Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak egiteko aukera

Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak egiteko aukera –

Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak egiteko eta Ikasle Goizean parte hartzeko aukera, irailaren 15etik aurrera.

Guneetako egitaraurako proposamenak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, irailaren 15etik urriaren 15era bitartean.

Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Saguganbara, Szenatokia eta Talaia guneetan egitarau zabala osatzeko prestaketak hasi dituzte.

Aurten abenduaren 7an izango da Ikasle Goiza. Ikastetxeek eta aisialdi taldeek parte hartu ahal izateko eskariak ere hilaren 15ean hasita egin beharko dituzte.

Durangoko Azoka euskal kulturaren plaza bihurtuko da abenduaren 6tik 10era. Ekoizpenen erakusketaz gainera, aurkezpenak, solasaldiak, tailerrak, proiekzioak eta musika zein antzerki emanaldiak egongo dira, besteak beste. Kulturzaleei egitarau zabala eskaintzeko asmoz, guneetako antolatzaileak prestaketa lanetan hasi dira, eta bertara proposamenak bidaltzeko aukera zabalduko dute irailaren 15ean. Sortzaile, argitaletxe eta disketxeek hilabeteko epea izango dute euren ideiak aurkezteko, urriaren 15era arte, hain zuzen ere. www.durangokoazoka.eus webgunean, izen-emateen atalaren bidez egin beharko dute proposamenen bidalketa. Hauek izango dira guneak: Ahotsenea, Irudienea, Kabia, Saguganbara, Szenatokia eta Talaia.

  • Ahotsenean parte hartzeko, 2023. urtean euskaraz kaleratutako disko edo liburua (poesia, narratiba, ipuin-nobela, antzerkia edota saiakera literarioa) aurkeztu beharko da.
  • Irudienean, Euskal Herrian azken urtean euskaraz sortutako ikus-entzunezko lanak proiektatu ahal izango dira: film laburrak, dokumentalak, fikzioak, aurkezpenak…
  • Kabi@ gunea teknologia berriekin lotutako aurkezpenak egiteko lekua izango da; hitzaldiak, jokoak eta tailerrak, esate baterako.
  • Saguganbaran haur eta gazteei begirako aurkezpenak antolatuko dituzte: ikuskizunak, tailerrak, produktuen aurkezpenak, ipuin kontalariak…
  • Szenatokian dantza eta antzerki pieza laburrak egongo dira ikusgai.
  • Talaian zabalkunde lanen aurkezpenak egingo dira, euskara hutsezkoak zein Euskal Herriari zuzenean eragiten dizkioten gaiei buruzkoak.

.

Ikasle Goiza, abenduaren 7an

Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak egiteko aukera58. edizio honetan, Ikasle Goiza abenduaren 7an ospatuko da. Zubi eguna izango denez, ikastetxeek bezala aisialdi taldeek ere parte hartu ahalko dute bertan, eta hauek ere irailaren 15etik urriaren 15era eman beharko dute izena webgunean. Goiz horretan, Durangoko Azokaren guneetan ikasleei begira antolatutako ekintza sorta egongo da, beti ere kulturaren bueltan. Sortzaileen lana gertutik ezagutu eta tailerretan sormena lantzeko aukera izango dute ikasleek.

Goiz horretako egitaraua ikasle eta gaztetxoei zuzenduta badago ere, azoka publiko orokorrari zabalik egongo da.

.

PortaDA erronka

PortaDA erronkan ere parte hartu ahalko dute LH, DBH eta Batxilergoko ikastetxeek (Ikasle Goizera ez datozenek ere bai). Euskarazko liburu eta diskoen portaden irudiak birsortu egin beharko dituzte. LH eta DBH-Batxilergoa kategoriatan banatuta, saria berdina izango da: Musikariak eskoletan programako saio bat.

Azaroaren 30a izango da erronkan parte hartzeko muga, eta argazkiak hona bidaliko dira: ikaslegoiza@durangokoazoka.eus.

Durangoko Azokako egitaraurako proposamenak egiteko aukera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude