Euskal itsasgizon, pirata eta kortsarioen zerrenda laburra

Euskal itsasgizon, pirata eta kortsarioen zerrenda laburra –

Itsasoa izan da beti ama euskaldunentzat, ama-lurraren antzera, eta itsasoa, behin eta berriz, zeharkatuz, itsasotik bizitzen, itsasgintzan… bizi izan dira beti gure itsasturiak edo itsasgizonak, modu batez edo besteaz, izan marinel zein baleazale, pirata zein kortsario… baina beti  itsasoari loturik, itsasoa bizibidetzat harturik. Gainera, denetarik egiten bazekiten, hau da, arrantzale, pirata, soldadu, kortsario… Euskal piratak aipatzen dituen lehen idatzia 1304koa da. XV. mendean, Ingalaterrako erregeek hainbat erasoaldi antolatu zituzten euskal pirata eta kortsarioen kontra. Dena den, Euskal Herriko pirata eta kortsarioen urrezko aroa XVI. eta XVII. mendeetan izan zen.  Orain, jarraian,  modu kronologikoan antolaturik, horietako itsasgizon zenbait zerrendatuko ditut, gure gogora ekarriz. Badakigu ainitz gehiago izan zirela horrelakoetan ibili ziren euskal itsasgizonak, baina zerrenda hau adibide gisa aurkezten dizuet. Horra hor:

Euskal itsasgizon, pirata eta kortsarioen zerrenda laburra

 

– Pedro Larraondo (XIV. mendea, Bizkaia)                               

Itsasgizona eta pirata. Mediterraneoan ibili zen merkatal-ontziak erasotzen eta arpilatzen. Preso hartu eta Egiptoko sultanaren esklaboa izan zen luzaz, baita bere konfiantzako gizona ere. Fede kristauari uko ez egiteagatik burua moztu zioten.

– Antton Garai (Gorliz, Bizkaia, ?-1529) 

Itsasgizona eta pirata.   Galizian aritu zen kortsario moduan holandar, bretoi, portugaldar, ingeles eta espainiar merkatal-ontziak harrapatzen. Espainiarrek preso hartu eta exekutatu zuten.

– Pedro Agirre Ezkila kapitaina (Donostia, Gipuzkoa, XVI. mendea)

Itsasgizon eta pirata.  Kortsario gisa ibil izen holandesen merkatal-ontziak erasotzen. 1624an Itsaso eta gerrako kapitain izendatu zuten eta bere lapurreta eta harrapaketa-ekintzetan jarraitu zuen.

Euskal itsasgizon, pirata eta kortsarioen zerrenda laburra
Joan Sebastian Elkano eta Antonio Okendo

 

– Joan Sebastian Elkano (Getaria, Gipuzkoa, 1486-1526)                            

Itsasgizona, ontzi-jabea, merkataria eta esploratzailea. Magallaesen espedizioan parte hartu zuen, eta hau hiltzean, agintea hartu zuen. Bera izan zen munduari itsasontziz itzulia eman zion lehena.

– Migel Lopez Legazpi (Zumarraga, Gipuzkoa, 1503-1572)               

Familia nobleko semea, eskribaua, militarra, esploratzailea eta konkistatzailea. Ozeanoa zeharkatu zuen eta Filipinak konkistatu zituen.

– Andres Urdaneta (Ordizia, Gipuzkoa, 1508-1668 )                                                                            

Itsasgizona, kosmografoa, apaiza eta esploratzailea, Filipinetatik, Itsaso Barea zeharkatuz, Europara itzultzeko bide berria aurkitu zuena.

– Martin Bertendona (Bilbo, Bizkaia, 1530-1604)                                     

Itsasgizona eta militarra. Bizkaiko ontziterian ibilia hasieran, gero Levanteko ontziteriako buru izendatua eta Flandrian eta Azoreetako espedizioan borrokatu zena.

Migel Okendo (Donostia, Gipuzkoa, 1534-1588)                                          

Itsasgizon eta militarra, Errege Itsas Armadako almirante izatera iritsi zena. Hainbat gudutan ibili ondoren, Itsas Armada Garaiezineko lotinanta izan zen eta espedizio honetan, suak harturik,  ontzia galdu zuen.

– Antonio Okendo (Donostia, Gipuzkoa, 1577-1588)                                        

Itsasgizon eta militarra, Migel Okendoren semea, almirante izatera iritsi zena. Gipuzkoako Itsas Armadako buru izan zen luzaz eta hainbat gudutan parte hartu zuen.

Euskal itsasgizon, pirata eta kortsarioen zerrenda laburra
Mixel Etxegorria eta Joanes Zuhigaraitxipi

 

– Martin Zopite (Ziburu, Lapurdi, XVII. mendea)                                 

Baleazalea, ontzi kapitaina eta asmatzailea. 1635ean, balearen sarraskia itsasontzietan egiteko teknika asmatu zuen, garai hartan sekulako aurrerakuntza izan zena.

