Dastatu Igartubeiti Museoa!

Dastatu Igartubeiti Museoa! – 

Dastatu Igartubeiti Museoa!

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko on line ekimena. Partekatu zuen sukaldaritza proposamenak eta sariak lortzeko aukera izango duzue. Animatu!!!

“Astoa” izeneko tresna da gaurkoan zuei erakusteko aukeratu dugun museoko pieza, Artaburuei hostoak kendu ondoren, hauek bertan jarri eta mazo moduko batekin jo, eta aleak azpiko zulotxoetatik ateratzen ziren. Behin aletuta errotan ehotzen zuten.
Artoak elikadura mota berri bati ateak ireki zizkion, ordurarte kontsumitzen ez zen produktua, oinarrizko elikagai bilakatu zen. Artirinak, bere sinpletasunetik, errezeta ezberdinak egiteko aukera eskaintzen zuen, Taloa, Morokila eta Artoa, adibidez.
Hego Amerika zabalean zehar ere artoari lotutako gastronomia eta historia zabala dute (takoak direla, burritoak, quesadillak…)

Informazio gehiago.

Bideoa ikusi.

Artoaren erabilera urteetan zehar eraldatzen joan da, eta artirinarekin errezeta landuagoak egitera igaro gara, Ezkioko ostatuko Josu Landak, azenario bizkotxo bat nola egin dezakegun azaltzen digu bideoan ikusi dezakezuen bezala.

Orain zuen txanda da!

Errezeta hau jarraituz, edota zuen errezeta gustokoena erakutsiz, sare sozialetan argazki zein bideo bat publikatzera animatzen zaituztegu.

Zozketan parte hartzeko baldintzak:

  • Atera zuen artirina erabiliz azenario bizkotxoaren argazki bat edo graba ezazue errezetaren prozesua
  • Banatu Twitter, Facebook edo Instagram bidez
  • Ipini #DastatuMuseoa hashtag-a
  • Izendatu Museoa: @Igartubeiti

Parte hartzaile guztien artean Ezkioko Argindegi Ostaturako bale bat eta Bertatik Bertara produktuen saski bat zozketatuko ditugu. Zozketa maiatzaren 31ean itxiko da.

Zure proposamena bidaltzerakoan zozketaren oinarriak onartzen dituzu.

Animatu eta ez galdu parte hartzeko aukera!

Dastatu Igartubeiti Museoa!