‘Zuzeneko Istanteak’ argazki erakusketa jira biran dabil

zuzeneko-instanteak-ona-1024x366

Korrika kulturalaren baitan, ‘Zuzeneko instanteak’ argazki erakusketa izango da Euskal Herriko zortzi herritan martxoa bitarte. (Korrika Kulturalaren otsailak 9-13 agenda erantsita)Argazkilaritza eta musika uztartzea gustokoa duten argazkilarik osatutako erakusketa kolektiboa da. Musikazuzenean.com atari digitaleko argazkilarien 50 argazki biltzen dituen erakusketa da honakoa, 2011 eta 2012ko zuzeneko argazkiez osatua. Horretaz gain, hainbat kontzertu eta ekimen ere egingo dira eta Iruñean, esaterako, egitarau berezia izango da.

Erakusketaren egutegia:

oruUrtarrilak 28 – urtarrilak 31 Bilbo (La Bolsa aretoa)
Otsailak 4 – otsailak 9 Arrasate (Kulturate aretoa)
Otsailak 1o – otsailak 16 Iruñea (Hegan & dreams gunea)
Otsailak 18 – otsailak 22 Irisarri (ospitalea)
Otsailak 25 – martxoak 4 Gasteiz (Monte Hermoso kulturgunea)
Martxoak 4 – martxoak 9 Getxo (Villamonte kulturetxea)
Martxoak 11 – martxoak 16 Errenteria (Xenpelar kultura etxea)
Martxoak 18 – martxoak 22 Baiona (Kalostrape ostatua)

Iruñeako egitaraua:

Otsailak 11 – Otsailak 17
Iruñea (nafarroa)
Erakusketa: Hegan & dream (Kale Berria 50)
Ordutegia: Arratseko 17:00etatik – 20:00etara

Otsailak 12 Astelehena . Hegan & Dreams 19:00
Irikiera ekitaldia. Aurkezpena, zuzeneko musika, pintxoak…

Otsailak 12 Asteartea. Hegan & Dreams 20:00
Musika Solasaldia. Fran eta Zuriñe (Hesian)
Hesian taldeko fran eta Zuriñerekin solasaldi musikatua. Ordu eta laurden irauten duen ekimen honetan, elkarrizketa eta zuzeneko kantuak uztarzen dira. Gaueko protagosnistan gertutik ezagutzearekin batera, beraien musika ere entzun ahal delarik.

Otsailak 14 osteguna. Hegan & Dreams 20:00
Dj Master Clas. Zigor DZ (Esne Beltza)
Zigor Lampre (Esne Beltza, Selektah Kolektiboa, Fermin Muguruza…) musikariaren erakustaldia. Azken urteetan gora egin du Disko Jartzaileen mugimendua gurean. Bide horretan, aintzindaria da Zigor DZ. 90. hamarkadan euskaraz egindako hip hop musikan erreferente izandako Selektah Kolektiboa kidea izatez gain, Fermin Muguruzaren bandan aritu da, egun, Esne Beltza taldeko kide delarik. Scratxak nola egin, loopak nola sortu, teknikak, trukuak…. Entzuteaz gain, platerekin saiakera egin dezake ikus-entzuleak.

Otsailak 16 Larunabata
Musika Maratoia
Iruña zaharreko taberna ezberdinetan kontzertuak izanen dira arratseko 20:00etatik aurrera.

130208_PDFagenda by Garoa Kresal

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.