Estreinaldiak: Martxoak 8

Estreinaldiak: Martxoak 8 –

Estreinaldiak: Martxoak 8

Estreinaldiak: Martxoak 8

.

Zarata (Tamara Garcia Iglesias)

Drama | Metazinema

Denek erabiltzen dute. Zuk erabiltzen duzu. Nik erabiltzen dut. Jendea erabiltzea. Gehiago zarela sentitzen duzu? Zuk erabiltzen ez duzula uste duzu? Baina, benetan, jendea ez da existitzen, jendea Zu zara. Bera zutaz ari da. Berak zu erabiltzen zaitu. Zer neurritan eragiten du bizitza pribatuak artean? Julenek jendea erabiltzen du. Marianek bere lagun June erabiltzen du. Lagunak erabiltzea film bat egiteko. Dirua. Agian film batek ez du zerikusirik, ez artearekin, ez narrazioarekin; agian boterea baliatzeko beste modu bat besterik ez da.

Bikote eta botere harremanak aztertuko ditu zinemagile lasartearrak euskaraz eta gaztelaniaz errodatutako eta Atekaleun ekoiztetxeak babestutako lanak. Emakumeen Nazioarteko Egunean aurkeztuko du Madrilgo Cineteca espazioan, eta hurrengo egunetan ere pantailaratuko dute.

2023 | FID Maseille: Compétition Premier Film

2023 | ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia: Epaimahai Gaztearen ZIFF Saria

.

Los pequeños amores (Celia Rico)

Drama | Familia | Amatasuna

Teresak oporretarako planak aldatuko ditu azken unean, istripu txikia izan duen amari lagundu ahal izateko. Hala, ama-alabek uda itogarria igaroko dute elkarrekin, non gauzarik hutsalena erabakitzeko ere ez duten adostasunik aurkituko.  Bizikidetza derrigortu horrek espero baino gehiago mugituko ditu bi emakumeen barrenak, eta udako gauetan Teresak une argigarriak biziko ditu amarekin.

2024 | Malagako Nazioarteko Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

La extorsión (Martino Zaidelis)

Thrillerra

Pilotu komertzial beterano batek bere herrialdeko inteligentzia-zerbitzuei lagundu beharko die, lanean egindako hutsegite larri batengatik zigorrik jaso ez dezaten. Konturatzerako, azpijoko eta estortsio azpimundu batean murgilduta aurkituko du bere burua, bizitza ere arriskuan, eta ihes egiteko prezio oso altua ordaindu beharko duenaren beldur.

2023 | Sitgesko Nazioarteko Zinemaldia: Orbita saila

.

Vincent doit mourir (Stéphan Castang)

Komedia | Drama | Fantasia | Thrillerra

Vincent inguratzen duen jendearen erasoak jasaten hasi da, itxurazko arrazoirik gabe. Bere eguneroko aspergarria irauli egingo da eta, indarkeria gora egiten duela ikusita, ihes egitea beste erremediorik ez du. Baina nora?

2023 | Sitgesko Nazioarteko Zinemaldia: Zuzendari Berri Onenaren saria; Aktore onenaren saria (Karim Leklou)

2023 | EFA – Europar Zinemaren Sariak: Discovery sarirako hautagai

2023  | Cesar Sariak: Opera Prima onenaren Sarirako hautagai

.

Blue Giant (Yuzuru Tachikawa)

Animazioa | Drama | Nerabezaroa

Miyamoto Dai saskibaloiarekiko pasioa duen ikaslea da, baina zuzenean jazz saio bat ikusi ondoren, bizitzaren ikuspegia aldatzen du, aurrerantzean saxofoian arituko dela erabakiz.

2024 | Japan Academy Awards: Animaziozko Film Onenaren eta Musika Onenaren sarietarako hautagai

.

Kung Fu Panda 4 (Mike Mitchell, Stephanie Stine)

Txikientzat | Animazioa | Komedia | Ekintza

Po, Bakearen Haraneko Maisu Espirituala bilakatuko dena, Dragoi Gudari gisara jardungo duen bere oinordekoaren bila dabil, “La Camaleona” izeneko etsai berri baten aurka borrokatzen duen bitartean.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Martxoak 8

Estreinaldiak: Martxoak 8

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude