Euskal zinemari buruzko liburu gehiago daude pelikula baino

Euskal zinemari buruzko liburu gehiago daude pelikula baino

Euskal zinemari buruzko liburu gehiago daude pelikula baino.

Donostiako Zinemaldian, Koldo Almandozen “Sîpo Phantasma” Zabaltegi sailean ikusgai izango dela-eta, joan den martxoan Zinea.eus atarian Uxue Arzelus eta Ane Fernandez kazetariek zinemagile donostiarrari egin zioten elkarrizketa jaso du salabardoak.

Koldo Almandoz, zinegilea: “Euskal zinemari buruzko liburu gehiago daude pelikula baino”

Pasa den otsailean estrenatu zuen ‘Sîpo Phantasma’ (Untzi Phantasma) lan berria Rotterdameko jaialdian. Film laburretara ohituagoak gaitu Koldo Almandoz (Donostia, 1973) zinegileak, baina oraingoan 67 minutuko iraupena duen film luzea osatu du. Tamainak garrantziarik ez duela, eta nahiago duela horri ez erreparatu, horixe komentatu digu Donostiako Gros auzoko Belgrado tabernan egin dugun hitzorduan.

Irudiak eta istorioak berrerabiltzearen inguruko filma da “Sîpo Phantasma”, eta barku bateko bidaian du abiapuntua. “Norenak dira istorioak?” Irudi eta egiletza eskubideen ur nahasietan murgildu du itsasontzia Almandoz kapitainak. Bidaia honetan lagundu dion tripulazioa, bere filmeetan ohikoa duen lantaldea izan da, eta soinu banda osatzeko, Joserra Senperena eta Ignacio Bilbaoren “luxuzko” ekarpena izan du.

Itzulinguruka ibili gabe, zorrotza, kritikoa eta gardena. Honelakoxea dugu Koldo Almandoz.

Euskal zinemari buruzko liburu gehiago daude pelikula baino
koldo almandoz, Sîpo Phantasma, zinea.eus, zinema, Zinemaldia
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Euskal zinemari buruzko liburu gehiago daude pelikula baino”-ri buruz

  • Konponbide erraza dauka horrek.
    Zinegile euskaldunak txantxangorri handi baten ondoan jarri, erretratoa egin eta kitto!
    Kameretan “bai euskarari” itsaskina jartzea litzateke beste aukera bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude