Biz Hitza, Euskara batuaren historia dantzatua

Biz Hitza, Euskara batuaren historia dantzatua –

Aukeran dantza konpainiak Dantzan.eus atarian, Loraldiaren barruan Arriaga antzokian gaur bertan estreinatuko den “Biz Hitza” lanari buruz.
Biz Hitza, Euskara batuaren historia dantzatua

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza”

Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua.

Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?

BIZ HITZA ikuskizunak munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez.

Hizkuntzek elkar ulertzeko balio behar dute, bestela, balio hori galtzen dutenean, desagertzen hasten dira.

Euskara arriskuan sumatzean, ipar, hego, eki eta mendebaldeko euskaldunek batasunerako pausoak adostu zituzten, bakoitzak bereari uko egin gabe, guztiei elkarrekin dantzatzeko balioko zien erritmoa ondu nahian.

Aukeran dantza konpainiak eta Euskaltzaindiak ekoitzitako ‘Biz Hitza‘ ikuskizuna martxoaren 16an estreinatuko da, Arriaga Antzokian.

Fitxa

  • Gidoia: Xabi Paya
  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Eszena zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
  • Musika kreazioa & zuzendaritza: Aitor Etxebarria
  • Dantzariak: Garazi Egiguren, Ander Errasti, Eneko Galdos, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Maier Muruamendiaraz, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun, Ane Anza

.

Biz Hitza, Aukeran dantza konpainia

  • Noiz: Martxoaren 16an, 19:30ean
  • Non: Bilbo, Arriaga antzokia
  • Prezioa: 6,50 – 18 euro. Sarreak salgai Arriaga antzokiaren webgunean.
Euskara batuaren historia dantzatua

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.