazten ari den eleberriaz arituko dira, besteak beste.

Aste honetan, inoiz baino bereziagoa izango da Irakurlearen tartea, Regino Ayesa, Uxueko bizilaguna zena izango baitugu bertan.

Bestalde, Jesus Mari Olaizola Txiliku idazleaz gehiago jakiteko aukera izango dugu Arte[egileak] atalean.

Horretaz gain, Altsasuko kaleetan ibiliko gara bertako arte zaleen irakurketa ohiturak nahiz zaletasunak ezagutzen.

Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en.

Arte[faktua] 100: Uxue Alberdi, “Dendaostekoak”, Nerea Ibarzabal, Jesus Mari Olaizola ‘Txiliku’
Ikusi saioaren aurrerapena hemen
Arte[faktua] 100: Uxue Alberdi, “Dendaostekoak”, Nerea Ibarzabal, Jesus Mari Olaizola ‘Txiliku’

Arte[faktua] literatur saioa ETBn