Egun on batentzat bost kantu

musika - RossinaBossio b cc

Kiko Venenoren kantu puska horietako bat, jeiki, komunera joan, aurpegia garbitu eta lanera prestu agertzeko.

Egun on bat izango baituzu!

http://www.youtube.com/watch?v=CDYzaC3LJeU

Gure lagun bati asko gustatzen zaion abesti borobila. Hilak pizten dituena, bizigarria. Egun on baten kronika sinple eta zoragarria. Horrela izango al da zure eguna ere?

Klasikoek ere lagun diezazukete asteburuaren bezpera “ospatzen” ordea. Bateriaren erritmora askatu nahi baduzu, The Monks taldearen harribitxi hau egokia izan daiteke zuretzat.

Euskal Herritik ere lagun diezagukete egunarekin. Hertzainaken kantu klasiko bat? Zerbait berriagoa? Ska-reggae estilokoa nahiago? Bihar jai egingo duzula probestuz, Tapia eta Leturiaren kantu mitiko bat bikaina da.

[audioa title=”Tapia eta Leturia, Hil lan eta nik jai”]http://www.goear.com/listen/5f26036/hik-lan-eta-nik-jai-tapia-eta-leturia[/audioa]

Batez ere lanetik ateratzerako atea itxitakoan jartzeko horietakoa da James Brownen I feel good. Autorantz edo trenerantz zoazela, asteburua aurretik, egingo dituzun gauzak eta egingo ez dituzunak ondo ezberdinduz… so good!

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude