Dumbo elefantea hil dute terrorista islamiarrek

RPG misilarekin miratik hegan zebilen izakian begia jarri eta katua saka zuen. Baita jo ere islamiar terroristak. Segundu gutxira jo zuen lurra Dumbo elefanteak. Hasperen itogarria eman orduko tirokatu zuten, eta hil. Haur batek errebeldeetako bati ostika emandakoan amaitzen da bideoa.

Istorio hau kontatu du Banksy artista ospetsuak bere azken ikus-entzunezko sorkuntzan. Amateur bideo itxurako pieza faltsua da bideoa. Ohar honekin batera argitaratu zuen bideoa: “I’m not posting any pictures today. Not after this shocking footage has emerged”.

Siriako errebeldeengan hartu du inspirazioa, New York Times-eko Robert Mackey-k azaldutakoaren arabera. Dumbo sinbolo amerikarra da, baina haurren munduarekin lotzen dena. Hortik dator amaieran haur islamiarrak egiten duen haserre keinua. 


New Yorken da egunotan Banksy, hilabeterako, eta jada webgunera igo ditu etxeorratzen hirian margotutako hainbat grafiti. Marrazkien ondoan telefono zenbakiak txertatu ditu margolari ezezagun britainiarrak. Zenbakira deituz gero lanaren audio-gida bat entzuten da. Azpian Manhattan lana, eta hemen azalpena entzuteko.

Dumbo elefantea hil dute terrorista islamiarrek

Dumbo elefantea hil dute terrorista islamiarrek