Ehunka errugbizale bildu dira Integrazio Batzordearen alde

DSC_0520

Donapaleuk irabazi du Euskal Herriko I. Rugby Txapelketa finalean Gaztedirekin berdindu eta gero baina puntuaketa hobea izanda

Sinbolikoki bada ere, Donapaleu da 2011ko Euskal Herriko txapelduna, eta Gaztedi azpitxapelduna. Lehena puntuaketari esker nagusitu zen Sarako (Lapurdi) Animainea zelaian jokatu zen finalean. Sarak eta Hernanik hirugarren eta laugarren bukatu zuten hurrenez hurren.

Txapelketak zazpi lurraldeetatik etorritako ehunka lagun bildu zituen egun osoan, errugbilariak eta errugbizaleak. Errugbi txapelketa baino haratago Euskal Herriko errugbizale guztien topaleku bihurtu zen : Euskal Herriko errugbiaren besta.

 

Sarako Izarra taldeak antolatu zuen txapelketa zazpi lurraldeak errubiaren inguruan biltzeko. Getxo izan zen Bizkaiko koloreak defendatzeko ardura izan zuen taldea, Gaztedik Arabakoak defendatu zituen, Hernanik Gipuzkoakoak, Baztanek Nafarroakoak, Azkainek Lapurdikoak, Donapaleuk Behe Nafarroakoak eta Mendikotak Xiberukoak. Sara antolatzaile gisa aritu zen.

Zortzi taldeak bi multzotan aritu ziren, Hernani, Getxo, Donapaleu eta Azkaine, alde batetik, eta Baztan, Mendikota, Gaztedi eta Sara, beste aldetik. Lehen multzoan Gaztedi sailkatu zen finalerako eta bigarrenean Donapaleu. Horrenbestez, bat bertzearen aurka aritu ziren finalean. Hirugarren posturako Sarak eta Hernanik berdindu zuten, baina langetarako ariketan Sara nagusitu zen. Bosgarrena Azkaine izan zen Mendikotaren aurka gailendu eta gero. Zazpigarren eta zortzigarren postuak Getxo eta Baztenentzat izan ziren hurrenez hurren.

Kirolarekin uztartuta besta giro ederra izan zen Animaineako errugbi zelaian, eta asko izan ziren jokatzen ez zuten arren, Euskal Herriko hainbat taldeetatik bertaratu ziren ordezkaritzak. Elkar ezagutza sustatu nahian, antolatzaileek zikiroa antolatu zuten, baita kontzertuak ere. Etekinak Seaskako Integrazio Batzordearen alde izanen dira.

Euskal Herriko Rugby Txapelketa
Xan Harriague

GAUZA AGERIA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude