Estreinaldiak: Abenduak 2

Estreinaldiak: Abenduak 2 –

Estreinaldiak: Abenduak 2

Estreinaldiak: Abenduak 2

.

Suro (Mikel Gurrea)

| Drama | Landa bizitza |

Helenak eta Ivanek bizitza berri bat eraiki nahi dute artelatz-basoetan, baina, lurrean bizitzeko moduari buruzko ikuspuntu ezberdinak dituztenez, bikotearen etorkizuna kolokan jarriko da.

Irakurri hemen Ines Arrue kideak Donostia Zinemaldiaren baitan filmaz idatzitakoak.

2022 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala – Euskal Film Onenaren Irizar saria + FIPRESCI saria + Euskal Gidoigileen Elkartearen saria

2022 |  Abycine – Albaceteko Zinema Independentearen Jaialdia: Albaceteko Kazetarien Elkartearen saria

.

Kepa Junkera: Berpiztu (Fermin Aio)

| Dokumentala |

2018ko abenduaren 6an, Kepa Junkera eszenatokitik atera zen Ganten (Belgika). Desagertu egin zen, eskusoinua jotzeari utzi zion. Albisteek iktus bat aipatzen zuten, larrialdi-ospitaleratze bat, sendatze-prozesu bat, baina horren ondoren, ezer ez. Trikitixa eta euskal musika herrikoia maila gorenera igo zituen euskal artista, 32 urteko ibilbidean ia disko bat argitaratu zuena urtean, munduko euskal musikari ospetsuen bihurtu eta mundu osoko artistak euskaraz abestera animatu zituen autodidakta, arrastorik utzi gabe desagertu zen. Gero, bi urteko lan gogorra etorri zen, errehabilitazio latza, gorputzaren mugikortasuna berreskuratzeko, hitz egiten ikasteko, eskuak mugitzeko, burua biratzeko, jateko, bizitzen jarraitzeko. Izan ere, Kepak bizitzen eta sortzen jarraitzen du, arte, musika, poesia, pintura eta argazkigintzarekin hunkitzen. Emozio horren kontakizuna da dokumental hau.

Irakurri hemen Ines Arrue kideak Donostia Zinemaldiaren baitan filmaz idatzitakoak.

2022 | Donostia Zinemaldia: EITB Gala

.

Yoko oporretan (Juanjo Elordi)

| Animazioa | Txikientzat |

Udako oporrak iritsi dira, eta, elkar ezagutu zutenetik lehen aldiz, lau lagunak banandu egingo dira. Mai, Oto eta Vik bidaian doaz, bakoitza bere familiarekin, munduko hainbat lekutara. Yoko, aldiz, betiko parkean geldituko da Mirentxurekin. Nola egingo al dio aurre bakardade horri? Izango al dira gainerako hiru lagunak gai opor-lekuetan lagun berriak egiteko?

Esperientzia berria da lau adiskideentzat, urduri daude denak, baina laster ohartuko dira: haurrak baldin badaude, beti izango da jolasteko gogorik. Gainera, irudimenarekin jolastuz gero, eta Yokoren magiaren lagun badute, erraza da lagunen ondoan sentitzea, urrun egon arren.

2022 | Sevillako Zinema Europearraren Jaialdia: Europa Junior saria

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Abenduak 2

Estreinaldiak: Abenduak 2

Euskal pantailaren gunea