Estreinaldiak: Urtarrilak 29

Estreinaldiak: Urtarrilak 29 –

.

News of the World

AEBetako Gerra Zibila amaitu eta bost urtera, Jefferson Kyle Kidd (Tom Hanks) kapitainak, hiru gerretako beteranoak, hiriz hiri bidaiatuko du biztakoak prest entzuteko dagoen entzule ororekin partekatu asmoz: presidente eta erreginak, borroka loriatsuak, hondamendi suntsitzaileak eta munduko edozein bazterretan gertatzen diren abentura zirraragarriak.

Egun batean, Texasko lautadetan, kapitainak Johanna ezagutuko du, Kiowa tribuak duela sei urte bahitu zuen hamar urteko neskatoa. Johanna, bere borondatearen kontra, osaba-izeben etxera joan behar da bizitzera, leku etsai eta ezezaguna baita harentzat. Kidd kapitainak neskatoa legezko tutoreengana eramatea onartuko du. Bidaia horretan, ehunka kilometro egingo dituzte natura malkartsu batean zehar, “Etxea” dei diezaioketen leku baten bila.

.

Lupin III: The First

Arsene Lupin III lapur karismatikoa Letizia izeneko emakume batekin arituko da elkarlanean Bresson egunkaria aurkitu eta lapurtzeko, bere aitona Arsene Lupin lehenengoak burutugabe utzitako abenturari amaiera emateko. Abentura honetan, Lupinek eta bere talde bitxiak Nazi konspirazio baten berri emango dute, poliziarengandik ihes egingo dute eta mundua salbatuko dute.

Ordenagailu bidezko 3D animazioko egokitzapena duzue ‘Lupin III’, Monkey Punchek sortutako manga ospetsua, Japonian ikono bihurtu dena.

.

Mon Bébé

Heloise hiru seme-alaben ama da. Jadek, “Alaba txikiak”, hamazortzi urte bete berri ditu, eta laster utziko du habia, Kanadan ikasten jarraitzeko. Jaderen abiatzea hurbildu ahala, Heloiseren estresa areagotu egingo da eta berarekin partekatutako uneak gogoratuko ditu.

.

Asteko estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEAn!

Estreinaldiak: Urtarrilak 29

Euskal pantailaren gunea