Boisen Ingeniaritza Elektronikoan doktoretza egiteko bi beka eskaintzen dizkie BSUk euskal ikasleei

Boisen Ingeniaritza Elektronikoan doktoretza egiteko bi beka eskaintzen dizkie BSUk euskal ikasleei

Boisen Ingeniaritza Elektronikoan doktoretza egiteko bi beka eskaintzen dizkie BSUk euskal ikasleei

Boise State University-k euskal ikasleei zuzenduriko Basque PHD Scholarships izeneko beka deialdi berri bat egin du, unibertsitateko Euskal Ikasketa Programaren eta Idahoko euskal komunitatearen babesarekin. Bekak jasotzen dituztenek doktoretza egin ahal izango dute Boiseko Ingeniaritza eta Elektronika sail ospetsuan. Bekek matrikula osotasunean ordainduko dute eta, horrez gain, ikasleek 18.000 eta 24.000 dolar bitarteko diru-laguntza jasoko dute ostatu eta gastuetarako. Eskabideak martxoaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

Boiseko euskal komunitateak eta unibertsiteko Euskal Ikasketa Programak lagunduta, Boise State Universityk Ingeniaritza Elektronikoan doktoretza egiteko bi beka eskaintzen ditu. Bekak hauek Ingenieritza Elektronikoan edo Informatikoan lizentziatura edo masterra duten euskal ikasleei zuzenduak dira (edo ikasketa horiek aurtengo abuztua baino lehen burutzen dituztenei).

Bekak matrikularen gastuak ordainduko ditu eta 18.000-24.000 dolarreko bidaia-poltsa jasoko dute ikasleek, ostatu eta egonaldiko
gastuetarako. Unibertsitateko Euskal Ikasketa Programak eta Boiseko Euskal Museoak Idahoko euskal komunitatearekin bat egingo dute ikasleei harrera egiteko eta euren festa eta ekitaldietara gonbidatuko dituzte urtean zehar.

Dokumentazioa eta epea

Beka eskatu nahi dutenek martxoaren 15a baino lehen bidali behar dute eskatutako dokumentazioa:

Eskabideak e-mailez bidali behar dira BSUko Electrical and Computer Engineering Department sailera (ece@boisestate.edu), “Basque PhD Scholarship” izenburuarekin. Hautatuen izenak maiatzaren 15a aldera jakinaraziko dira. Ondoren, ikasle horiek ingeles maila erakutsi beharko dute.

  • Fakultateko ikerketa espezialitateak, hemen.
  • Informazio osoa, ingelesez, hemen
Boisen Ingeniaritza Elektronikoan doktoretza egiteko bi beka eskaintzen dizkie BSUk euskal ikasleei
Boise, euskara, hezkuntza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude