“Euskararen jatorria” dokumentala ikusi eta gero
Nahiz eta atzo gauean erdi lotan ikusi, “Euskararen jatorria” dokumentala oso interesgarria eta aberatsa iruditu zitzaidan. Konklusiorik aipagarriena? Gorrotxategik esan zuen bezala, “txiripaz” salbatu zela euskara: erromatarren inperioaren bukaera ondoren mendi tartean bizi ziren orduko euskaldunek beraien hizkuntza zaharrarekin jarraitu zutelako.
Berdin gerta zitekeen ez jarraitzea , herri txiki hura sakabanatzea edo inguruko latinak euskara ere irenstea, beste antzeko hizkuntzekin gerta zen modura. Baina ez, gure arbaso haiek nahiko kaskagorrak izan ziren eta hemen gu gaur, benetan zaharrak diren hitz, aditz eta joskerak erabiltzen … ba honez gero, jarraitu egin beharko dugu, ez da?
Dokumentalak ez zuen agertu sekreturik, noski. Baina euskararen jatorriaz egon diren eta gaur mantentzen diren teoria nagusien bilduma eskaintzen du eta hori, linguistika – eta historia bera ere – hurbiletik jarraitzen ez dugunontzat aberasgarri gertatu zitzaigun.
Nik esango nuke barruan material asko geratu dela, kapitulotan edo beste modura zabaldu edo erakusteko modukoa. Egia esateko, nola egon da orain arte ETB horrelako lanik eskeini gabe?
Orain dena kolpera eta laburtuta … zerbait gehiagoren beharra sentitu nuen. Gidoi lana ere ondo. Errealizazioa ere bai, topikoetan erori gabe. Bai, kaxarranka edo sanjuanetako zuhaitza ezagunak dira, baina ez dokumentalean erakutsi edo erabili diren moduan. Zorionak egileei ¡¡¡
Sarean ere ikus daiteke http://www.eitb.tv/es/#/video/1301166325001
Sarean izan beharko du, jarri zuten orduan ezin izan genuen ikusi eta. Ez ditut ulertzen ETBko programatzaileak. Norentzat ari dira lanean?
Ados hirurekin. Azkenean 23:05ean hasi zen dokumentala, nik erdi lo ikusi nuen. Partidua dagoela badakite, zergatik ez dute beste egun bat aukeratu? Enfin… erreportajea bera kalitate handikoa iruditu zitzaidan!
Niri aberasgarria iruditu zitzaidan.Ordutegiarena adibidez, niri ongi etorri zitzaidan, gaueko 10etan utzi nion lanari, etxera etorri afaldu eta lasai asko ikusi ahal izan nuen.Ziur berriz ere emititzen dutela, lau kanal ezberdin izanda, hala beharko luke behintzat.Dokumentala oso ondo egituratua zegoela iruditu zitzaidan, mapak egoera ezberdinak azaltzeko, nazioarte mailako adituen, genetikan ere, iritzi kontrajarriak, garai bateko grabaketak,… Euskararen jatorria ez zela argituko soberan nekien ikusten jarri aurretik, baina ulertu ahal izan nuen, linguistek nola lan egiten duten eta zeinen zaila izango den metodo egoki bat bilatzea etorkizun hurbilean. Mila teori edo hipotesi daude gure hizkuntza maitearen inguruan eta egi bakarra, BIZIRIK dirauela eta gure betebeharra dela horrela mantentzea. Erromatarren okupazioari eta historiak jarritako beste mila trabari aurre egin badio, indartsua delako izango da, ez zori kontua soilik. Eta guzti honek jarrera bat indartzen laguntzen du: EUSKALDUNA NAIZ ETA HARRO NAGO!!
Luis, ‘Gorrotxategi’ hori aipatu duala: ‘Gorrochategui’ bezala azaldu zuan. Galanta duk!
Zorionak Hasier, eta gainontzeko egileei. Benetan beharrezkoa zen halako dokumentu bat, eta honen haritik, beste gehiago: Nafarroaren erresumaren historia, Karlistadak..Lotsik gabe jarraitu, etorri, pasa eta joan dadilla ETBtik nahi duenak. Azkenean, aurretik besteak egin dutena, zuek oraingo tresnekin ber bera egiten ari zarete. Bejon diezazuela!
Baten batek esan omen zuen, “ETA desagertu den honetan, eskerrak Iruña-Veleiakoa geratzen zaigun euskaldunoi elkarrekin muturka ibiltzeko”. Ematen du hasi dela zalaparta, bai, behintzat, OSTRAKA EUSKALDUNA blogera begiratzen bada. Handik hartua da jarraian datorrena.
“Euskararen jatorria enigma europar bat. Dokumentalaren adituak Gomez, Lakarra eta Gorrotxategi
Euskal zibilizazioa eta Euskaldunen jatorria Lizarduikoak idatzi zituen liburuak dira, eztabaida piztu zuten, Lakarrarekin zakarra, beraz “normala” dokumentalean ez azaltzea, nahiz eta liburuetan dokumentalaren oinarriak egon, Lakarraren eta Gorrotxategiren teoriak salbu.
Euskararen jatorria Europako enigma bat dukumentalaren hasieran Ribero Meneses eta Patxi Alaña iritzia libre delako, zeltak ostean, Peñalver-ek eta beste arkeologo batzuk zeltak zer diren garbi ez badakite ere.
Rikardo Gomez ortodoxoak bideratzen digu hasieratik deskarrilatutako trena, nora eta Hawaira eramateko. Hawaiko olatu erraldoietan surfeatu ondoren Iberiara itzultzen gaituzte, baina ez Arnaiz katedratikoaren Iberiko-euskera-castellano hiztegia ezagutzeko baizik eta aurkako iritziak dituen Javier de Hoz-enak baizik, doako propaganda ez egiteagatik jakina.
Humboldt haundia Euskaldunak liburuaren idazlea, Berlingo unibertsitateko sortzailea eta iberikoa=euskara defendatzailea… baina Rikardo Gomezen kite oportunoarekin betiko deskalifikazioa ikuslea ez konfunditzeko,”erromantiko” hauekin badakigu.
Toponimian, Vennemann alemaniarra Europa Baskonika idatzi zuena, duela bi urte Euskal Herrian egon zen Durangoko ferian, baina orduan ez zuten grabatu; isar, ur, iz, hitz euskaldunak Europa osoan omen daude, baina, oraingo honetan kitea Madrilgo Javier de Hoz-ena, bi kite segidan ez baita dotorea gelditzen telebistan, batez ere Rikardo Gomezek Vennemann “esoterismoa” tageatzen duenean.
Berbereak, Mukaroski 1924, Chaker, baina Federiko Krutwig missing, badakigu Garaldea 1978 ez dela politikoki zuzena Txillardegi bezala.
Antonio Tovar ezin zen falta jakina, Mitxelenari bizia salbatu omen zion, baina ez azaltzeko metodo lexiko estatiskoarekin korrelazioa aurkitu zuela berberea eta euskara artean.
Abadie Hendaiako jauregi zoragarrian Hasier zuzendaria bertan bizi delako. Alice Harris erantzuteko Ameriketatik, baina Bengston ahaztu zaie Mother Tongue aldizkariko zuzendaria eta Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean duela gutxi hitzaldia “Euskararen jatorria” eman zuena, denentzat ez baitago lekurik.
Metodoan Trask esateko euskararekin ia munduko sei mila hizkuntzak erlazionatu dituztela azken laurehun urtetan eta guztiak tronpatu direla jakina delako jaungoikoak zuzenean Aitorri erakutsi ziola “Euskadin”, barka Akitanian, baina “Euskaditik” aparte, Leizaran bailaratik ekialdera behintzat erabat frogatuta omen dago.
Oppenheimer The origin of the British, azken izotzaldian Britainia Handia izoztu eta despopulatu zen, babesgune gutxi batzuk gelditu ziren Europan, tenperatura igo ahala duela 16.000 urte Euskal Herriko babesguneko jendeak berpopulatu zuen Irlanda eta Britainia Handia, gaur egun ia 3/4 izanik gen aberastasuna. Martinez de Pancorbo genetistak ere baieztatzen ditu datoak eta Oppenheimerrekin batera egon ziren Garesen Nafarroan Euskararen jatorriaren 6. biltzarrean aurtengo maiatzan. Dokumentalean Oppenheimer gaizki idatzita dago (bi mm), aurten bi aldiz izan da Euskal Herrian baina ez dugu ikusteko aukerarik eskerrak bideoak dauden.
Mitxelenari omenaldia idatzi zuelako Antzinako euskal testuak, testu zaharrak bilduz. Gorrotxategi eta Lakarra falta zitzaizkigun azken hitza izateko eta egiak ez diren esaldi batzuk sartzeko, esaterako, “historia aurreko euskara asmatzen jarraitu behar dela, beste testu batzuk ezagutzen ez ditugun bitartean”…
Dokumentalaren zuzendariak badaki duela 1.700 urteko euskal testuak egon, badaudela, azaldu zirela 2005. urtean Iruña Veleian beraien teoriak hankez gora botatzeko modukoak, eta prezisamente Gorrotxategik aurrena eta Lakarrak ostera faltsutzat salatu zituztela duela hiru urte, baina hori ezin da esan.
Dakidanez epaileak Guardia Zibilari eta Ertzantzari agindu die ostrakak analizatzea eta baliteke euskara salbatu omen zen bezala, mirariz eta txiripaz, “euskararen jatorria” kontatzen duten azken atala izatea.”
Aditu direnen iritziak tarteko Euskera “txiripaz” iritsi zaigula esatea, ez al da piska bat gogor egiten? Txiripa zoria edo surtearekin lotzen dut nik. Loteria bezela hizkuntza gaur arte mantentzea zori onaren ondorio izan ei da. zorionekoak gu. Beraz, arbasoen eginahalek, une historiko bakoitzean malgua edota egoskorra izateko talentua ez al du hori baino arreta gehiago merezi. Autoestimu apur bat mesedez, pasa gabe hori bai , baina ostras, gure zaharrek ez al dute hori baino gehiago merezi?
Patxi: Aspaldi emandako baldintza objektiboen aldaketaz ari ziren,inola ere ez azken mende t´erdian egindako ahaleginez: inperioak beste hainbat hizkuntza desagerrarazi zuen bezala, euskara ere desagertze bidean jarri bide zuela, alegia, baina inperioaren gainbeherak prozesu hori eten egin zuela. Ez dut uste inperio erromatarraren osteko gure arbasoak gau eskolak antolatzen jardun zirenik…
Niri dokumentala motzegia iruditu zait. Zaila da ordu bete eskasean hainbeste informazio laburbiltzea, eta hain kontzeptu espezializatuak kaleko jendeak ulertzeko moduan azaltzea.
Programa bakan eta motz bat ez da nahikoa; serie bat behar dugula uste dut. Horrela, Berrian, Garan, Noticiasen, El Correon, uda sasoian batez ere, ez genuke hainbeste ergelkeria irakurriko, hor goian Trumilek itsatsi dituenak bezalakoak.
Onartzeko modukoa al da ba egunkari batek, esaterako, ameriketako kreazionistei egindako elkarrizketa sakon eta luuuuzeak argitaratzea, edo are okerrago dena, jende horri iritzi saileko orrialdeak uztea beren gutun luuuuze eta jasanezinak zabaltzeko? Bada, holako tratamendua ematen diete gure berripaper abertzale progreek inguruan ditugun euskal magufoei.
Hori ez da pluralitateari leku egitea; horrelako gauzak herri zahar honen ezjakintasun supinoaren erakusgarri dira. Dudarik gabe: euskararen gainean serie on bat ekoitzi behar da.
Euskararen Jatorria elkartekoei ere, ez zaie gustatu, antza, ETBk eskainitako dokumentala, honakoa argitaratu baitute euren blogean:
“Atzo ETBn eman zuten dokumentala eta ikusgai dago internetetik.
Sakon aztertu behar da dokumental hau, euskararen jatorrian sakondu beharrean desprestigiatu ere egin duelako, argudio sendorik gabe gainera.
Desepzioa hartu dugu, ikerle batzuk behin baino gehiagotan agertu diren bitartean eta besteen teoriak kritikatzeko aukera izan duten bitartean (de la Hoz…); beste batzuk behin agertu dira (Meneses, Vennemann) eta jasotako kritikak erantzuteko aukerarik ez dute izan. Ez da joko garbia izan, beraz.
Dokumentala ETBk (Blanca Urgell, Lakarraren lankidea) finantzatzen du eta Lakarra eta Gorrotxategi izan dira aholkulariak. Beraz, ze ideia emango zuen aurreikus zitekeen.
Bestetik Euskararen Jatorriaren Biltzarretan parte hartu duten ikerle gehienak ez dira agertu, ezta teoria nagusiak (fonetismoa, hiru substratuak…) aipatu ere. Arazo tekniko bategatik horietako bat agertu behar zen eta kalitate nahikorik ez zuen. Hala ere ez dute beste biderik topatu ideia garrantzitsu hauek agertzeko.
Sakondu nahi duenarentzat gutxi ikasi ahal izan du edo gaur egun gai honetan dagoenaren berri ez du izango, Iruña Veleiaren gaia, adibidez, ez delako ere agertu, esaterako.”
Internetez ikusi nuen dokumentala, ez bait naiz Europan bizi, eta berritasunik aurkituko nuelako itxaropena nuen, hala ere, ikastolan ikasi nuenaz gain ez du ezertxo berririk eransten… Oppenheimer-ek dioena da ikastolan irakatsi zidatenetik aurkitu dudan berritasun bakarra eta honen berri ere banuen, haren liburua erosi bait nuen Londonen izan nintzen azken aldian… Eskoletan euskarari buruz ikasteko material bezala balio du lanak baina zertxobait gehiago espero nuen dokumental honengandik, zerbait berria ikasteko berria ikasteko itxaropena nuen… Beharbada, telesaila egin beharko lukete, gaia taxuz sakontzeko, ordubeteko dokumentalak ezer gutxirako astia ematen bait du…
Noski, aspaldiko inperioetaz ari direla eta jakina ez zegoela gau-eskola edota mintzodromorik besteak beste. Baina garai hartako euskaldunek ez al zuten ba hizkuntzaren kontzientzia izango?. Erromatarrek bai, arabiarrek itxuraz baita, eta beste hainbat inperiok izan dute eta gaur egunekoek zer esan. Hara! euskaldun barbaro ezjakinek ez, nola ba. Beraien hizkuntzan mintzatzen, bizitzen jarraitzeko, eusteko, temati eta besteena integratuz askotan (mailegatuz beharrezko zenean) ez omen da erabaki, hautu kontziente bat izan, euskera gaur arte iristea hori “txiripa” historikoa izan da. Historia biologiko eta ekologikoan zoriak badu, nola ez bere lekua, nola esplikatu bestela gizakion existentzia edota eboluzioa bera, baina hizkuntza baten iraupena azaltzeko argudio nagusi modura erabiltzea eskasa eta berriro diot gure aintzinako arbasoekiko errespetu falta ez txikia.
Euskararen gaineko kontzientziarik izango zuten gure arbasoek, bai, azken batean “Euskal Herria” izena asmatzeko horrelakoa behar da; baina, ez dut uste kontzientzia mota hori gaur egungo kontzientzien parekoa (edo antzekoa) izango zenik. Jakingo zuten euskaldunak zirela bai, baina ez horri sutsuki eutsi behar zutenik. Nik ere uste dut mirakulua eta txiripa dela euskara mantendu izana. Ez dakit, latinak aise irentsi zezakeen euskara espainolak eta frantsesak irentsi izan duten gisan. Zerk geldiarazi du euskararen galera azken bi mendeetan ere bai? Nazionalismoak nagusiki. Bada, aurretik nik esango nuke zortea ezinbestekoa izan dela, eta oso zorte ona izan dugula euskaldunok gure hizkuntzarekin. Ah, eta aintzat hartzekoa da euskaldun gehienek pentsatu ere ez zutela egingo hor zehar beste hizkuntza batzuk izango zirela, kontuan hartuta gehienek bizimodua herri edo ibar batean besterik ez zutela egiten.
Patxi, ez nago ados zurekin, arbasoez ari zarenean duela 2000 urteko euskaldunez ari baldin bazara. Giza taldeak noski izango zuela giza talde izateko kontzientzia, lurrarekiko lotura eta lurra berea zen sena, baina hizkuntzaren defentsa, identitate gisa, askozaz beranduagokoa delakoan nago, gurean behinik behin. Desagertzeak sortutako premiarekin batera, hain zuzen ere. Hartara, arbasoek unean uneko aldagai nagusien defentsa egin bazuten (eta hori da onartu behar zaiena, talde gisa bizirauteko grina), etzait errespetu falta iruditzen euskararen biziraupena kanpo faktore batzuen txiripazko elkarketaren ondorio izan zela esatea, dela klima, dela orografia, dela inperioaren gainbehera. Ea gaur egun zapaltzen gaituzten beste inperio batzuren gainbehera ikusteko beta ere badugun….
Beraz, kasualitatez gaude gaur euskaraz mintzatzen. Loteria tokatu zaigula, alegia. Zortea ei da gaur euskera oraindik mantentzearen arrazoi nagusia. Biba gu. Mesedez, hori baino gehixeago ez al du merezi gure hizkuntzak eta bere hiztunek ,oraingoek eta lehenagokoek. Beti geure burua jipoitzen egon beharrean, hara non herri txiki eta sekularki zanpatua izanik, gurea hiztun komunitate abila eta inteligentea izan dela onartzea hain gogor egiten zaigu? Kanpoko eraginak une historiko bakoitzean integratu edota hala behar zenean bereari gogor eusten ahalegindu du euskaldunak. Arrakasta hori onartzea ez al da sanoa gainera? Are gehiago, gaur egun bizi dugun egoera soziopolitikoan, nola joka dezakegun ez al dizkigu pistarik ematen ibilbide horrek? Harrotasuna ez da harrokeria. Beti gure zilborra begiratzetik ez gaitezen orain beste muturrera joan, historia inperioek beraiek nahi duten eran kontatuz. Euskera gaur egunera arte iraun du hainbat faktore direla medio,zortea barne, baina batez ere gizaki komunitate batek hala nahi izan duelako kontzienteki eta gainera hizkuntza gatazka horiek mendeetan zehar egoki kudeatuz. Emaitza bistakoa da.
Patxirekin ados nago ni, ez bait zait iruditzen gure arbasoek euskaldun zirenaren kontzientziarik ez zutenik eta inguruko herriekiko ezberdinak zirela ez zekitenik. Iulius Caesar generalak (gerora Erromako enperadore izango zenak) Garona ibaiaren eta Aunnamendien artean galiarrekiko berezia zen gizataldea somatzeko gai izan baldin bazen, nola ez ziren, bada, Novampopulania (erromatarrek lur eremu hari deitzen zioten bezala) populatzen zuten euskaldun edo proto-euskaldun haiek gai izango herri berezi eta ezberdina zirenaz konturatzeko? Aintzinako euskaldunek euskaldun/erdaldun bikoiztasuna sortu baldin bazuten beren hizkeran, argi dago gure arbasoak jabetzen zirela beraiek (euskal hiztunak) eta gainontzeko gizataldeak (euskararik hitzegiteko gai ez zirenak) elkarte ezberdinetakoak zirela, eta herri oro bere biziraupena ziurtatzen saiatzen den bezala, gure arbasoek ere zalantzarik gabe beren herriaren biziraupenaren alde egin zuten. Beraz, txiriparik bat ere ez! (beste kontu bat da erromatarrekin nolabait ongi moldatzen zirelako Erromak bakean utzi izana, galiarren kasuan ez bezala, nortzuen aurka sarraski itzelak burutu bait zituzten erromatarrek…)
Iñakik gure arbaso euskaldunak isolaturik bizi zirenaren ideia luzatzen du eta honekin ere ez nago ados. Euskarak hiztegiaren erdia edo gehiago latinetik jaso du zuzenean eta honek adierazten du euskal hiztunak Erromako gizartean bizi zirela, erromatarren ohiturak eta bizimoldeak bereganatu zituztela eta beren hizkuntza ere errealitate berri hori isladatzeko egokitu zutela. Hau isolamenduaren guztiz aurkakoa da eta ezin zuten gure arbaso euskaldunek isolaturik eta beste herriekin harremanik izan gabe bizi, Galiaren eta Iberiaren arteko bide garrantzitsuenetako batek (Bordeletik Asturiara zihoanak) euskal hiztunen herria zearkatzen zuelako erdi-erditik. Bestalde, gerora ere, Ertaroan Donejakue Bidea gizon-emakume atzerritarren etengabeko igarobidea izan zen eta gure arbasoek erdaldun hauekin askotarik harremanak zituzten.
Mesedez, faborez eta otoi: zer uste duzue, zazpi euskal herrietako euskaldunak bildu egiten zirela, hizkuntza plangintza egiteko eta aztertzeko ea zer zuten baliagarri latinetik euskara indartzeko, euskararen biziraupena ziurtatzeko? Jauntxoek eta ezer ikasteko aukera inoiz izan zutenek izan zezaketen beste ikuspegiren bat, orokorragoa, euskaldunez eta Euskal Herriaz (aro modernoan jada), baina euskaldun arruntak, baserrian bizi ziren, eta beren munduak kilometro koadro gutxi hartzen zituen: ibar bat eta eskualde bat asko jota. XX. mendeko etnografia lanak irakurtzea besterik ez dago ikusteko hori horrela izan dela XX. mendearen hasieran bertan. Euskaldunok osotasun horren kontzientzia eta zuhurtzia eta abilezia, etab. etab., euskalkiak ez lirateke sortu izango. Hain distantzia txikian, hain hiztun gutxirekin, sei euskalki eta ez dakit zenbat azpi-euskalki? Galdetu gaur egungo Gernikaldeko edo Urolako euskaldun arrunt ez-ikasi bati ea non dagoen Pattarra edo Xareta. Galdetu, galdetu, eta gero hitz egin osotasunaren kontzientziaz.
Iñaki: Hizkuntzalaritzan adituek diote euskalkien garapena gertakari nahiko modernoa dela, zatiketa politiko-administratiboak eragindakoa eta azken bost mendeotan indartu dena. Koldo Zuazuren idazkiak irakur itzazu eta berak dio Ertaroan euskalkiek elkarregandik antzekotasun eta hurbiltasun handiagoa zutela gaur egun dutena baino eta hizkeren arteko hurrunketa hau, batik bat, euskal hiztunon lurraldearen zatiketa politiko-administratiboaren ondorioa dela. Ez hori bakarrik, Espaniaren eta Frantziaren menpeko euskal lurraldeetan hitzegiten den euskararen ezberdintasunak azken bi mendeotan azkartu egin direla dio, Iparraldeko eta Hegoaldeko hiztunen arteko harremana gutxitu egin bait da frantziar eta espainiar estatuen mugen eta irakaskuntza sistemen indartzearekin batean.