– Mixel Etxegorria Le Basque (D. Lohizune, Lapurdi XVII. mendea)

Itsasgizona eta pirata beldurgarria, Olonesarekin batera ibili zena. Marakaibo hartu, zakuratu eta sarraskitu zuen.

– Joanes Zuhigaraitxipi  (Hendaia, Lapurdi, 1640-1694)         

Itsasgizona, ontzi-kapitaina, pirata eta kortsarioa izan zen. Borrokaldi famatuak izan zituen bai Bizkaiko Itsasoan eta bai Ternua aldean, ingelesen aurka, gehien bat. Ternuako Plazentzia herrian ehortzi zuten.

– Eñaut Elizagarai (Armendaritze, Behenafarroa, 1652-1719)                    

Baxenafar injeniari eta militarra izan zen. Hainbat gerlatan ibilia, eta lotinant-jenerala izatera iritsi zena. Arma berriak, bonba-lehergailua tartean, asmatu zituen. Aljeria konkistatzean triskantza handiak egin zituen.

– Blas Lezo Olabarrieta (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, 1689-1741)

Itsasgizona eta militarra. Itsas Armadako estratega eta buruzagia. Itsas gudu askotan ibilia, Oranen, Kariben, Indietako Kartagenan… Ameriketan erregeorde izana.

– Miketto Argainarats (Urruña, Lapurdi, 1764-1834)

Itsasgizona, ontzi-kapitaina, merkataria, baleazalea eta kortsarioa izan zen. Ternuako itsasoetan barna ibili zen arrantzan, eta ingelesen itsasontziak erasotzen eta arpilatzen ospe handia hartu zuen.

Euskal itsasgizon, pirata eta kortsarioen zerrenda laburra
Kosme Damian Txurruka eta Ixtebe Pellot

 

– Martin Barrandegi (Urruña, Lapurdi, 1721-1780?)                             

Itsasgizona, arrantzalea eta kortsarioa. Ingelesen aurka maiz borrokatu zen. Ternuara arrantzarako  joan-etorria egiten zuten ontziak babesten zituen.

– Jean Lekueder (Urruña, Lapurdi, 1724-1788?)                     

Itsasgizona, arrantzalea, ontzi-kapitaina eta kortsarioa, gudu askotan ibilia, Ingalaterran, Espainian, Portugalen…., Saint Pierre eta Mikelune uharteetako itsasoetan arrantzan aritzen zena.

Jean  Dalbarade  (Urruña, Lapurdi, 1743-1819)

Urruñako semea zen. Hainbat ontzi kortsariotan ibili zen, baita itsas armadan ere. 1787an San Luisen Ordena jaso zuen. 1792an itsas armadan diziplina berrezartzeko eskatu zioten eta 1793an itsas ministro izendatu zuten.

Koxme Damian Txurruka (Mutriku, Gipuzkoa, 1761-1805)

Zientzialari, itsasgizon eta militar gipuzkoarra, errege itsas armadako brigadierra eta Mutrikuko alkate izana. Hainbat borrokalditan ibilia,

Trafalgarreko itsas gatazkan bizia galdu zuen.

Euskal itsasgizon, pirata eta kortsarioen zerrenda laburra
Manex Lafitte eta Blas Lezo Olabarrieta

 

– Jean Dornaldegi (Urruña, Lapurdi, 1764-1834)        

Itsasgizona eta militarra, kontralmirantea izatera iritsi zena. Itsas gudua askotan ibilia, Martinikan, Mediterraneoan, Adriatikoan, Egipton, Gibraltarren, Bengalako golkoan…

– Pierre Dubedat (Baiona, Lapurdi, XVIII. mendea)

Itsasgizona, ontzi-kapitaina, pirata eta kortsarioa, Kanariar Uharteetan eta Cabo Verde aldean merkatal-ontzi espainiarrak erasotzen ibili zena.

– Ixtebe Pellot (Hendaia, Lapurdi, 1765-1856)

Itsasgizona, pirata eta kortsario aizan zen. Napoleonek Frantziako armadan sartzeko eskatu zion baina Pellotek uko egin zion. Hala eta guztiz ere, Frantziako Ohorezko Legioko kide izendatu zuten.

– Manex Lafitte (Biarritz, Lapurdi, 1793-1820?)               

Itsasgizona, pirata eta kortsarioa izan zen. Ameriketan izugarri famatua egin zen, ontzi espainiar, amerikar eta ingelesen aurka egin zituen erasoengatik.

– Fermin Mundaka (Bermeo, Bizkaia, 1825-1880)

Itsasgizona, pirata, esploratzailea, mertzenarioa eta esklabo-trafikatzailea. Aberasturik, Mexikoko uharte batean babestu zen.

Euskal itsasgizon, pirata eta kortsarioen zerrenda laburra  Euskal itsasgizon, pirata eta kortsarioen zerrenda laburra  Euskal itsasgizon, pirata eta kortsarioen zerrenda laburra  Euskal itsasgizon, pirata eta kortsarioen zerrenda laburra

Euskaltzalea eta irakasle-ohia