Baietz zeu Bilintx baino hobea izan bertsotan
Izango da ez garelako bertsozale itsu, edo auskalo zergatik, baina biziki maite dugu Indalezio Bizkarrondo Bilintxen lana. Erromantikoa zen bai, eta Potoaren Errege ere deitzen diogu irrika lagun artean (ez arrazoirik gabe…) Baina ausartzen al zara haren potobertsoa hobetzera? Gauza handia litzateke, zinez.
Loriak udan ihintza bezela
maite det dama gazte bat…
Horixe duzu zeuk osaberritu beharreko bertsoaren hasiera.
Jakinekoa da Bilintxek poto ikaragarria egin zuela bat eta bat eta bat errepikatuz… Izango da, garaian ez zitzaiolako ematen hainbeste garrantzi bertsoaren teknikari eta mezua gainditzen zitzaiola guztiari. Edo auskalo. Haren lan guztiak eta berari buruz esandakoak daude bilduta ARMIARMA.COM gunearen baitan.
Erakargarria egiten zaigu Moko, liluragarri gizona, bere okerrean, bere ezinean, beti maiteminez, baserritar baino nahiago hiritar, karlista baino liberal, atzerakoi baino aurrerantzako…
Baina horiek kontuak dira, zuk bidal iezaguzu zeuk osatutako bertsoa bere hastapena erabilita. Saiatu gizon txiki, oker, ezdeus eta potogile hark baino hobeto osatzen bertsoa. Ausartzen bazara, ahal baduzu.
(Hauexek 12 bertsoak. Zeuk lehenegoa osatuta, nahikoa da).
Loriak udan ihintza bezela maite det dama gazte bat, hari hainbeste nahi diodanik ez da munduan beste bat; inoiz edo behin pasatzen badet ikusi gabe aste bat, bihotz guztira banatutzen zait halako gauza triste bat.Neskatxa gazte, paregabea, apirileko arrosa, izarra bezin dizdizaria, txoria bezin airosa; oraintxen baino gusto gehiago nik ezin nezakeen goza; zorionian ikusten zaitut, nere bihotzak, hau poza! Ez al didazu antzik ematen Nik hainbat inork nahi dizunikan |
Aurpegi fina, gorputza berriz ez dago esanikan, hizketan ere grazi ederra ezer ez duzu txarrikan; mundu guztia miratuta ere zu bezelako damikan, agian izan liteke baina ez dut sinisten denikan.Nere betiko pentsamendua nere kontsolagarria, zu gabetanik ezin bizi naiz, esaten dizut egia; zu bazinake arbola eta ni baldin banintz txoria, nik zu zinakeen arbola hartantxe egingo nuke kabia. Amodiokan nere bihotza Falta duenak logratutzeko |
Ezkondutzeak izan behar du preziso gauza txarren bat! Hala esaten ari zait beti nere kontsejatzaile bat; halaxen ere haren esanak oso utzirik alde bat, ongi pozikan hartuko nuke zu bezelako andre bat.Zerorrek ere ongi dakizu aspaldi hontan nagola zuregatikan penak sufritzen, baina ordea hau nola! Halaxen ere nigana ezin bigundu zaitut inola, ni zuretzako argizaia naiz, zu neretzako marmola. Nere bihotza urtzen dihoa Zu zeralako medio baldin |
Lagunok; ene aburuz erratu egin zarete horri potto deitzean. “Bat” monosilaboaren aurretik datozen hitzek errimatzen dute, bikain gainera: gazte, beste, aste, triste. Beraz, berritasun edo bitxikeriatzat har genezake, nahi baduzue, baina nik inola ere ez nuke esango Bilintxek potto egin zuenik. izan ongi!
Loriak udan ihintza bezela
maite det dama gazte bat,
Haren igurtzitxo baten truke
Emango nuke begi bat
Ni zer naiz harentzako ordea?
Babarrun ale triste bat
Zergaitik ez dit eman jainkoak
George Clooneyren antz pittin bat
Adarrik ez jo, Patxitrapero: bat, bat, bat, bat. Horrek ez du balio. Hemen behar da bart, bat, zart, apart… Eta neurriarekin, zer egin duzu?
Loriak udan ihintza bezela
maite det dama gazte bat,
kristalezko hamaika jantzikin
ikusia sarri dakat,
lepo fin luze ta gerri zabal
eskuartian oin dazkat,
hamaika muxu eman ondoren
“KAMARERO, hator honat!”
Nere bizitzako bertsorik onena bota, ta hau ordain zitala 😉 Tira ba, egin beharko da bigarren ahalegin bat.
Loriak udan ihintza bezela
Maite det dama gazte bat
Hainbeste ordu hari begira
Ultzera bat atera zat
Neuronak ere gaxuak dabiltz
Danak beren baitatik at
Begirik bildu gabeko gauak
Neronek baneki zenbat
Euzkitzek egia galanta eta ebidentea esan duela azpimarratzearekin bat, esan nahi nuke bitxia iruditzen zaidala Iñakitok esandako gauza bat, esaten baitu Bilintx maite duela igual ez delako bertsozale sutsu bat, jakinik bertsozale orok maite behar duela Bilintx bezalako bertso-olerkari bikain bat.
Loriak udan ihintza bezela
matteittut dama gazte BI
hairi hainbeste nahi diedanik
ez da munduan besterik;
inoiz edo behin pasatzen badet
ikusi gabe asterik,
bihotz guztia bihurtutzen zait
bizitzeko tristeegi.
Furunda, tranpati!
Jajaja, bale, baleee, orain tranparik gabe (baina txisterik gabe, hau pena):
Loriak udan ihintza bezela
maite det dama gazte bat,
haren atzetik ibiltzen naiz ni
herri batetik besterat;
inoiz aste bat pasatzen badet
nik berarengandik apart,
gauza triste bat banatutzen zait
bihotz guztira, erabat.
puf, esan bezala, kalitaterik ez, eta txisterik ere ez…zakurraren putza.
loriak udan ihintza bezela
maite dut dama gazte bat
metaforetan badago baina
bi ilegalitate bat
loriak ihintza, erlek loria,
a(ha)ztuz transibitate bat
nik euli batek aina maite dut,
bihotzeko kakati bat
Loriak udan ihintza bezela
maite dut dama gazte bat
Nola usakume txit eritua
nabil errari harat-hunat
Ze egun ote da? Bihar ala atzo?
Herenegun, gaur ala bart?
Egun guztia Ken7 entzuten
gauez Versuit Bergarabat.
Badakit Bilintxen maitasun “poemak” arruntean errrrrrromannntikoak direla, ta hori guzia. Hurrengo baterako, “Soldadu sartzearena”. Bereziki harritu eta poztu ninduen bertso sorta horrek. Bilintxekin, eta bertsolaritzarekin orohar, paketu egiten naiz horrelakoak aurkitzean: http://www.josebatapia.com/?d=RP&k=08&h=eu
Amona, metrika hori…
Zer da metrikarekin? Nere bertsoaren metrika erabat perfektua da, lotsagabea!