Bestalde, antzinatean gure arbasoak ez ziren baserritan bizi, herritan bizi ziren gehien bat eta artzainak etxoletan. Baserriaren garapena eta hedakuntza Euskal Herrian Ameriketen aurkikuntzaren ondokoa da, handik ekarritako landare elikagarriek (artoa, tomatea, patata eta babarrunak batez ere) familia-bakarreko landetxeen hedapena ahalbidetu zutelako. Gipuzkoan ez dago XVIgarren mendetik haratagoko baserririk baina Ertaroko eliza, dorretxe, jauregi eta etxe asko dago (herri eta hiribildutan eraikitakoak, ez nekazal lurretan gure baserriak bezala). Gure arbasoak zer zirenaren kontzientziarik gabeak bezala ikusten dituzu baina ez zuketen Iruñeko erresuma sortuko, adibidez, gizatalde ezberdina zirenaren kontzientzia ez balute eta beren arazoak beraiek (eta ez beste inork) kudeatzeko beharrik ikusi izan ez balute, gainerakoan Ebroko arabiarrei edo Galiako frankoei utziko zioketen munduko txoko honetan agintzen…
Iñaki: Hizkuntza plangintzari buruz diozuna zozokeria hutsa iruditzen zait, hizkuntza ez bait dute akademiek egiten (nahiz-eta Euskal Herrian azken berrogei urteotan jende askok hala sinetsi duen edo hala sinetsi nahi duen…) hizkuntza hiztunek egiten dute, hiztunek sortzen dituzte hizperriak, hiztunek beraiek mailegatzen dituzte beste hizkuntzetatik beharrezko dituzten hitzak eta hiztunek uzten diote hizkuntza hitzegiteari eta hau guztia egiteko hiztunak ez du hizkuntza plangintzarik behar. Gure arbasoek ez zuten hizkuntza plangintzarik behar (ezta inoren baimenik ere) “lege, errege, bake, doministiku, gela, gona, zeru” eta antzeko hitz arruntak latinetik mailegatzeko, hitzen beharra zuten erromatarrek ekarritako kontzeptu eta ideia berriak adierazteko eta hitzak mailegatu zituzten, beren hizkuntzan hitzegiten jarraitzeko beren hizkuntza hitzez aberastuz. Eta hau guztia Euskaltzaindiaren beharrik eta baimenik gabe egin zuten…
Hasi baino lehen, euskara ikasten ari naiz, horregatik nire akatsak barkatzea espero dut. Nahiz eta ondo ulertzea kostatu, egia esateko, horrelako dokumentalak ikusteak gero eta indarra gehiago euskara ikasten jarraitzeko ematen dit, oso ondo egiteaz gain (zorionak egindakoei)interesgarria dela iruditu zait, dena den, Patxirekin nahiz Aitzolarekin erabat ados nago.
Neri zortearen eta txiriparen gaiak beste nonbait egiten dit irrist. Demagun baietz, erromataren garaian mendian ezkutuan zeudelako egin zuela aurrera euskerak (Veleia lautadan dagoela alde batera utziz, ez baitago argi). Iberiar penintsulan ez ote dago mendi garaiagorik, toki ezkutuagorik edo galduagorik? Eta Pirineoetan zergatik ez du beste hizkuntzarik iraun? Alpeetan?
Latina horregatik ez zitzaion gailendu, baina indoeuroparra, lehenago europa guzia hartu zuena? eta beranduago latinetik gaztelerara bihurtzen joan eta beste erromantze gehienak berdindu zirenean?
Ez naiz ni esango duena ez zela zortea izan Latinetik “salbatu” zuena, ez baitut hortarako jakinduriarik, baina horrek ez du esplikatzen nola ailegatu den gaur arte. Niri ez dizkit galdera guziak asetzen.
Erreportaian esaten dena argia da: Hizkutza denak latinaren kolonizazioaren biktima izan ziren, denak, eta euskal eremuari ere halaxe ari zitzaion gertatzen (ukaezina), baina prozesua guztiz burutu baino lehen inperioa erori egin zela. Horrek prozesua eten egin zuela, eta ondorengo mendeetan etzela indar kolonizatzaile hori zuen beste hizkuntzarik sortu, erdi aroko desurbanizazioa izan zela medio.
Hori euskal gogoa izan zenentz eztabaidarekin nahastea paranoikoa (barka) iruditzen zait. Herri konzientzia izango zutela? Ziurrenik talde konzientzia bai, giza-taldea zirenez gero. Baina hizkuntzarekiko atxekimendu hori askoz beranduagokoa da, bai hemen, bai beste zeinahi tokitan ere.
Erromatarrak haranetan zirenean bertako euskaldunak etzirela bere hizkuntzaren etorkizunagatik kezkaturik pentsatzen dut. Bere lurragatik bai, giza-taldearen etorkizunagatik ziur.
Aitzol Azurtzak esandakoari tira eginez, ia ia esan liteke zuhurki hartu genituela hitz piloa latinetik, “euskarak biziraungo badu, maileguak onartu izango da” esango zuten menditarrek….ezta?
Gauzak askozaz naturalagoak dira, nire ustez.
Nosk: Ez da egia latina inperioko beste hizkuntza guztiei gailendu zitzaienik. Britania menperatu zuten eta keltierak bertan iraun zuen (eta badirau oraindik Gales herrian), berebereak (amazigera) ere iraun zuen Afrika iparraldean Erromak Afrika iparralde osoa menpean hartu arren eta bertan hiri handiak eraiki arren, koptoen hizkuntzak Egipton ere iraun zuen latinaren aurrean, albanierak Balkanen hegoaldean iraun zuen bezala eta, zer esanik ez, grezierak Mediterraneo ekialde osoan sendo iraun zion erromatarren hizkuntzari lengoaia landu eta jasoa bezala. Amazigak, albanierak, galeserak, koptoak edo grezierak ere “txiripaz” iraun al zuten? Txiripa handiegia litzateke… Inperioaren mendebaldean hizkuntza galdu zuten herriek (Iberiakoek edo Galiakoek) hizkuntza galdu baldin bazuten Erromaren zabalkuntzari bertako herritarrek aurre egin ziotelako izan zen eta Erromak errukigabeki txikitu, desegin, birrindu eta desagerrarazi egiten zuelako bere zabalkuntza oztopatzen zuen gizatalde oro. Iberia iparmendebaldean (egun Galizia, Leon eta Portugal iparraldea den lurraldean) gotorleku ugari omen dago (“castro” izenekoak) baina halakorik ez omen dago euskararen eremuan, erromatarrek gotorlekuak lurralde gatazkatsuetan eraikitzen zituztelako, bertako herritarrak menpean hartu eta kontrolpean hestuki hartzeko, beraz, euskaldunon arbasoak ziur aski konturatu ziren Erroma arerio indartsuegia zela beroni aurre egiteko eta erromatarrei beren lurraldean sartzen utzi zieten. Erromak, gatazkarik sortzen ez zuten herriei, beren ohiturak, usadioak eta legedia berezia izaten uzten zien eta hemen legoke, nire ustez, euskararen biziraupenaren gakoa: euskaldunek erromatarrei Garonaren eta Ebroren artean sartzen utzi zieten (batez ere merkataritzan eta natur-baliabideen ustiakuntzan ari zitezen) eta Erromak, saritzat, euskaldunei beren bizimodua errespetatu zien (eta hauxe da Galian egin ez zuena, galiarrak Erromaren aurka jazartu zirelako Vercingetorix buruzagiaren zuzendaritzapean eta Alesian gerla galdu ondoren Erromak ez zuelako errukirik izan galiarrak sarraskitzeko). Gure arbasoek zuhur jokatu zuten eta zuhurtasun honek ziurtatu zuen euskaldunen hizkuntzak eta kulturak birizik iraun izana.
Aitzol: Baina horrek ez du euskara salbatzearen aldeko jarrera proaktiboarekin zerikusirik. Badakit etzirela hizkuntza denak latinak asimilatuak izan, hori begibistakoa da. Baina iraun zuten hizkuntza horiek, inperioarekin harreman ona zuten herrienak zirelako (zuk esana) edota inperioak erabateko asimilazioa eman baino lehenago egin zuelako gainbehera iraun zuten.
Uste dut ez garela parametro berdinetan eztabaidan ari: Erreportaiak “txiripa” dioenean, zera esan du (berriz): Asimilazioa indarra haundia zela (inperioari dagokiona), eta gure inguruan, erabatekoa (ezkaude Britainian, ezkaude Afrikan, eta inguruko denak asimilatuak izan ziren); hartara, euskaldunek gure hizkuntza ez galtzeko arrazoia asimilazioaren tik-tak horretan inperioaren gainbehera “behar baino lehenago” etorri izana izan zela. Zorionez, esan gabe doa.
Benetan uste duzue euskararen aldeko konzientzia batek gorde zuela euskara? Azaltzen zaila litzateke geroko higatze prozesuan (mundu erromantzeak aurrera egin duen mendeetan, erromantze propioak sortzeraino)euskararen aldeko jarrerarik azaldu ez izana (agrafia ia erabatekoa, eta abar). Hartara, uste dut euskaltzaleon artean badagoela burutu gabeko eztabaida: “gure” erromantzeekin dugun harremana. Hainbeste tematzen gara gure ondarearen zaintzan (euskara, zorionez), ahaztu egiten dugu gaskoinera ere gurea dela. Uste dut zapalkuntzaren ondorio dela: Latinoa den oro baztertu egiten dugu, harreman natural batetik sortutako erromantze propioak barne. Eta hori ere krimen kulturala da. Ez dakit zehazki zertan den euskal kurrikulumaren egitasmoa, baina irakurri nuen zirriborro batetan aipatu ere etzuen egiten….
Garai hartako euskaldunek agian “utziko” zieten pasatzen erromatarrei, baina ostia galantak errepartitu ondorenean, batez ere zuk aipatutako novempopulania hortan, irakurri dedanaren arabera. Hau da, erresistentzia latza egon omen zala, batez ere Lapurditik gora, ustez.Ez?
Eta, zeltiera, Cornwall-en adibidez (Kernow-en), erabat bidali zuten haize hartzera.
bueno, cornwallekoa XVI. mende inguruan uste det desagertu zala, barkau.
Pobre pobrea iruditu zitzaidan. Halako ponpa, ezer gutxi dakigula esateko? Zientzialari ezberdinek mahaian jarritakoak herren egiten dutela esateko? Makina bat jakintsu eta doktore ikusi genuen, batak besteenak balio ez duela esanez. Zientzialariek oraindik ezin korapilorik askatu, baina zer proposatu handirik ere ez. Eta dokumentala hortxe geldirik. Zertarako ditugu bada Kapanaga eta Oteizak? Zertan ari ote dira urteetan gai honexi berari helduta jardunaldiak antolatzen dihardutenak. Aitatu ere ez dakit egin zituzten. Bi literatur egile gidoilari eta zein tarte eskasa poesiari, zientziaren izenean berriz auditoreak ugari. Ez badakigu, ez badakite, barren barrenetik antzeman, asmatu edo sortzeko lizentzia ere opa ez? Zeinek sinistu behar du gurean mirariak egin ahal izateraino isolatuak egongo zirela. Tira tira…
Nosk: ez dut “zortean”, “txiripan” edo “zori onean” sinesten, herriaren bizirauteko borondatean baizik. Zergatik ez ote zuten gure arbaso euskaldunek herri zirenaren kontzientziarik izango garai beretsuan hainbat herrik bazuenean? Inteligentzia ukatzen al diegu gure arbasoei? Hainbesteraino al dugu gure auzoko herri kolonizatzaileen ustezko “superioritatea” barneratua ezen ezin diegula gure arbasoei zirena izaten jarraitzeko egin zuten ahalegin itzela onartu? Beharbada gure agintariek beren burua auzokoei erraz salduko zieten (hori herrialde guztietan eta aro denetan ikusten dugu, irabazteko ezer dagoen lekuan agintariak beren buruak eta beren herriak atzerritarrei saltzen…) baina herri xumeak bere nortasun, hizkuntza, sinesmen, ohitura eta kulturari atxekimendu handiagoa die agintariek (edo aberatsek) izan ohi dietena baino. Gure etxean aditz esanguratsu bat irakatsi zidaten gurasoek euskaldunon jarrera azaltzeko: Iraun aditza.
