Euskararen azken hiztunaz

Euskararen azken hiztunaz –

Fidela Bernat - Euskararen azken hiztunaz
Fidela Bernat

Atzo gauean, Anjel Lertxundiren Paper-festa irakurtzen nengoela, erronkariera ama-hizkuntza zuen azken euskaldunaren pasadizo hau aurkitu nuen:

“1991n hil zen erronkariera ama-hizkuntza zuen azken euskalduna. Fidela Bernat zuen grazia. Egin zioten elkarrizketako batetik:

—Nola deitan zara?

—Fidela Bernat, pa servirle.

—Noiz sortu zintzen?

—Non sortu?

—Noiz eta non.

—Kan, Uztarrozen, Uztarrozen eta badiar hirurogeitamar urte, orai erran zan zomat urtez bizi nazela.

—Orai non bizi zara?

—Orai keben.

—Uruñean.

—Bai, badiezu hogeitairu edo laur urte nagola keben. Xoaitan gintun hiriara en el verano xoaitan gintun hiriara

—Zure tenpran guziak uskaldun zreia?

—Ez, nik eztakiar nola erakasi al gunien. Aitatameki solo! ni nia ñotto eta nik ez diar elerrainan eukereki.

—Etxean elerrainan zunien uskaraz aitatameki solo.

—Solo! aitareki ez kainbeste, amareki eta tia bat bigunien, amaren ahizpa, erraitan zeia guzia uskaraz, eta nik pues kolaxet ikasi nian. Eta orai dun ene amak bizi du ni hogeitalaur urte obro ezik ama bizi niela, eta ez diar elerrainan eukereki, korren erraitan diela abuelareki, ya me has entendido? Korreki bai erraiten nian eta tia bizi keben, hil tzia xaz edo…kareki ere bai.”

Iruzkin filologikoak eta erabilitako hizkuntza alde batera utzita, pasartetxo honek zer pentsatu eman zidan gure hizkuntzari buruz, eta hurrengo galdera otu zitzaidan, besteak beste: “Erronkarierak, Zaraitzuerak eta Aezkerak bezala, Euskarak izango al du noizbait azken hiztunik?”

Espero dezagun ezetz! Horrelakorik gerta ez dadin, eta ni, zu…GU barik ez dagoelako, ZAINDUeta ERABILI dezagun maite dugun hori!


Bideo honetan Fidela Bernat bera elkarrizketatzen dute AndraMari dantza taldekoek. Gehiena gaztelaniaz dago, baina esaldi batzuk euskaraz ere botatzen ditu 13. minututik aurrera.

Euskararen azken hiztunaz
euskara

4 pentsamendu “Euskararen azken hiztunaz”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude