Galizieraren doimenua: .gal (eta beste kontu batzuk)

Galizieraren doimenua: .gal (eta beste kontu batzuk)

Gogorra da astelehena oporretan ez gaudenontzat, eta ez da albiste bila joateko egun oparoena izaten. Bost urte bete ditugun honetan ere, salabardoak ez du festarako tarterik izan; ezta deskantsurako ere. Baina kexatu beharrean, albiste sorta ekarri dizugu beste behin ere, beti bezain fresko eta zuk irensteko prest.

Katalanek ‘.cat’ dute, euskaldunok ‘.eus’ domeinua erabiltzen hasi ahal izango dugu laster, eta galiziarrek ere eurena izango dute: ‘.gal’. Interneteko izen eta zenbakiak esleitzeaz arduratzen den ICANN korporazioak domeinua sortzeko kontratua sinatu berri du, Puntogal elkartearen 7 urteko lanari esker.

Galizieraren doimenua: .gal  (eta beste kontu batzuk)

Fernando Sota tafallarrari urtebeteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, preso zeuden bi herrikideren argazkiak erakutsi izana egotzita. Halakoetan ohikoena zigorra etenda geratzea bada ere, epaileak Sota espetxeratzeko agindu du berriki. Fernandok ez die atsegin hori eman nahi,  eta ezkutatzea erabaki du, adierazpenotan azaltzen duenez.

Europar Batasunak malgutasunez eta pragmatikoki jokatzen omen du, eta horrenbestez, ez ditu 7,5 miloi kataluniar Europatik kanpo utziko. Hala deritzote Kataluniako Gobernuaren Trantsizio Nazionalerako Kontseiluko aholkulari eta adituek. Gero eta hurbilago dago azaroaren 9a, eta badirudi Europar Batasunaren afera erabakigarria izango dela. Hala iradokitzen du, bederen, batzuen eta besteen jarrerak.

Galizieraren doimenua: .gal (eta beste kontu batzuk)

EB, espetxeratu, fernando sota, GAL, independentzia, Katalunia, presoak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude