Danborradako bideo biralaren beste aurpegia

Frankie Fryer danborradaIgaro dira beste behin Donostia eguna eta danborradak, eta batek baino gehiagok irudi berririk ikusiko ez genuela uste bagenuen ere, ez da horrela izan. Gazte batek danborrada baten aurrean egindako dantza xelebreak eta zuzendariaren erantzun bortitza izan dira aurtengo irudi errepikatuena, bai asmatu diren sare sozial guztietan behintzat.

Umore britaniarra

Itxuraz gaupaseroren batek mugikorrarekin hartutako irudiak bezainbeste zabaldu da dantzaria britainiar telebista bateko umoregilea dela. Beranduago jakin dugu Frankie Fryer duela izena, eta Sky telebista kate ezagunarentzat egiten duela lan. Bost minuturen bueltako bideoa egin dute bertan aurkeztuen duen saiorako, eta danborradaz gain, Reala, surfa eta beste izan ditu mintzagai.

David Moyes-ek foku mediatikoan kokatu du Reala eta Donostia, eta horren ondorio dira horrelako bisitak, baina bideoa ikusita, ez dakit horrelakoen faltan ote dauden donostiarrak.  Hori bai, horren biral bilakatu den “gertakaria” ez dute erreportajean gehitu.

1986-(...)

2 pentsamendu “Danborradako bideo biralaren beste aurpegia”-ri buruz

  • Pertsonalki niri ez dit barrerik ateratzen bideo honek, nahiz eta esan behar dudan bideoa oso ondo egiña dagoen.

    Gaztelaniaz esaten den bezala ” verguenza ajena” sortzen duen umoregile horietako bat ematen du, nahiz eta ingalaterran beste era batera ulertzen duten genero hau.

    Beste alde batetik esan beharra dago, ñoñostiarrak eta bere danborrada sakratu honi txisteak ateratzea ondo iruditzen zaidala, hau da, dibertsio asko falta zaiola festa aspergarri honi.

  • Peru Dulantz 2015-01-28 16:00

    Pufff. Agian ingelesez barregarria izango da, baina niri oso tipo nekagarria iruditu zait.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude