Euskal gaizkileak: Mendaroko Jose Larrañaga
Euskal gaizkileak: Mendaroko Jose Larrañaga
Euskal gaizkileak seriea:
Euskal gaizkileak: Mendaroko Jose Larrañaga
Euskal gaizkileak: Goizuetako Joxe Etxegarai
Euskal gaizkileak: Estudiante bizkaitarra
Euskal gaizkileak: Aiako Jose Frantzizko Tejeria
Euskal gaizkileak: Luis Beaumont, Leringo Kontea
Euskal gaizkileak: Berueteko Goñi anaiak
Euskal gaizkileak: Martin Larralde
Euskal gaizkileak: Itziarko Luxiano, “Mekatxis”
Euskal Gaizkileak: Belateko lapurrak
…
Euskal gaizkileak: Mendaroko Jose Larrañaga
…
Hauxe da, seguru asko, gure hiltzaile kantuen arteko ezagunena, eta ederrenetakoa, ederrena ez bada: “Hamalau heriotzena”.
Julen Lekuona/Antton Valverderen bidez jaso genuen duela 40 urte inguru:
Eta harrez gero bere bidea egin du, esate baterako Oskorrik ere erabili zuen bere Pub Ibiltarietako batean eta Morauk ere kantatzen du…
Baina gure begi-belarrietan bizi da, batez ere kantu hau, nik uste, kontatzen dituen izugarrikeriegatik baino, bere deskribapenen zehaztasun eta edertasunagatik. Hain da zehatza gertaeren kontakizuna, hain ikusten da argi testuingurua, hain dirudi zintzoa pertsonaiaren damuak…
Egia esan, ez dago esaterik bertso hauek Jose Larrañagak berak idatzi edo kantatu zituenik. Seguru asko, beste kasu askotan bezala, norbaitek egingo zituen lehen pertsonan. Darabilen euskarak ere, ez du ematen Mendarokoa xuxen-xuxen…
Hilketa lazgarriak egin zituen Jose Larrañagak (Bizkaiko agirietan Larrinaga moduan ageri denak). Ezagunena, familia oso baten hilketa: 1825eko urriaren 13an, Migel Galdos eta Katalina Gandiaga senar emazteak akabatu zituen, eta haien alaba Joseba Mikaela ere bai. Etxebarriko Altzibar baserrian.
Leridako aldean ere bost laguneko familia garbitu izana aitortzen du hogeita bost urteko gizon gazteak eta damuturik dio:
amalau eriotza
nere bacarrarequin
nola paga leizquean
al baneza jaquin…
Ai kantuaren ederra! Ai deskribapenen bikaina!
Estimatu ninduten
Conde bat bezala
sillan esesirirican
afaldu nezala,
Nagusia eta bioc
etciñen guiñala
conformatu ciraden
familia ala,
pechutic sartu nion
berari puñala
Berrikitan aurkitu dute Arrieta aita-semeek Euskaltzaindiako artxiboetan jatorrizko izkribua dirudiena:
(Egizu klik hobeto ikusteko)
Handia da Arrieta aita-semeok bertso hauen peskizan eginiko bidaia, baina badirudi ez dela oraino amaitu. Guztiaren berri nahi baduzu, Barren aldizkariaren 956. alean dago argitaratuta elkarrizketa bikain bat gaiari buruz.
Tristea da zinez, “Hamalau heriotzena” honetan kontatzen dena, negargarria, esango nuke, izan ere, gaur egunean serial killer deitzen den gizaki izugarri horietako baten ibilerak deskribatzen zaizkigu bertan. Baina hain dira ederrak hitzak, ezin ukatuzko gozamena pizten dutela nigan, kasik gertaera haiek jazo izana morbosoki eskertu eta Jose Larrañaga munstroa maitatzeraino.
Segitzen dugu kontu hauek ikertzen, bai. Ezein informazio ongi etorria izango da hamalauheriotzena@gmail.com helbidean. Mila esker! Juan Modesto eta Bertol Arrieta