Hasier!
Ikusi berri diat hire dokumentala, eta ahaidetasuna dela eta ez dela, buruan ibili dudana kontatuko diat.
Lituaniara joan ninduan duela 3 urte Erasmus egitera. Lehenengo astean ez nian aurpegi gozorik ikusi Where are you from? galderari I’m from the Basque Country erantzunda. Aleman beltzaranak purrustada bota zidan, ez omen nuen Españiako zein erregiotakoa nintzen esaten ibili beharrik… Aurpegia giratu zidaten I’m not spanish esaten entzun ninduten bizpahiru españolek… Lituanerako irakasleak, euskalduna bascu zela, baina lituanierak ez zuela Basque Country esateko hitzik…
….horrela, neska begi handi hura ezagutu nuen arte. Euskalduna nintzela esan, eta OK batekin erantzun zidan. Bere ondoan jesarri ninduan Jazz Pub batean beste erasmustar batzuekin batera. Beltzarana edariak apuntatzen hasi zuan paper batean, inoiz ikusi gabea nintzen karakteretan. Esan zioat, hori da letra kaskarra duzuna… neure antzekoa da-ta!…beti esan izan didate kaligrafia egin beharko nukeela… agian neu ere georgiarra nintzen eta ez naiz oraino ohartu… txiste txar bat…
– Noski, zu euskalduna zara, zu georgiarra zara. Gure etxean beti diogu euskaldunak gure senideak zaretela.
Taldeko gazteena zela bota zidan gero (ni zaharrena ninduan!) eta zer ikasten zebilen galdetuta…political science, conflict resolution…. Istantean neure bihotza oparitu nioan, betirako, arreba txiki berri bat topatu nian!
Madrileko tipo bat zebilen inguruan, PPkoa. Entzun zian dena, eta ondoezik jarri zuan: nola liteke bi hauek, holako gezur batekin elkar engainatzen ibiltzea… Koleratan, bota zuen bota beharrekoa: This is a big lie!
Ez ninduan ixildu… esan nioan, españoles, gezurra izango duk bai, baina horrek ez dik axola. Noizbait Georgiara joaten banauk beren etxean, senide izan gabe ere senidetzat hartuko naitek (hi hartuko ez hauten moduan), eta bere amak etxeko jatekorik preziatuenak aterako dizkik sekula ikusi ez duen lehengu bati aterako liokeen moduan…
Berarekin batera beste 5 georgiar zeudean Vilniusen. Egonaldian denbora izan nian denengana hurreratzeko, jakiteko kasualitatea izan zen, edo zerbait gehiago… Besteak beste, deskubritu nian euren “ikastoletan” euskara georgieraren ahaide dela erakusten dietela..
Asko maite ditiat georgiarrak, gezurretazko ahaide horiek.
Eskerrik asko dokumentalarengatik!
Zorte on!
Ipui politta XaB
Aitzol hirekin bat egiten juat. Harrigarria da historia ofizialaren eragina (garaileek idatzitakoa jakina): Inperio erromatarrak beste mende bat iraun izan balu gaur ez zatekeen euskerarik gurean.Gutxi iraun zuen ba ditxozosko inperioak. Eta euskal komunitate hura berriz, mendi punta eta haran ezkutuetan zokoratuta endemismo baten gisakoa.Barbaro eta ez-jakin, kulturarik gabeko eta hizkuntza desberdina izatearen kontzientziarik gabe. Nere ustetan berriz, bidegurutze izateak salbatu du eskera. Garaiko euskaldun (eliteak seguruen) haien izate kosmopolitak. Noski ez zela berariaz prestaturiko estrategia. Ez, hori baino, urteak eta mendeen joan etorrian ateratako konklusio praktikoa. Eta hor dago koska, gogor izan bahar denean gogor eta malgu izan behar denean malgu. Latina, arabierra, gaztelera, frantzesa, ingelesa lehen eta orain, txiniera gero. Berez egokitzeko gaitasun handia duen hizkuntza izatea hori bai izan liteke zortea ondorio. Baina, jakina hizkuntza hiztunek egiten dute. Horregatik azpimarratzekoa delakoan nago gaur egun ditugun erronka itzelen aurrean, eredu ederra utzi digutela gure arbasoek. Xabier Amiriza handiak azken urteetan darabilen diskurtsoa jarriko nuke adibide modura.
[…] ZuZeu albistarian dokumentalari buruzko iritziak plazaratzen ari dira, eta beste toki batzuetan agertu direnak hara eraman dituzte, eztabaida luze eta […]
Bai, mendietako euskaldun Gartxotek herriko Mikelatsi eman zion azken kilometroaren lekukoa, eta honek aurrera egin zuen jendartean barrena, oholtzara igo eta lekukotik eratorritako mezua irakurri zuen arte. Ondoren txalo zaparrada……
Izugarrizko lana egindakoa dokumental honetan; entzuna neukanez, hemen esandako guztia justifikagarria iruditzen zait eta espero dugu, aintzinean bezala orain ez gertatzea, esan nahi dut lehe txiripaz gorde bazen euskara, oraingoan txiripaz ez galtzea. EUSKARA BIZIRIK.
Ba erreportaje txukuna da, inondik inora, dibulgaziozko lan polita egiten duena. Hala ere, hutsune bat sumatu dut: ez dute ia aipatu euskarak (edo aitzineuskarak, edo akitanierak, edo dena delakoak…) Pirinioan barrena izan zuen zabalkundea, Akitania aldeko inskripzioez gain toponimiari esker ere ezagutu ahal dezakeguna; nolabait esateko, Euskal Herri historikoa orain bi mila urteko (gutxi asko) “Euskal Herria”ren mendebaleko muturra genuke. Askotan ikerlariak pikutara joan dira, Atlas edo Kaukaso mendi urrunetaraino, eta etxe alde-aldean genuen… Pirinioko txoko orotan aise entzuten dugu euskara gaur egun: euskaldunak bizi dituen mendi-grinaz gain, hor dei atabiko bat ez ote dagoen nago ni, horrenbeste euskaldun dabiltzala Achar de Forca, Castillo d’Acher, Punta Agüerri, Bisaurin, Besiberri, Ordesa, Ordiso, Plan de Lizara edo Soaso izeneko tokietan… Elur-jauziei ez diete ba “lurtes” esaten Benasque aldean? Lleida-ko Vall Ferrera-n, la Força d’Areu herrixkan, haitz tantai bat dago herriaren gainean, garai batean sorginen bilgunea izan omen zena: Punta Sorguen esaten diote… Catalunyako alde hartan ez da oso zaila eguzki-lorea atxe atarietan iltzaturik ikustea.
Zergatik esaten da Kroaziera dela hizkuntza eta ez Serbokroaziera?
Bestalde, 400-500 urtez Inperio Erromatarrak asimilazioa ez burutu izana denborari egoztea, euskararen iraupena Inperio horren erorketa “arinari” egoztea, hots, hauzazko faktoreari egoztea, “nahiko” ausarta iruditzen zait.
Jakina faktore geopolitiko, ekonomiko, politikoak… direla nagusiak hizkuntzen iraupenetan (guztietan baina), baina orduko euskaldunek autopertzepziorako gaitasunik edo irauteko borondaterik ez izatea defendatzen denenean (“ez zegoen herririk! milenarismoaren mirabe zara!”) nolabait “gure oraingo abertzaletasuna” garai haietara proiektatzeko izua izatearen eta “Akademiaren – Akademien” aurrean “etniko-identitario” agertzearen beldurrak eragindako ondorio-akatsa dela uste dut. Gauza bat da euskaldunak oraindik nazio eta estatu ez izatea, edo euskalduntasunaren kontzientzia pertsonalik ez izatea baldin eta euren eremu hurbilenetik ateratzen ez baziren (pentsa xiberotarrek gainontzekoengan ikusten zuten “manextasuna”) eta bestea herririk ez egotea eta gainontzekoengandik diferentzia (pertsonala eta kolektiboa) ez bizitzea. “Besteak” egiten gaitu “Gu” eta ordurako “Beste” guztiek igarri zuten gure “Gu”-a. Eta hori badakigu idatzita baitago.
Bat nator Jurtzixabirekin, harrigarri xamarra da zelan ez duten aipatu Pirinioko euskara zaharra, hizkuntzaren iraganaz ziurtzat eman ahal ditugun gauza bakarrenetako da-ta. Erreportaia ez dago txarto, baina apurtxo bat nahasia iruditu zait, inolako oinarririk ez duten iritziak eta hizkuntzalaritzaren aurrerapauso batzuk pare-parean ipintzen dituelako, baina ikuspegi orokor bat falta da hor. Baina arazo nagusia agian metologian datza, ez dakit, aditzera ematen du (eta goiko iruzkin batzuk uste hori sendotzen didate) euskararen jatorriaren sekretua gordea dagoela kobazuloren batean, Anbotokoan agian, bertatik aterako duen bere Indiana Jonesen zain, eta hala ez bada, ikerlarien errua delako da hori, edo maltzurrak direlako eta batek daki zer interes ezkuturen morroi direlako. Jendeak erantzun argiak eta absolutuak gura ditu, noski, baina askotan hori ez da posible, eta gure ezjakinaren mugak ezagutzea jakituriaren oinarria da beti. Euskararen iragana ezagutzeko oztopo nagusia dokumentazio eza da, ez besterik. Edo beste modu batean esateko, zenbat dokumentazio izan, horrenbeste argi edukiko dugu. Ba euskarari buruzko lehen aipamen zuzena oso berankorra da: Kristo ondorengo IX. mendekoa, hain zuzen. Ta lehenago? Ba Gorrotxategik aipatzen dituen inskripzioak, toponimia, arkeologia -baina arkeologia interpretatzea oso problematikoa da, hondakinak mutuak dira-eta-, euskararen berorren testigantza -bere atzeranzko eboluzioa, hau da, Lakarrak entseatzen duen aitzineukararen berreraikitzea, beste hizkuntzekiko ahaidego-eza-, idazle erromatar edo greziar batzuen aipamen labainkor eta lanbrotsuak, genetika -baina erreportaian norbaitek ondo diñoen bezala, hura ere arriskutsua da: Erronkarin, adibidez, euskara galdu egin da XX. mendean bertako populazioa aldatu gabe, eta erdaldun andana etorritako herri askotan gutxi-asko irautea lortu du- Hori guzti hori ez da asko, egia esan, baina denboraren makina norbaitek asmatu arte, ordea, horrekin konformatu behar. Barkaidazue hala esateagatik, baina aspaldiko partez -XVI. mendetik aurrera, gutxienez- euskaldunok geure burua harrotu dugu gure hizkuntza zahar misteriotsuaren ditxosozko jatorriarekin, eta euskara bera ez dugu behar adina landu. Katalanek, esate baterako, autoderminaziorako eskubide gutxiago dute euren hizkuntza latinetik datorrelako ala? Ba neuk behintzat esango nuke guk baino hobeto zaindu dutela: Erdi Aroan katalana kultura eta administrazio hizkuntza bihurtu zuten, Nafarroako “Euskal Estatuan” den-dena erdaraz idazten zuten bitartean. Bat nator, azkenik, euskararen egiazko sekretua bere iraupena den kontu horrekin. Euskara Europa zahar aurreindoeuropear batetik datorkigu, eta misterioa da zergatik iraun zuen hemen hizkuntza zaharrak, eta ez Euskal Herria baino mila aldiz isolatuagoa den Ancares mendizerran edo Eskozian. Erantzun zehatzak itzuri egingo digu, zalantzarik ez, baina bi elementu oso ziurrak dira: batetik euskararen eta euskaldunen ikusezintasuna erromatarren garaian, euren garrantzi eza eta pobretasuna, ez zuten arrano erromatarraren begirada apenas erakarri (bestela jai), eta bestetik gure arbasoen “koldarkeria”, ze asturiarrak, kantabriarrak, zeltiberiarrak edo galiarrak ez bezala ez zietelako apenas aurre egin erromatarrei(bestela jai). Agian norbaitentzat lar iraingarria izango da ideia hori, euskal Numanciarik ez daukagula, baina neri bost axola: independedista izateko ez dut halako txorradetan sinestu behar. Iragana interesatzen zait, bai. Kezkatu, geroak.
Perurekin nahiko ados. Talde konzientzia izango zuten, oreinek eta basurdeek duten bezala. Baina hizkuntza defendatzeko konzientzia erromatarren garaian….hura bizirik atxikitzeko jarrera proaktiboa….etzait iruditzen, eta hala irudikatzea, beharrezkoa ez den iraganaren idealizazioa. Ni ere independentista naiz, taldearen biziraupenaren aldeko eta inposaketaren kontrako naizen heinean. Bazpare.
Peruri (iruzkin hau ez da dokumentalari buruz):
Agian Hegoaldeko euskaldunek (edo proto-euskaldunek?)ez zieten aurre egin erromatarrei haiekin tratadua egin zutelako beste batzuei aurre egin ahal izateko. Zeltiberoak zabaltze garain zeuden, adibidez. Bestetik Iparraldeko euskaldunek gerra egin zieten; hori esaten du behintzat Julio Cesarrek bere “De bello Gallico” liburuan. Ez bataila asko. Agian, historiadore batzuk esaten duten bezela, “errealistak” izan ziren.
Barkatu anka sartzea: “zeltiberoak” orokorrean erabateko gainbeeran zeuden. Baino Ebro bailarakoak (beroiak) presioa egiten zuten eta baskoiekin zeuzkaten tira-birak ezagunak dira.
Nosk, izango ez zuten ba… Hizkuntza komunitate orok badu, baina zaila zaigu irudikatzea zer-nolakoa. Hala ere, inskripzioetan ageri diren izen euskalduneko pertsona horiek ez ziren izango pobreenak: dirudunek bakarrik ordaindu zezaketen harrizko lapida bat irartzea gurasoen oroimena gordetzeko edo tokiko jainkoren bat gurtzeko. Idazkiok latinez daude, baina familien barruan izen zaharrei eustea nahiko adierazgarria da. Gainera, hizkuntzaren izenak berak, eta batez ere izen hori toki guztietan bakarra izateak, nahiz eta aldaera lexiko batzukin (euskera, euskara, eskuara, uskara…), ba horrek erakusten digu noizbait hizkuntza-konzientzia hori bazegoela. Nork modu independetean jardun duela, Sayas Abengotxea historialariak zein Joseba Andoni Lakarra hizkuntzalariak zera proposatu dute, baliteke hori Goi Erdi Aroko mendi ilunetan gertatu izana, hau da Erromako Inperioa erori eta Iruñeko erresuma sortu arteko garai hartan. “Iluna” diñot, baina daukagun informazioaren tamaina mirrinagatik da hori: kronista arrotz batzuen aipamenak, topikoz eta etsaigoz josiak, hilobi batzuk… Kontua da Erromako agintariei zeregin gutxi eta soldadu asko eman zizkieten euskaldunek (hortxe daude Britaniako mugan ibili ziren baskoi, barduliar eta akitaniarrak) errege germaniarren agintea ez zutela oso gogo onez onartu. Arrazoi zehatza ezin dugu ezagutu, baina talde-sen miñimo gabe zaila izango zen gogoen eta frankoen armadei aurre egitea. Behiala hizkuntz-kontzientziak ez zekarren ezinbestez kontzientzia politikorik, ordea. VI edo VII. mendeetako euskaldunak ez ditugu apenas ezagutzen, baina XVI. eta XVII. mendeetakoak bai, eta ezin esan ez zutenik hizkuntz-konzientziarik: alderantziz, oso indartsua zeukaten, horren lekuko hor dauzkagu Etxepare, Lazarraga, Axular… Baina kontzientzia “etnikoa” hain indartsua izanagatik (hemen badago hizkuntza jakin bat, Pirinioko bi isurialdeetan mintzatzen dena, baita euskaldun guztiok konpartitzen ditugun usadio asko eta asko etab., hori ohiko diskurtsoa zen garai hartan), ez zeukaten apenas kontzientzoa “nazionalik” edo “politikorik”, edo, izatekotan, hori hurbileneko lurraldean gauzatzen zen -Bizkaiko Jaurerria, demagun- eta lurralde horrek zeuzkan foru eta eskubideetan. Hala, geure iragana ezagutu dezagun, maitasunez eta aurreiritzirik gabe, eta muturreko bi akats ohikoetan erori gabe: autokonplazentzia, batetik, eta bestetik haren infrentzua besterik ez den autoflageloan, bietarik aurkitzen delako euskaldunongan iraganari begiratzen diogunean.
Hizkuntzan zentratua edo ez, baina Talde izaera hizkuntzarekin. Marka etnikoetako bat hizkuntza. Nahiz eta agian hizkuntza bereko Talde gehiago egon. Euskaldunen Kolektibo etnikorik ez zegoela esateak (ezinezkoa da etnikotasunik ez izatea, beste kontu bat da horren jabetzaren sakonera eta islada politikorik duen edo ez) bi galdera uzten ditu argitzeke:
* zergatik euskaldunek (edo proto-euskaldunek edo euskaldun taldeek) ez zuten halako autokontzientziarik, ingurukoek bazuten bitartean. Eta badakigu bazutela bestela ez ziotelako armaz aurre egingo kolektiboki Inperioari.
* ez bazen talde etnikorik-kolektiborik, nondik, nola eta zergatik sortzen da Iruñeako Erresuma eremu zehatz baten garai “ilun” horren bukaeran. Jauntxokeriengatik soilik? Edo beste era batera esanda, estatalitateak soilik ematen dio herri bati herritartasuna edo etnikotasuna? Ez dut uste horrela denik. Mila adibide badira.
Beste hari bat ateratzearren, hizkuntzak berak ere ez dio ematen beti herritartasun/etnikotasuna talde bati, batzutan hizkuntza bereko talde etniko ezberdinak (eta elkarrekiko gatazkan) ere egon baitaitezke…
Orain gara hartako euskaldunak oreinak eta basurdeen talde kontzientzia,eta kitto! Marka da gero. Eta jarrera proaktiboa ez zutela hizkuntzaren alde. Noski ezetz. Baina mende luze haietan behar zenean borrokatzen eta hala behar zenean kanpokoa integratzen saiatu zirela ez dago zalantza handirik. Estrategia ez-planifikatu eta enpiriko hori belaunaldiz belaunaldi trasmititu delakoan nago, jarreretan, ohituretan…. Hizkuntza da horren adibide argiena. Gizakion garape teknologiko eta zientifikoa itzelak ez gaitzala itsutu. Gure garuna eta izatea ez da horrenbeste aldatu. Orain dela 2000 urteko euskaldunak ez ziren animaliak. Beraien ohitura, antolaketa, kultura eta abar izan zituzten, diskurtso ofizialak pizti menditar kultura bakoak zirela esan arren.
Patxiri, bazpare: Basurdeen talde gogoa eta garaiko euskaldunena parekatzea ez da garaiko euskaldunei basanimalia deitzea. Eta nahi badezu, gaur egungo euskaldunen zein norbegiarren talde sentimenduaren arrazoietako bat (babes nahia) eta basurdeena ere alderatu ditzakegu. Eta horrek ez gaitu ez gu, ez norbegiarrak, basurdeen pareko egiten. Argudio horretan zuk edo inork irainik ikusi nahi badu, oso oker zabiltzate.
Erraz ondorioztatzen dira hemen besteen esanetatik isekak eta ideiak, silogismo deduktiboen tankeran.
Azken aldiz: Garaiko euskaldunek, edozein beste giza talderen gisan, talde konzientzia izango zuten. Elkar ulertzen zuten (beste talde batzuekin ez bezala), elkarrekin ziurtatzen zuten biziraupena, eta abar.
Hortik hizkuntza nahita (altxorra zen kontzientziaz, ia) salbatu zutela esatea, tarte haundia dago.
Eta hori esateagatik “autoflageloa” eta abar aipatzea…..autodefentsaren ajeak.
azkenean orain arte batere aipatu izan ez dena, ohitura, kultura hots nortasunaren mantentzea.
eta aipatutako borrokarako gogortasun edota zuhurtziak eragin badu ere,hein batean ‘xantzak’bezala, arrazoi edo gako nagusia ez dut horietan ikusten.
ahatik, eskualdunek zuten gizarte antolaketak eragin handi bat ukan zuela pentsatzen duenik badea?
Baina, nork esan du ba hizkuntza nahita (altxorra zen kontzientziaz, ia) salbatu zutela aintzinako euskal hiztunek. Nik behintzat ez eta dut beste iruzkinetan halakorik ikusi. Beraz, ados nago zure azken idatziko guztiarekin. Eta amaitu baino lehen gogora dezagun polemikaren jatorria, Gorrotxategiren hitzak, hain zuzen ere: “Euskera salbatzea txiripa izan da”.
Eta nik diot: Txiripa bakarrik ez da izan, hiztunek izan dute erantzunkizunik, lehengoek eta oraingoek eta hori aitortzea ez dago soberan, nere uste apalean.
Beldur naiz estabaida agorrezina dela, batez ere daukagun informazio-eza handiagatik. Eta hala ere, ados nago Mitxelenak nonbait idatzi zuen horrekin, hau da, iraganeko mendeetan euskararen mehatxu handiena erromatar inperioa izan zela. Ez dakigu -ezta jakingo ere, seguraski- hain txiripaz “salbatu” ote zen, baina inperioaren iraupena askoz gehiago luzatzera, auskalo. Oso argigarria izango litzateke honako hau jakitea, Erromaniako beste hizkuntza aurre-erromatarrak noiz galdu ziren: iraungi baino lehen, noiz arte iraun zuten Italiako etruskerak edo unbrerak, galierak edo Hispaniako iberierak, barrualdeko zeltierak eta lusitanerak? Eztabaida oso sutsua izan da eta da, eta ohi bezala argudioak ez daukagun informazioa ordezkatzera datoz; orokorrean, K.o. I. mendetik aurrera hizkuntzon aipamenak gero eta murritzagoak dira, eta idazkeratik ere desagertu egin ziren. Bestalde, Aitzolek ongi dioenez, gutxitan hartzen da kontuan inperioko lurralde zabaletan ordezkatze linguistikoa ez zela (guztiz) burutu: Britainia, Rhin aldeko Germania, Austria, Magreb… Toki horietan erromanizazioa Euskal Herrian baino askoz sakonagoa izan zen, gainera: alderatu Oiassoko hondakin exkaxak Timgad edo Treveris hiriekin, edo Britainiaren hegoaldeko “villa” oparoekin. Hori mendebaldeko inperioan, non latina zen hizkuntza “ofiziala”, nolabait esateko, ekialdean grezieraren estatusa errespetatu baitzuten munduaren dominatzaile berriek: izan ere, administrazio erromatarra zeharo elebiduna zen, den-dena bi hizkuntzatan egiten baitzuen. Hortaz, euskararen inperioalditik bizirik atera izana nahiko harrigarria da hurbileko ingurumaria guztiz erromanizatua izan zela kontuan harturik, baina ez da hain arraroa inperio osoaren testuinguruan: amazigherak edo zeltierak ere eutsi zioten, nahiz eta biek geroago beste hizkuntza batzuen “erasoa” pairatu behar izan duten, amazighak arabierarena, kasu. Hala eta guztiz ere, nire ustez gerta zitekeen euskal gizatalde batzuek euskarari eutsi izana uste baino modu kontzienteagoan, ez basurdeen gisa. Erromako kulturaren berniz berdintzailearen azpian “lokalismo” ugari zegoen, jendeak ez baitzuen egun batetik bestera ahaztu nondik zetorren. Augustoren “kultur ministroa” zena -barkatu anakronismoa-, Mezenas famatua, oso harro zegoen bere jatorri etruskoaz -eta etruskoak ez ziren ez latindar, ez erromatar, ez ahaztu-, eta Klaudio enperadoreak ere etruskera ondo menperatzen zuen. Beste kasu ez hain ezaguna da Martzial poeta satirikoa, I. mendearen bigarren erdialdean bizi izan zena. Bere karrera literarioa Erroman bertan garatu zuen, noski, baina Bilbilis hirian (gaurko Calatayudetik gertu) jaioa zen, eta noizbehinka itzuli ohi zen sorterrira, baita bertan hil ere, dirudienez. Ba noizbait norbaitek iseka egin omen zion atxikimendu horregatik, poema batean sorterriko izen “gogorrak” aipatuak zituelako, eta Martzialek epigrama batekin erantzun zuen, sorterriaren laudorioa eginez; halako batean, hau dio: “Nos Celtis genitos et ex Hiberis / nostrae nomina duriora terrae/ grato non pudeat referre versu”: “Baina guk, arbasoak zeltiberiar izanik, ez daukagu zertan lotsatu GURE lurraren izen “gogorrak” olerki goxo batean aipatzen baditugu”; ondoren, Bilbilis inguruak deskribatzen ditu izen “indigena” andana banan-banan aipaturik: Turgontis, Tuetonissa, Vatiuesca… Eta hala bukatzen du: “Haec tam rustica, delicate lector, / rides nomina? Rideas licebit, / haec tam rustica malo quam Butuntus”: “Iseka egiten duzu, irakurle fin horrek, nekazari izen horietaz? Bada, barre egizu, baina jakizu, nekazari izenak izanagatik ere, Butuntus baino gehiago maiteago ditudala”. Butuntus Italiako hiritxo bat zen, eta izena kakofonikoa zen, nonbait. Aiparriena da Martzialek sorterriaren nortasun linguistikoari erreparatu ziola, batik bat. Horrek oso argi erakusten du inperioaren menpekoek atxikimendu handia erakusten ziotela askotan euren jatorriari, inperioaren eskalafoian ondo integraturik egon arren; jakina, egoera diglosiko guztiz desorekatua zen -geragoako euskaldun asko bezala, Martzial edo Mezenas harro zebiltzan euren arbasoen hizkuntzaz eta abarretaz, baina idatzi, “erdaraz” idazten zuten-, epe luzera hizkuntza menperatuen galera ekarri zuena, baina goian Peruk dioen bezala, baliteke baskoien edo akitaniarren jauntxoek antzeratsu pentsatzea, inskripzio famatuek erakusten dutenez, eta, beste faktore askorekin batera, horrek esplika dezake euskararen “txiripaz”ko salbamendua.
Jurtzixabi: Interesgarria oso iruditu zait zure eritzia, baita Martzial eta Mezenasi buruz diozuna ere. Beharbada euskararen antzinatea ikastean gure ikerlariek lurralde eremu mugatuan (Akitanian eta Iberian) begiratzen dute gure hizkuntzak zergatik eta nola lortu zuen erromatar inperio garaitik bizirik irtetea, inperio osoan zear begiratu beharrean. Zergatik eta nola iraun zuten beste hizkuntzek latinaren nagusitasunak desagerraraz ez zitzan? Zer antzekotasun eta ezberdintasun leuzkakete hizkuntza hauen biziraupen prozesuek euskararenarekin? Hona hemen unibertsitate tesi baterako gai ederra (eta zaila!)
Zorionak por el reportaje de euskararen jatorria, muy interesante. También creo conveniente reseñar la omisión de la lengua aragonesa, así como de otras como asturianu o córnico (Cornualles). Por este motivo te adjunto la carta que hice llegar a EITB y, por ende creía menester hacértela llegar que lo explica .
Eskermile aunitz.
Muitas gracias, te animo a continar con treballos y afers de ista mena que aduyan a espardir a riqueza lingüistica.
Buenas tardes.
Me dirijo a ustedes, por la presente, para felicitarles por la emisión del reportaje: “euskararen jatorria: enigma europar bat”, un trabajo muy interesante, y del mismo modo también para sugerir unas correcciones al hilo de éste.
El programa obvia la existencia de un lengua romance vecina al euskera: l’aragonés o lengua aragonesa.
Esta lengua, que en Navarra se popularizó como romance, también denominado “navarro-aragonés”, fabla aragonesa o aragonés, más actualmente, puede darse por formada hacia el siglo VIII, asentada en los territorios altoaragoneses hasta los que no llegaron los musulmanes (en donde se formarían los condados de Aragón, Sobrarbe y Ribagorza), y sobre un sustrato preromano probablemente emparentado con el actual euskera). El primer testimonio escrito del aragonés, y de cualquier lengua románica en la Península, son las Glosas Emilianenses anotaciones al margen de un texto latino escritas a finales del S. X, en ellas aparecen formas paralelas al aragonés y alejadas del castellano (geitat, uamme, muito, feito, aplecare, tiengo, uellos, formas del verbo ser como ies, iet) y palabras en euskera. El Vidal Mayor o Vidal de Canellas (1247) es el ejemplo más importante de aragonés medieval. En cuanto a literatura, es remarcable los abundantes textos aljamiados (aragonés con grafía árabe) como el Poema de Yuçuf, o los Manuscritos de Urrea de Jalón, y otros con diversos aragonesismos como Razón feita d’amor, el Libro de Apolonio (hacia 1250) o el Libro de Alexandre (hacia 1250), entre otros.
Es imprescindible para entender el proceso de evolución lingüístico del aragonés comentar la existencia de una raíz euskérica, los préstamos de esta lengua hacia éste, pero también viceversa.
Existen numerosos préstamos del euskera al aragonés y palabras con raíz como:
lurte, sucarrar (sua eta gar), magoría (raíz de marrubi), toponimía como Bisagorri, Lobarre, Urrea, Belarra, Ayerbe, Ixeya, Bisaurín…
Pero en Navarra, limítrofe con Aragón ocurre también el fenómeno inverso, tanto en los euskalkis como el castellano que se emplea a nivel local. Palabras como:
mixtoa en Baztan ( misto, poxpolua), pozala (pozal en Aragón), klariona (clarión), karranpa (garrampa), paniquesa (comadreja) , capuzar (chapuzar), contrimostrar (demostrar), baldragas de sustrato euskérico (baldar), laminero (goloso), limaco (barea en euskera), fuina (marta), pichera (pitxerra), barandau (barandilla), magra (pernil,jamón), cardelina (jilguero), hacer fiestas (fer fiestas: acariciar), hacerse mal (fer-se mal: hacerse daño), rasmia (fuerza), etcétera.
Un reportaje que profundiza tanto en el origen del euskera, no debe obviar lenguas que merecen igual respeto, que son patrimonio del mundo, de las personas que las hablan y las que no, de las que lo estudian y las que no; el córnico, lengua celta bretónica de Cornualles (país sito en Reino Unido), el asturianu o el aragonés como lenguas vecinas, por ejemplo.
La lengua aragonesa tiene la triste característica de ser, además, la lengua europea en mayor peligro de extinción, declarada por la Unesco.
Les animo a profundizar en el universo de la lengua aragonesa: de reciente creación l’Academia de a Luenga Aragonesa, el Consejo Superior de las lenguas de Aragón (Aragonés y Catalán de Aragón), entidades con marcada trayectoria en la historia como la Escuela de aragonés Nogará, Federación de Fablans de Aragón , Colla Ziesma de Tarazona, Consello d’a Fabla Aragonesa de Uesca, Rolde de Estudios Aragoneses… prensa digital en aragonés: http://www.arredol.com, Fendo Orella programa en aragonés en Radio Topo en Zaragoza, y muchos otros. Porque aunque somos pocos y pocas tenemos el derecho de ser respetados.
Un saludo.
Eskermile aunitz.
Muitas gracias por a suya atención.
Ez dut ulertzen aurreko sarrera erdalduna zertara datorren, erabat lekuz kanpo dago… Hemen inork ezer esan al du euskara ez den beste edozein hizkuntzaren aurka? Nik irakurri dudanik inortxok ez du ezer esan auzoko hizkuntzen aurka baina aurreko mezuak “begirunea” eskatzen du, haragoneraren hiztunak iraindu izan bagenitu bezala… Ez dut ezertxo ere ulertzen, gure etxean bertan erdaldunak nagusi…
Nik uste, berak nahi duena Aragoerarekin egiten ari direna erakustea dela. Egia da, bestalde, dokumentalean ez dela agertzen aragoeraren aipamenik (berak dioenez VIII. mende inguruan sortutakoa), baina ETBko erreportajea Inperio erromatarra artekoaz ari da, nire ustez. Bestela Iruña-Veleiakoa ere agertu beharko litzateke, eta beste hainbat kontu ere bai. Nire iritzian, “kaltzadorearekin” sartu du bere iruzkina hemen.
No era mi intención herir a nadie con mi comentario, sólo quería que lenguas minorizadas como l’aragonés, asturianu o córnico saliesen citadas, en el mismo rango que otras lenguas, porque quiero creer que no existe una primera y una segunda división en las lenguas. Me parece importante reseñar que el aragonés y el euskera se han influenciado durante los siglos de evolución de la lengua aragonesa (que es más joven que el euskera, evidentemente).
Estamos muy acostumbrados a que se nos niegue como realidad lingüística, desde dentro y desde fuera, por ello lo único que pretendía era que éstas apareciesen citadas como merecen.
Sincusatz por no saber expresar-me de tot en euskera y haber de escribir en castellano.
Dabi: Vous devriez faire votre réclamation pas ici, dans ce site internet, mais à Saragosse dans le Département de l’Éducation du Gouvernement Autonome de l’Aragon ou à Madrid, dans les Ministères de la Culture ou de l’Éducation. Ce ne sont pas les basques qui oppriment l’aragonais, l’asturien ou le cornique, il faut demander cette question aux autorités espagnoles à Madrid et aux politiciens anglais à Londres mais pas aux basques qui eux mêmes souffrent des abus languicides de la part des espagnols au sud des Pyrénées et de la part des français au nord de la chaîne montagneuse. Dans un documentaire sur les origines de la langue basque ce n’est pas nécessaire de parler des langues qui ni sont pas apparentées au basque ni aident pas à résoudre le mystère de son histoire. Le cornique est une langue celte, puis indo-européenne, l’asturien et l’aragonais sont issues du latin, lui même une langue indo-européenne. S’il-vous-plaît, laissez-nous nous exprimer chez nous comme nous voulons, dans ce petit coin de liberté sans nous torpiller avec des réclamations qui ont des meilleures plateformes quelque part ailleurs!
Dabi, eskerrik asko zure aportazioarengatik, niretzat pozgarria da beste hizkuntza minorizatuengandik ere halako mezuak jasotzea. Niretzat zure iruzkinaren mezua ez da kritika bat, aportazio bat baizik (Dabi, gracias por tus aportaciones, para mí es muy positivo leer este tipo de mensaje de otras lenguas minorizadas, que muchas veces no sabemos ni que existen! Para mí, tu mensaje no es una crítica, sino una aportación, y me parece de agradecer).
Aitzol: Ez dakit ba tesi baterako, daukagun informazio mirrinarekin artikulu bat, beharbada… Arazoa betikoa: Anztinateari buruzko dauzkagun iturriak mugatuak dira. Beste arazo bat hau da: Filologia Klasikotik ateratako ekarpen askok azken finean santzioa eman diote askotan erromatarren akulturatze prozesuari; buruan daukat Meillet-en “Esquisse d’une Histoire de la Langue Latine” lan klasikoa; Meillet-ek dio, arrazoi osoz, gainera, hizkuntza erromanikoek jarraitu zutela lurraldeak eta jendeak bereganatzen (ondo begiratuta, hizuntza erromaniko oro latinaren garapen dialektal bat baino ez da), eta prozesuak gaur arte iraun eta irauten duela, eta Breizh-en kasua aipatzen du, zeren latinak egin ez zuena frantsesak konplituko baitu: eta horri ondo deritzo, gainera. Ez zen ausartu euskaldunak aipatzera, beharbada euskaraz ere idatzi zuelako bestetan eta lotsa apur bat sentitzen zuelako. Espainian, pentsamolde bera zerabilten Menendez Pidal batek edo Lapesa batek, baina horrek beste gai baterako ematen du: hizkuntzalari askoren apriorismo ideologikoak, maiz nazionalismo bortitzez hornituak: J.C. Moreno Cabrera maisuak asko idatzi du horretaz, eta Pidalen kasua ondo ikertu zuen Pruden Gartziak bere tesian. Hala ere, filologo klasikoen artean bada salbuespenik, eta haietako bat dokumentalean bertan, gainera: Javier de Hoz. Bitxiena da jakinduriaz apaindutako liburu askotan aurkitzen ez duguna libertimenduzko filme batean aurkitzea: Kevin Macdonald-en “The Eagle”, aurtengoa dena; gaztelaniaz “El águila de la legión”. Abentura-filme arin baina txukun honen jatorrizko bertsioan, konbentzio bitxi batez baliatu ziren Britainiako egoera diglosikoa erakusteko: erromatarrak aktore amerikarrak dira (Channing Tatum estatubatuarra eta Donald Sutherland kanadiarra), eta Amerikako azentu nabarmenez mintzatzen dira, ia-ia “marine”ak balira bezala; britanoak, aldiz, britainiarrak dira (Jamie Bell, kasu, “Billy Elliot”-en mutikoa), eta erromatarrekin daudenean ingeles azentu herrikoi nabarmenez hitz egiten dute, baina ahal duten orotan gaelikoz mintzatzeari gogotik ekiten diote: kalkulatzen dut filmearen % 25 batean gaelikoa entzuten dela. Ez dut irakurri filmea oinarritua dagoen eleberria (Rosemary Sutcliff-en “The Eagle of the Ninth”), hortaz ez dakit hizkuntzen kontu hori bertatik datorrenez. Kritarik egin dakioke filmeari noski (adibidez, ez da kontu segurua Eskoziako piktoek hizkuntza zeltikorik zeukatenik), baina alderatzen badugu beste edozein peplum eta orobat filme historikorekin, alde ederra. Egoera diglosiko bat modu kontzientean erakusten duen beste filme bakarra, nik dakidala, Jean-Jacques Annaud-en “The Name of the Rose” famatua da, eta bertan ere ingelesak latina ordezkatzen du (metafora ezin egokiagoa): Umberto Eco-k berak proposatu zuenez, eliz-jendea ingelesez mintzatzen da, baina nork bere jatorrizko azentuera ezkutatu gabe (monje aleman batek, adibidez, doinu germaniar nabarmena gordetzen du, argi uzteko ez dela ama-hizkuntzaz ari), eta nekazariak italiera dialektalaz, aldiz (Salbatore konkordunaren hizkuntza babelikoa ahaztu gabe). Bukatzeko, “The Eagle”-n beste hizkuntza bat sartzea ere egokia izango zen: filmearen hasieran, protagonistak bere karrera militarra hasten du Legio II Augusta delakoaren gaztelu batean, hau da, legio prestigiodunenetako batean. Kontua da legio horretan bertan ibili zirela Antzinateko euskaldun franko, baskoiak eta barduliarrak, bereziki.
TroelsLundsVej Niretako arrax importatea da zure respuesta. Eskermile. Creigo que yera important reseñar´nomás que bi ha más parlaches en l’estau que no os que amaneixen en a constitución(como amostra lo reportache). Alavez ye de dar que dentre nusatros/as nos refirmemos y faigamos un poder ta aduyar-nos a remanir como reyalidat lingüistica. Creigo que queda esclatero que no quiero decir que l’euskera falta a la nuestra luenga si no del revés: que ye una luenga que ha alportau cosetas a l’euskera, so que me pareix enriqueixedor. Aspero que isto faiga honra ta concienciar a la chent de que bi ha muitas reyalidatz lingüisticas que sufren a discriminación igual como l’euskera, que ixo ye común a totz y todas.
Gracias. Milaesker zuei.
Euskararen Jatorriaren Elkarteak ETBk egindako “Euskararen jatorria: enigma europar bat” izeneko dokumentalari buruzko iruzkin batzuk egin nahi ditu, herritarrek berau ikusten animatzeko baina, baita ere horren irakurketa kritikoa egiteko, ez duelako eskaini, zoritxarrez, gaur egun gure hizkuntzaren jatorriaz dauden proposamen garrantzitsuenei buruzko informaziorik.
Alderdi positiboen artean, asko aipatu daitezke. Batetik ikerle anitz ezagutzeko aukera ematea, herritar askorentzat ezezagunak; edo genetikaren aurkikuntzek eman berri diguten informazioa zabaltzea; edo dokumental bera eskaintzea, urte askotan gai hau erabat baztertuta egon ondoren, argi izpi bat bezalakoa izan delako.
Baina baditu ere alderdi negatiboak, gehiegi gure uste apalean. Garrantzitsuena ikusleek atera dezaketen ondorioa da, euskararen jatorriari buruz gauza esanguratsurik ez dagoela oraindik; edo euskara beste hizkuntzekin erlazionatzeko egindako saiakerei buruz emandako irudi penagarria; edo nahiko larria dena, euskara txiripaz salbatu zela esatea, gure arbasoek hizkuntzarekiko izan zuten atxikimendua hutsaren hurrengotzat hartuz.
Baina, ikuslearen iritzia osatzeko, lehendabizi, hitz egin dezagun agertutako adituei buruz. Euskara hizkuntza zaharra edo beste hizkuntzekin nolabaiteko lotura duela defendatzen duten 2 ikerle baino ez dira dokumentalean agertu, interbentzio banarekin. Kontrakoa diotenak, ordea, 8 izan dira eta bataz beste bi aldiz agertu dira. Futbol partidu batean 2 jokalari 8ren kontra jokatzen ipintzea bezalakoa. Honek argi eta garbi, gaia bide bakar batetik eraman nahi izan dutela agerian uzten du, politikoki oso zuzena ez dena. Bestetik, agertutako adituei ez zaie aurkezpen berdina egin. Esaterako, lehenengo multzoko Ribero Meneses aurkeztean, Hasier Etxebarria narratzaileak hasieratik bere teoriak ez direla “zientzialarien artean” onartuak diosku. Ez du gauza bera egiten ordea Ricardo Gomezekin, adibidez, euskara gaztelera baino zaharragoa ez dela dionean. Ideia honen kontra hizkuntzalari asko dago baina horri buruz ez da ezer aipatzen aurkezpenean.
Ribero Menesesi buruz asko hitz egin liteke, baina, orain dela 30 urte mendebaldeko Europako populazioa aterpe kantabriar-euskal-akitaniarretik zetorrela esan zuenean inork gutxik sinistu zion baina bete-betean asmatu zuen (hemen Estornes Lasak ere gauza bera esan zuen eta erantzun bera izan zuen). Hizkuntza guztiak mintzaira bakar batetik datozela eta hortik hizkuntzak garatzen, aldatzen, desagertzen edo familiak osatzen joan direla dionean erratuta egon liteke baina logika apur bat badaukala ezin zaio ukatu, genetistek gizakiaren jatorriari buruz gauza bera esaten dutelako. Bestetik hizkuntza erromanikoak zuzenean latinetik ez datozela dionean erotzat har liteke baina gero eta jende gehiagori entzun ahal zaio ideia hau, azkena Yves Cortez frantziarrari, bere ustean italiera zaharretik datozelako, ez latinetik, eta interneten duen liburuan ehunka argudio ematen ditu hori frogatzeko.
Lehenengo multzoko bigarren eta azken aditua, Theo Vennemann, oso garrantzitsua da euskararen jatorriaren gai honetan. Hizkuntzalaria izatez gain, matematikaria eta filosofoa ere bada eta Estatu Batuetako unibertsitate askotan eta Munich-ekoan ere eman du bere bizitza akademikoa. Alemaniako ibai askotan dauden “iz” eta “ur” erroak euskararekin lotzen dituenean, dokumentaleko beste adituek ez dute denbora galdu berau kritikatzeko. Kontua da, latinez “iz” ura izan balitz, aditu berberek ez luketela inolako arazorik izango erro hori latinetik datorrela esateko, baina hizkuntza “txiki” bateko erroa izanik, inondik inora ez. Eta hori da hemen dagoen sakoneko baina benetako arazoa. Mundu mailako hizkuntzalari askok “ur” erro hori Europako eta Ekialde-Asiako ibai askotako izenekin lotzen dute, ez bakarrik Vennemmanek baina ez dira dokumentalean agertu. Bestetik “iz” erro hori (“iz-otza”, “iz-ozki” gure oraingo euskaran) ezin dira izan gaur egun izotza esateko alemanierak duen “eis” eta ingelesek duen “ice” (aiz ahoskatuta)?
Genetikak dioena Vennemannen teoriarekin bat datorrenez, Stephen Oppenhaimerrek bere hitzaldi guztietan, Theoren teoria aipatzen du, arlo biak lotuta egon litezkeelako. Zoritzarrez dokumentalean ez da horri buruz ezer aipatzen. Dena dela, Vennemannen teoria ondo azaltzeko, bere Europa Baskoniarra liburua laburtu beharko genuke, “iz” eta “ur” erroez gain zentzuzko adibide pilo ematen dituelako baina beste baterako utzi beharko dugu espazio faltagatik.
Bigarren multzoan aditu asko agertzen dira baina gehien ezagutzen ditugunak baino ez ditugu aipatuko. Batetik Javier de la Hoz hizkuntzalariak dioenez euskaliberismoaren teoria bertan bera geratu zen Manuel Gomez-Morenok historialariak iberieraren alfabetoa deszifratu zuenean. Hau ez da, inondik inora zuzena. Izan ere, Javierrek ez badaki ere, euskaliberismoa toponimian oinarrituta sortu zen, ez irakurtzen ez zekiten idazkunetan.
