EntreEscritores euskal autoargitalpen plataformak ehundaka idazlan eta 5.000 erabiltzaile urtebetean
‘EntreEscritores’ euskal autoargitalpen plataformak ehunka idazlan eta 5.000 erabiltzaile baino gehiago bildu ditu urtebetean.
- Ehunka talentu berrik argitaletxe independenteen arreta erakarri dute autoargitalpen webguneei esker.
- Gaumin argitaldariak Arnand Izahuri irundarraren ‘Mezua’ liburua aukeratu du, euskarazko lan onena bezala, eta aurten plazaratzea erabaki du
- Euren lana formatu digitalean autoargitaratu duten lau idazleren obrak plazaratuko dituzte lau argitaletxe independentek
- 288.000 lan eta 87.000 idazle biltzen dituen Smashwords plataformaren arduradun Mark Cokerrek uste du 2020an ebooken %50 autoeditatuak izango direla; egun %15ekoa da zifra
Idazle berriek beren lanak argitaratu ahal izateko alternatiba onenetarikoa bilakatu dira autoargitalpen plataformak. Egileak eta irakurleak lotzeko aukera bikaina eskaintzen dute erreminta horiek, eta gero eta argitaldari gehiago gerturatzen dira lanak ezagutzera. Izan ere, idazlanek formatu digitalean lortutako arrakasta egiaztatzeko aukera daukate paperean plazaratu aurretik. Zehazki, lau argitaletxe independentek lau idazle hasiberriren lanak paperean kaleratuko dituztela iragarri dute, EntreEscritores euskal plataforman aukeraketa egin ostean.
Autoargitalpen atari horrek urtebete darama martxan eta jada 5.000 erabiltzaile baino gehiago eta ehunka idazlan ditu. Argitaletxe independenteekin lankidetza sustatzen duen lehen plataforma da EntreEscritores, eta aukera aproposa topatzen ari dira beren lanei hedapena emateko eta egile eta irakurleekin harremana estutzeko. “Argitaldari independenteak ezagutzera emateko espazioa eskaini nahi dugu, euren lanak zabaldu eta talentu berriak deskubritu ahal izateko”, jakinarazi du Idoia Sotok, proiektuaren arduradunetako batek.
Euskadin sortutako online komunitateak zazpi argitaletxerekin elkarlanean dihardu gaur egun: Tropo Editores, Letra Clara, Mandala, Gaumin, Salto de Página, Ediciones del Serbal eta Club Editor. Horietako lauk beste horrenbeste idazle berriren lanak argitara ematea erabaki dute. Arman Izahuri irundarraren ’Mezua’ liburua euskarazko lan onena bezala aukeratu du Gauminek. Horrez gain, Óscar Bribián-en ‘Perros en la Atlántida’ liburua gaztelaniaz idatzitako nobela onena izendatu du Tropo Editores-ek. Ana CC-ren ’Lo que el tiempo no cura’ nobelak, berriz, 30 urtetik beherakoen lan onenaren aintzatespena jaso du Letra Clara argitaldariaren eskutik; eta idazle beraren ‘El alma sobre la mesa’ lanak eta José Manuel Vivas-en ‘De puertas adentro’ obrak gaztelaniazko poesia liburu onenak bezala aukeratu ditu Mandalak.
Egileek, argitaletxeek eta EntreEscritoreseko kideek bat egingo dute Madrilgo Medialab-Padron, apirilaren 23an egingo duten ekitaldi batean, obrak aurkezteko eta autoargitalpen plataformak eskaintzen dituen aukerak erakusteko.
Idoia Sotok aditzera eman duenez, argitaldariek euren irizpideak izan dituzte kontuan idazlanak aukeratzerakoan, eta ez dute beti webguneko erabiltzaileekin bat egin. Hori dela eta, gehien irakurria izan den nobela, Albert Roquer-en ‘Historias de un idiota’ liburua, azpimarratu dute.
Autoargitaratze ekimenen arrakasta nabaria da eta horren adibidea da EntreEscritores, hilabete gutxi batzuetan hitzarmen garrantzitsuak sinatu baititu Kataluniako eta Nafarroako liburutegi publikoen sareetako irakurketa klubekin. Eta beste autonomia-erkidego batzuetan ere aliantza gehiago lortzen ari dira. Gainera, espainiar Estatuko bi idazkera eskola garrantzitsuenetarikoen, Bartzelonako l’Ateneu-ren eta Escuela de Escritores izenekoaren babesa dauka. Safecreative zigilua duten idazlanak argitaratzen dituen Byeink plataformaren laguntza ere lortu dute.
Autoargitalpenaren etorkizuna
288.000 lan eta 87.000 idazle biltzen dituen Smashwords plataformaren arduradun Mark Cokerrek uste du 2020an ebooken %50 autoeditatuak izango direla; egun %15ekoa da urteroko zifra. Autoedizioak bizi duen boom-aren adibide garbia da Smashwords. Zehazki, bertan euren idazlanak argitaratu dituzten hainbat idazlek New York Timeseko Best Sellerren zerrendan kokatzea lortu dute, besteak beste.
Tropo Editores-eko Óscar Sipán pozik agertu da plataforma honen bitartez lortutako emaitzekin eta katalogoan dituzten lanak zabaltzen laguntzen duela azaldu du: “Liburu onentzako aukera ona da. Curriculumak eta kontaktuek ez dute axola: liburuak merezi badu, topatuko du bere lekua munduan”, baieztatu du.
Informazio gehiago: http://bit.ly/OEiHaB
Idoia Soto
Telefonoa: 618 611 099
EntreEscritores
Euskal? Eta zer dauka euskal-etik “entreEscritores” izenak?