Estreinaldiak: Ekainak 3

Estreinaldiak: Maiatzak 27 –

Estreinaldiak: Ekainak 3

Estreinaldiak: Ekainak 3

Live is Life. La gran aventura (Dani de la Torre)

1985eko uda. Urtero bezala, Rodrik Katalunia utzi eta bere gurasoen Galiziako herrian igaroko du oporraldia. Datorrena, ordea,  udara desberdina izango da protagonistaren lagunentzat. Lehenengoz, mundu errealeko arazoak, “helduen kontu horiek”, beren bizitzetan agertzen hasko dira, taldearen batasuna mehatxatuz.

Albert Espinosa zinemagile eta eleberri idazle arrakastasuarena da gidoia.

.

Everything Everywhere All at Once (Dan Kwan, Daniel Scheinert)

Haustura interdimentsional batek errealitatea aldatzen dionean, bizilekua AEBn baina jatorri txinatarra duen Evelyn (Michelle Yeoh) protagonista abentura basati batean murgilduko da, berak bakarrik salba baitezake mundua.

Aktoreen artean, Michelle Yeoh protagonistaz gainera, Jamie Lee Curtis, Jonathan Ke Quan, James Hong edota Anthony Molinari.

.

Sin ti no puedo (Chus Gutierrez) 

David enpresari arrakastatsua da eta bizitza erosoa  darama gimnasioko Alex mutil-lagunarekin. Alexen betiko ametsa izan da aita izatea, eta sarritan pentsatzen du zer bide jarraitu hori lortzeko… Adopzioa? Alokairuzko sabela? Baina Davidek ez du gaiaren inguruan ezer jakin nahi.

Elena Irureta zumaiarra ageri da aktore taldean. Harekin batera: Mauricio Ochmann, Maite Perroni, Alfonso Bassave, Pedro Casablanc, Rubén Ochandiano…

.

Tromperie (Arnaud Desplechin)

Philip Roth estatubatuarraren izen bereko eleberriaren pantaila handirako egokitzapena.

1987 garaiko Londres hirian girotutako lana. Erbesteratutako idazle amerikar bat, bere maitalea, eta haien arteko sexu, eztabaida, elkarrizketa eta hausnarketak.

2021eko Cannesko Zinema Jaialdian izan zuen nazioarteko premiere emanaldia.

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

.

Estreinaldiak: Maiatzak 20

Estreinaldiak: Ekainak 3

Euskal pantailaren gunea