Google Maps eraikinetara sartu da

sfo-before-afterZiur Google Maps erabili zenuen lehen aldian txunditu egin zintuela. Mundu osoko txoko guztietako mapak eta satelite bidezko irudiak zure ordenagailu edo smartphonean klik gutxi batzuekin! Hurrengo iraultza Google Street View izan zen, mapak hiru dimentsiotan, kaletik oinez joango bazina bezala. Eta orain Google Mapsek beste aurrerapauso bat eman du eta mapetan agertzen diren eraikinen barruko planoak ere eskaintzen ditu.

Orain arte, Google Maps erabili duzu zure smartphonean hiri batean zehar mugitzeko: non zauden jakiteko, nora joan nahi duzun bidea aurkitzeko… Baina AEBetan eta Japonian dagoeneko kaleratu dute eraikinen barruan mugitzeko sistema: aireportuetan (San Frantzisko, Chicago O’Hare, Atlanta, Narita…), merkataritza guneetan, saltoki handietan (IKEA, Macy’s…) eta abarretan.

Oraindik plano gutxi batzuk kaleratu dituzte, baina gogor ari dira lanean gehiago sortzeko. Horrez gain, interesa duten enpresei proiektuan parte hartzeko deialdia egin diete.

Egia da gauza hauek guztiak urrunegi diruditela oraindik; baina, gauza guztiekin gertatzen den bezala, uste baino lehenago Europan izango ditugu gure smartphonetako ateak joka. Ez gara gehiagotan El Corte Inglesen edota Barajasen galduko!

android, Google, Google Maps, Smartphone

Zer duzu buruan “Google Maps eraikinetara sartu da”-ri buruz

  • Sí, "aquí sube todo menos el sdleuo de los currelas"!!!! Ayer alucinaba con el precio de un helado de cucurucho 1,40 euros (el más barato)!!!! Ya no hay de 0,60 cts. El crecimiento exponencial del precio de la vivienda en los últimos años es una locura. Estoy deseando que la burbujita explote en las manos de las constructoras + entidades financieras. Pero es un deseo que se me esfuma dos segundos después porque QUIENES MÁS SUFRIRÍAN las consecuencias, una vez más, será la LEGIÓN DE PERSONAS HIPOTECADAS toda su vida para pagar cuatro paredes y un techo (mientras que otras personas meten ahí su dinero negro y especulan).Como escribía ayer en el post anterior: Nos encantaría tener familia si tuviéramos acceso a una vivienda digna y no tuviéramos que esperar a que en un sorteo de derechos nos "tocara la posibilidad de comprar una a un precio razonable con hipotecas hasta nuestra jubilación (¿existirá la jubilación cuando lleguemos?" (Próximo domingo 28:).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude