Donapaleuko Txanponetxe Zaharraren Txanponketa Kontuak

Donapaleuko Txanponetxe Zaharraren Txanponketa Kontuak –

Donapaleuko Txanponetxe Zaharraren Txanponketa Kontuak

Karlos II.a 1350. urteko ekainak 27.an koroatu zuten Iruñako katedralean. Handik gutxira, azaroan, Lizarrako gorteek monedaje zerga onartu zioten nafar moneta berria lantzeko xedearekin. Nafar moneta berri honen oinarria diru karlinoa izango zen eta aurreko erregealdietan Frantziatik ekarritako diru tournaitar eta bestelakoen ordezkatzea eta berriztatzea zuen helburu. Azkenik ere, XII. eta XIII. mendeetako santxeteen ondoren Nafarroak txanpon unitate berria zuen.

1351. urtetik aurrera, diru karlinoak aipatzen ziren erresumaren kontuetan eta era berean, ordainketak beste txanponetan egiten zituztenei egindako lehen zigorrak azaldu ziren.

1352. urtean atzerriko biloi diru ororen erabilera debekatu zen, “que ninguno fues osado so las penas contenydas en las ordenanças mercar ni usar de otras monedas sino tan solament de las monedas del Rey nuestro Senyor”. Moneta sistema berriaren hedapena Paulo Girardi-k bere txostenean azaldutako beharrezko urratsak ematen joan zen.

Adituek, txanpon berri hauen lehen lanketak Iruñea eta Donapaleun egin zirela esaten digute. Garai berberean, Lizarrak era ba omen zituen txanpongileak. Donapaleun behintzat, txanpon hauen lanketa erabat bermatua dago, zenbait dokumentuk argi baieztatzen bait dute.

Baina Donapaleuko zein etxetan landu ziren txanpon hauek? 1579. urtetik aurrera gaur eguneko “Rue de la Monnaie 2”-ko kokalekuan ireki zen txanponetxe berbera al zen diru karlinoak landu zituena?

jarraitu irakurtzen…

Donapaleuko Txanponetxe Zaharraren Txanponketa Kontuak

Donapaleuko Txanponetxe Zaharraren Txanponketa Kontuak

Euskal Txanpongintzaren Historia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude