Gaur aurkeztu den Euspot laugarren edizioak, autoak eta pertsonak (elkarbizitza orekatua) izango ditu hizpide

Aurkeztu da Euspot 2015eko edizioa. Aurkezpenean izan dira Goio Arana (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ordezkaria), Iñigo Louvelli (Aretxabaletako Udaleko euskara zinegotzia), Ane Lore Estala (Aretxabaletako Udaleko euskara teknikaria) eta Arantzazu Lagunilla (Arteman Komunikazioko ordezkaria).

euspot 2015 aurkezpena

2014ko lehiaketak arrakasta dotorea izan zuen. Guztira 22 lan aurkeztu ziren, Euskal Herriko toki askotatik aurkeztutakoak guztiak ere. Aurtengo edizioaren helburua da, spot lehiaketa kontsolidatzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea. Asmoa da gazteen sormena bultzatzea, ilusioak piztuz. Lehiaketa irekia da, edozeinek har dezake parte, bertakoek, bailarakoek zein Euskal Herri osokoek, eta hala nahi izanez gero baldintzak betetzen dituen gure mugez haratagoko edozeinek.


Aretxabaletako Udalak EUSPOTen aldeko apustua egin nahi du aurten ere, euskara bizitzako alor guztietara hedatzeko eta arlo horretan egiten ari diren lana goraipatu nahi du. Gainera, antolatzaile batzordetik nabarmendu nahi da aurten ere gazteenek aukera izango dutela lehiaketan parte-hartzeko, eta horretarako harremanak sustatu dira zenbait ikastola eta eskolarekin.

Aurtengo berrikuntzak

Aurten antolatzaileek akordio bat sinatu dute Music Library etxearekin. Hala, parte-hartzaileek http://www.audionetwork.com/ galeriako musika doan erabiltzeko aukera izango dute. Music Library etxeak musika eta estilo ezberdinetako kalitatezko online galeria eskaintzen du.

euspot 2015 - irudi berria

 

Oinarri sendoekin izaera irekia

MUk, Artemanek eta Aretxabaletako Udalak antolatutako spoten lehiaketak izaera irekia du eta Euskal Herrian parte-hartzea sustatu gura du. Beti ere, Debagoienean oinarri sendoak jarrita. Horretarako, Mondragon Unibertsitateak bere ikasketa kurrikulumean sartu du spoten gaineko ikasgaia eta Arizmendi ikastolako zein Kurtzebarri eskolako DBHko ikasleek lehiaketan parte hartu ahal izango dute. Unibertsitatearentzat lehiaketa bera eta ikasleen parte-hartzea epe luzerako inbertsioa da. Inbertsio baita ere hizkuntzaren erabilerari dagokionez.

 

Lanak aurkezteko epea

Lanak apirilaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dira www.euspot.eu webgunean eta sari banaketa ekitaldia maiatzaren 7an egingo da Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan. Guztira Euspot Lehikatek aurten ere 2.250,00 euro banatuko ditu sarietan.

 

Lau sari banatuko dira:

1.- Spotik onena. / 1.000 euro

2.- Publikoaren saria. / 500 euro

3.- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena. / 500 euro

4.- Gazteen saria (14-18 urte) / 250 euro

 

Lehiaketaren oinarriak eta informazio gehiago: http://euspot.eu/lehiaketaren-oinarriak/