Eta horretarako, nahikoa da dokumentalean bi aldiz aipatzen den baina bere obra ezagutzeko aukerarik ematen ez duen Humboldt-en “Los primitivos habitantes de España, investigaciones con el auxilio de la lengua vasca” liburua irakurtzea. Eta nahiz eta dokumentalean lan hau erratuta dagoela esan, gure uste apalean nahiko zuzen ibili zen, Astarloak proposatutako etimologia batzuen aurka, beste batzuen alde eta berak ere proposatutakoak gehituz: Larrena, Ilunum, Laberris, Egurres, Bilbilis, Burum, Buruesea, Barea, Arsa, Aspis, Artigi, Alaba, Iturissa, Ursaon…horrelako milaka toponimo daude Iberian. Edo euskara penintsula osoan zabaldu zen edo iberierak eta euskarak harreman estua zuten.
Bigarren multzoko Ricardo Gomezek, bestetik, modan omen dagoen eta orain gutxi Xabier Kintanak ere esandako “hizkuntza guztiek adin bera dutela” aipatu du. Ricardok gure hizkuntzari kendu nahi dio orain arte gizarte osoak ontzat emandako balio bakarrenetakoa: zahartasuna, eta horrekin batera, hizkuntzarekiko atxikimenduaren balioa, hainbeste denboraz iraun ahal izateko. Gai hau oso garrantzitsua da, ulertzeko, Euskal Filologian dagoen irakasle honek, Lakarrak eta “Gorrochateguik”, Arabako Iruñako ostraken kontra egindako itzelezko gurutzada.
Ondarea zaintzen duten herri guztiek bere aztarna arkeologikoak datatzen dituzten bitartean, hemen, ostrakak ez dira arkeometria laborategietara bidali nahi izan eta faltsutzat hartu dituzte datatu baino lehen. Erotuta egon behar du mediku batek paziente bati analitikak egin gabe ebakuntza egiteko. Edo polizia bat, DNA froga egin gabe, pertsona bat hilketa baten egiletzat hartzeko. Ba hemen horixe gertatu da eta Henrike Knörren iritziaren kontra jardun dute 3 irakasle hauek, datazioak ez direla egin behar behin eta berriz esaten ari dira, ostrakek gauza asko froga ditzaketelako: euskara oso gutxi aldatu dela, Lakarraren aitzineuskararen teoria bide okerretik doala, eta abar. Dokumentalean gai hau ez aipatzea eta gai honi buruz ikertzen ari direnen iritzia ez jasotzea, esaterako, Txillardegik esandako “grafiko horiek benetakoak dituk”… oso esanguratsua dela esan beharra dago.
Hau da, Gasteizko Euskal Filologiako irakasle hauek, Troiako zaldian bezala, barrutik bertatik ari direla gure hizkuntzari balioa kentzen, berezko duen irautearen altxor hori deuseztatu nahi izatean. Eta hori ezin dugu onartu!
Dokumentalak genetikari tarte bat eskaini izana txalogarria izan dela uste dugu. Bertan, EHUko Marian Mtez. Pancorbok edo Oppenhaimerrek frogatu dutenez, Joxemiel Barandiaranek arrazoia zuen, “euskal jendea, gutxienez, 8.500 urtez lurralde honetan bizi izan da” esan zuenean. Pena izan da genetikak ekarritako deskubrimendu honi dokumentalak garrantzia gehiago eskaini ez izana.
Artikulua luze geratzeko arriskua dago baina aipatu behar dira, ezinbestean, dokumentalak baztertu dituen baina gaur egun euskararen jatorriari buruz dauden teoria nagusiak, alegia lehen aipatutako 2 jokalariekin batera futbol zelaira atera behar izan zirenak.
Une honetan euskararen jatorriari buruz bi ildo nagusi daude eta, horien inguruan badira beste teoria osagarri batzuk. Ildo baten arabera, euskara naturaren interpretaziotik sortu zen, kobetan animaliak margotzen zituztenean bezala, natura birsortu nahian. Horregatik, esaterako, hutsune bat adierazten duten hitz askotan “k” fonema topatuko dugu (kutxa, kaiku, kikara, ) edo “o” gauza borobiletan (pilota, botxo…). Onomatopeiak hasierako egoera horren aztarnak izango ziren. Haien artean desberdintasunak badaude ere, teoria honetan kokatzen dira besteak beste, Imanol Mujika, Jesus Segurola eta Martin Mendizabal.
Beste ildo baten arabera, hitzen sormena oinarrizko erro batzuetatik abiatu zen, hiru egintza nagusien inguruan: izatasuna, egintza eta getasuna. Bittor Kapanagak sortu eta Josu Naberanek jarraitzen duen teoria honen arabera, adibidez, izatasuna adierazten duen eta argi zentzua duen “iz” erroarekin izarra, izetu, piztu, goiz… hitzak sortuko ziren. Edo egintza adierazten duen “in” erroarekin: egin, zain… Eta getasuna adierazten duen “il” erroarekin: ilun, isil… Teoria honetan erro berak esanahi ezberdinak ditu hitz kopuru gehiago sortu ahal izateko. Bizitza hiru hitzetan laburtu zuen Bittorek: iz, in eta il, alegia, izatea, egitea eta hiltzea.
Kapanagaren teoria hau serio ikertzeko bi arrazoi daude. Batetik oinarrizko 500 bat hitzen etimologiak bere teoria horren arabera nahiko era koherentean azaltzen dituelako, eta hori asko da oinarrizko hitzei buruz ari garelako, ez gaur egun ditugun ehun milakakoei buruz. Eta, batez ere, hiru iturburuen teoria gauza asko azaltzeko giltza delako, garrantzitsuena, euskararen ahaidetasunena. Dokumentalean gai honi buruz modu barregarrian hitz egin bazen ere, teoria honek euskararen jatorriari buruz gauza asko argitu ditzake. Ikus ditzagun.
Naberanek Bittorrek proposatutako hiru iturburu horiek zeintzuk izan daitezkeen iradoki du: lehenengo eta behin, hizkuntza piriniar-europarra, azken glaziazio aldiko mendebal babesgunean sortu eta Europa mailara hedatu zen substratu zaharrena. Horrek 2. substratu baten ekarpena jasoko zuen: hizkuntza mediterraniarra, nekazaritza Europako ekialdetik mendebalderantz zabaldu zenean edo lehenago agian. Eta euskararen hirugarren substratua, berriz, bereber eta iberiera hizkuntzen aztarnek osatuko lukete. Bestalde, Kaukasoko aztarna aspaldikoa litzateke, bai euskara piriniarrean baita antzinako bereber hizkuntzan, ekialdetiko emigrazio bera iritsi zelako aldi berean gurera eta ipar Afrikara, nekazaritza sortu baino askoz lehenago.
Gaur egun, eta dokumentala lekuko, euskara beste hizkuntzekiko ahaidetasuna bilatzerakoan euskara osotasun bakar gisa ikusi izan da eta, noski, beste hizkuntzekin terminologiaren %5 baino gutxiago konpartitzen duenez ez dago ahaidetasuna dagoela esaterik. Baina euskararen baitan hiru eremu geografiko zabaleko hitzak ditugula baieztatuko balitz, euskararen %100a alderatu beharrean %33a alderatu beharko genuke eta orduan harremana egon badagoela esan liteke. Gai honek ahaidetasunari buruzko gauza pilo bat argitzeko gakoa da, eta hiru eremu geografiko hauetako bizirik ala hilik dauden beste hizkuntzekin dauden milaka “kointzidentziak” ulertzeko giltza da. Baina zoritxarrez, oraingo Euskal Filologian, dokumentalean bezala, beste alde batera begira daude, Kapanagaren eta bestelako teoria interesgarriak egongo ez balira bezala.
Baina naturaren interpretaziotik edo hiru iturburuen teoriatik kanpo badira gure hizkuntza maite dutenek ezagutu beharreko beste teoria interesgarri batzuk. Adibidez Agosti Xahok gure arbasoak hitz egiten ikasi baino lehen eskuen bidez komunikatzen zirela eta euskaran horren aztarna asko daudela proposatzen du: eskuen bidez egiten ziren “eskain, eske, eskertu”… eta “eskondu” (esku-on-tza), edo kobetan bizi ginen garaiko ate (harrite) edo hegatza esaterako. Beste teorietako bat Felix Zubiagarena da. Bere ustez, gizakiak bere lehen jakindurian (kosmologia zaharrean) gizadiaz ulertu zuena, hizkuntza ahoskatuan adierazten zuen. Gizakiak lau elementu bizigarri ikusten eta izendatzen zituen gizadian: “uhin, su, aire eta loi” eta jainko izenok hartzen zituen hizkuntza ahoskatuaren hastapen edo arketipotzat. Hor sortu zen protoeuskera.
Espazio mugatua dagoenez beste teoria batzuk aipatu gabe utzi behar izan ditugu baina, gehiago ezagutu nahi izanez gero Euskararen Jatorriak interneten dituen 6 biltzarretako ponentziak ikusgai daude.
Esan beharra dago jatorriari buruz dauden teoria hauek osagarriak izan litezkeela. Alegia, agian, hasierako hitzak gehien bat monosilaboak izango ziren eta hitzaren eta esanahiaren arteko loturaren bat egongo zen. Gero, hitz gehiago sortzeko beharra egongo zenez, oinarrizko erro batzuk erabili izan zituzten, esanahi anitzarekin. Azkenik, hirugarren fase batean, erro horiek ere gutxiegi izan zirenean, beste modutara sortu zituzten hitzak, besteak garatuz edo libreki aldatuz baina jadanik, inolako loturarik gabe hasierako esanahiaren eta hitzaren artean.
Bukatzeko, dokumentalaren amaieraz hitz egin dezagun. Bertan “Gorrochateguik” eta Lakarrak diotenez euskara “mirariz” salbatu zen erromatar garaian gure orografia menditsuari esker. Aurreiritzi hau, erdigezur handia da. Izan ere, Europako geografia ezagutzen duen edonork jakingo duenez, gure moduko geografia erromatar inperioko leku pilotan zegoen eta horietako askotan euren jatorrizko hizkuntzak galdu zituzten. Gainera, Euskal Herriaren lurralde erdia, gutxienez, nahiko laua da: Iparraldearen zati handiena, Arabako eta Bizkaiko erdiguneak (Lautada eta Ibaizabal arroa), Nafarroako erdialdea eta Erriberaldea…
Beraz, euskararen iraupenean, geografiak zertxobait lagundu bazuen, ezin da esan, inolaz ere ez, horri esker salbatu zenik. Beste faktore batzuk egongo ziren baina gure ustean, gure arbasoek euskararekiko nolabaiteko atxikimendua izango zuten, bestela, ezin da iraupen hau azaltzea, argi eta garbi gainera. Hobe genuke gure arbasoen ahalegina hobeto baloratzen jakingo bagenu, gaur egun euskara normalizatzeko behar dugun atxikimenduari buruz zerbait ikas genezakeelako, besteak beste.
Amaitzeko, egunen batean dokumental inpartzial bat egingo dela espero dugu, ikuspuntu guztiak erakutsiko dituena eta gure hizkuntzaren jatorriari buruz eztabaida zabaltzeko balioko duena. Dokumental hori Arabako Iruñako ostrakak datatzen direnean egiten bada hobeto, euskararen azken 2.000 urteko historia ezagutuz, gaur egun eztabaida oztopatzen duten hainbat aurreiritzi eta oztopo kenduko direlako.