Estreinaldiak: Maiatzak 22

Estreinaldiak: Maiatzak 22 –

Estreinaldiak: Maiatzak 22

Estreinaldiak: Maiatzak 22

.

NETFLIX

The Lovebirds

Banatzeko zorian daudela, senar-emazteak hilketa bitxi batean nahastuko dira. Errugabeak direla baieztatu eta kasua argitu ahala, bikote-harremanarekin nola iraun dezaketen deskubrituko dute.

.

Rebelión de los Godínez

Omar Mexiko Hiriko Frikiplazan lan egiten duen gazte bat da. Gertakari baten ondorioz, baina, aitonari laguntza ekonomikoa emateko lan formal bat bilatu beharko du, eta Relotech enpresan aproba egitea pentsatuko du. Arrakasta izango du bertan, eta ugazaba zein lankideekin ondo konponduko da. Dena ondo doala dirudienean, ustekabeko batek bere bertuteak probatzera behartuko du, bere lagunak eta enpresa bera salbatzeko.

.

Mujeres arriba

Sexualitate entretenigarriago eta sutsuago bat bilatzen duten hiru lagunen bidaia kontatuko duen film txiletarra da. Emakume ezkongabe batek, ama basati batek eta neska-lagun perfekzionista batek intimitatean nahi dutena eskatzen ikasiko dute, eta pasioa berpizteak maitasuna indartzen duela konturatuko dira.

.

MOVISTAR+

Ema

Ema dantzari gazteak Gastónekin duen harremanari bukaera emango dio Polo semea zaintzeko gai ez direla ikusita adopzioan ematea erabaki ondoren. Valparaisoko kaleetan barrena ibiliko da Ema maitale berrien bila, sentitzen duen errua arindu nahian, baina baita galdutakoa berreskuratu nahian ere.

Pablo Larraín (Jackie, 2016) zuzendari txiletarraren azken lana da, Veneziako zinema jaialdian aurkeztu eta kritika onak jaso zituena. FILMINen ere ikusgai.

.

Parasite

Ki-taeken familiako guztiak langabezian daude, eta Park familia aberatsaren bizimoduak izugarrizko interesa pizten die. Egun batean, Parken etxean ingelesezko eskolak emateko gomendatuko dute semea. Bidaia kontrolaezin baten hasiera izango da, eta inor ez da onik aterako.

Barking Dogs Never Bite (Sail Ofiziala, 2000), Memories of Murder (zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eta New Directors saria, 2003), Mother (Perlak, 2009) eta Snowpiercer (2013) lanen zuzendariaren azken filmak Urrezko Palmorria eskuratu du Canneseko azken zinema-jaialdian, eta historia egin zuen Oscar sarietan.

.

Cats

Jellicles katu tribuaren istorioa kontatuko du filmak. Erabaki oso garrantzitsu bat hartuko dute katuek: urtero bezala tribuko partaide bat Heaviside geruzara igoko da, bizitza berri batez disfrutatzera. Andrew Lloyd Webberrek gidatutako izen bereko musikalaren egokitzapena da, T.S.Eliot idazlearen poema bilduman oinarritutakoa.

.

A Shaun the Sheep Movie: Farmageddon 

Hodeien artean azaldutakoa argi arrotz batzuen agerpenak alarma guztiak piztuko ditu Mossingham herri lasaiean. Bizilagun guztiak aztoratuko ditu estralurtar txiki baten agerpenak, beldurra nagusituko da herrian eta mehatxu ezezagunarekin amaitu beharraren premia. Shaun ardia izango da etorrerarekin poztuko den bakarra.

.

FILMIN

Horizon

Giorgi eta Anak ia berrogei urte dituzte eta banantze prozesuan daude. Beraien bizitzetako egoera berriari nola heldu ez dakitela zailtasunak izango dituzte aurrera egin ahal izateko.

Tinatin Kajrishvilik zuzendutako drama georgiarra da.

.

Skate Kitchen

Camille nerabearen bizitza bat-batean aldatuko da skatea egiten duen neska talde bat ezagutuko duenean. New Yorkeko azpikulturan barneratu ahala, adiskidetasunaren balioa ulertzen eta bere burua ezagutzen hasiko da.

.

Continuer

Aita-seme harremana indartzeko asmoz, Sybillek Samuel semea gonbidatuko du berarekin bidaiatzera. Road-moviearen egitura duen film honetan protagonistek hainbat erronkei egin beharko diete aurre.

.

Dolittle

Duela zazpi urte emaztea hil zitzaionean, John Dolittle doktore eta albaitari ospetsuak bere burua giltzapetu zuen etxe barruan, lagun bakarrak animali exotikoak zituelarik. Baina erregina gaztea larriki gaixotzen denean, Dolittlek ermitau bizitza utzi beharko du eta sendabide baten bila joango da uharte mitiko batera. Umorea eta kemena berreskuratuz, iraganeko etsaiekin gurutzatzen den heinean, izaki zoragarriak aurkituko ditu bidean.

Estreinaldiak: Maiatzak 22

Euskal pantailaren gunea