Estreinaldiak: Apirilak 23

-Estreinaldiak: Apirilak 23-

Urtzen

Konfinamendu-garaian, Telmo Esnalek ahaztutako proiektu bat berreskuratu zuen: UR, Pablo Azkueren ipuin bat, kontzientzian eta itsasoan sakontzen duena. Bada, bertatik eratorritako Urtzen zinema-entsegu berezi bat da, elkarrizketak, irudiak eta musika birziklatuz eta berrerabiliz, izatearen inguruan hausnartuko  duen collage bitxi bat.

Greenpeace erakunderen Lurra saria jaso zuen filmak 68. Donostia Zinemaldiaren markoan. “Ura bezalako elementu batekiko harremana berreskuratzearen garrantzia eta gure ekosistemarekiko errespetua azpimarratzeagatik” egindako ahalmena saritu zuten horrela.

Ikusi Julen Ansak filmaren inguruan ZINEAn idatzitako iruzkina, hemen.

.

Train to Busan: 2

Zonbi izurritea gertatu eta lau urtera, Koreak munstroz beteta jarraitzen du. Egoera horretan, Jung-seok soldaduak Seulera itzuli beharko du objektu baliotsu bat berreskuratzeko. Han ohartuko da oraindik pertsona osasuntsuak daudela hirian.

Zonbien generoari eskainitako Train to Busan (2016) filmaren jarraipena, 2020ko Sitgesko Fantasiazko Zinemaldian lehiatutakoa.

.

Kimetsu no Yaiba: Mugen Ressha-Hen / Guardianes de la noche: Tren infinito

Tanjiro Kamadok eta Demon Slayer Corpseko bere lagunek, Ky?jur? Rengoku Flame Hashirarekin batera, itxuraz infinituki luzea den tren baten bidaian abiatuko dute, bertan gertatzen diren desagerpen sorta misteriotsu bat ikertu asmoz. Ez dute jakingo, ordea, Enmu, Hamabi Kizukien Behe Ilargietako azkena, ere bertan dagoela, eta lana zailduko dien tranpa bat prestatu diela.

Kimetsu no Yaiba anime istorioaren jarraipena, 290 milioi dolar baino gehiagoko diru-bilketa lortuta, herrialdeko historiako film luzerik arrakastatsuena bilakatu zena.

https://youtu.be/qSAIajR419A
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: Apirilak 23-

Euskal pantailaren gunea