Escualdun cocinera: arroz zopa.

Ez dugu zorte handiegirik izan sukalde liburuei dagokienean. Gutxi eta kaxkarrak ditugu iraganean euskaraz idatzitako liburuak. Lehenengoa, ESCUALDUN COCINERA izenekoa dugu, 1864an Baionan argitaratua, egile ezezagunarena: “Ceinarekin nornahic cocina ona errechki eguin baiteçake“. Ez dira errezeta sekulakoak, gehienak txiroak eta baldar xamarrak. Hala ere, badute grazia, kontatzeko eran, bederen. Hara hemen arroz zoparen errezeta, nahiz eta gure begietatik ez ulertzeko modukoa izan bi ordutan irakindako arroza mahaira ateratzea. Jango genuke, hala ere.

images.jpg

Irrisa-Çopa

Harçaçu lau presunendaco laurden bat irrisa ongui escutan pasatua, garbi çaçu laur edo bortz aldiz ur ephelean eta azkenean ur hotcian ongui frotatuz. Emaçu gainera salda ausarki, irrisa ez dadin boulli bilhaca; egosaraçico duçu bi orenez su ezti batean. Colore eder baten içaiteco emoçu cullera erdi bat aratcheki yusa. Carolinaco irrisa da cocinaco hoberena.

(Lau lagunentzat, har ezazu laurden bat arroz eskuetan ongi igurtzia, garbi ezazu lau edo bost aldiz ur epeletan eta azkenekoan ur hotzean ongi igurtziz. Jar iezaiozu gainean salda ausarki, arrozak ez dezan irakin borrokan; egosaraziko duzu bi orduz su ezti batean. Kolore ederra izateko, emaiozu koilarakada erdi bat txahalaren zukua. Carolinako arroza da sukalderako onena).

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)