Bilbao Musika Eskolak gonbidatu bereziekin ospatuko du Gabonetako Kontzertua

Bilbao Musika Eskolak gonbidatu bereziekin ospatuko du Gabonetako Kontzertua –

Kontzertuak Bilbao Musikako 130 ikasle eta irakasle baino gehiago bilduko ditu eta kolaborazio garrantzitsuak izango ditu, besteak beste, Bilboko Ikastetxe Alemaneko abeslariak, Ondarruko Txistulariak eta APNABI Autismo Bizkaia elkarteko kideak.

Ikusleek adin guztietako ikasleekin osatutako Bilbao Musikako talde instrumental ugariez gozatu ahal izango dute. Aukera berezia izango da eskolako ikasleek eta irakasleek 2023-2024 ikasturtean zehar egiten ari diren lanaz gozatzeko.

Hitzordua GAUR 19:00etan hasiko da Campos Eliseos Antzokian eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte.

Bilbao Musika Eskolak gonbidatu bereziekin ospatuko du Gabonetako KontzertuaBilboko Udal Musika Eskolak bere ohiko Gabonetako kontzertua ospatuko du datorren astelehenean, abenduak 11, Campos Eliseos Antzokian. Publiko guztientzat diseinatutako emanaldia izango da eta 19:00etan hasiko da. Urtero bezala, Bilbao Musikako instrumentu talde handiek hartuko dute parte eta hainbat joera eta estilotako obrak interpretatuko dituzte, publikoa jai giroan murgiltzeko.

Eskolako espezialitateetako ikasleen emanaldiez gain, kolaborazio bereziak ere izango dira, hala nola Bilboko Ikastetxe Alemaneko bi kantari (Deutsche Schule Bilbao), Ondarruko Txistulariak eta APNABI Autismo Bizkaia elkarteko kideak. Ikasturte honetan Bilbao Musika Eskolak APNABIrekin lankidetza estuagoa hasi duela aprobetxatuz, asteleheneko kontzertua aprobetxatuko da beraien musika Campos Eliseos Antzokira eramateko eta astez aste egiten duten lana goraipatzeko. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte.

Guztien artean, 130 pertsona baino gehiago igaroko dira Campos Eliseos antzokiko agertokitik. Ikuskizunak ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, eta ikusleek askotariko musika taldeez gozatzeko aukera izango dute: orkestrak eta bandak, pianoa eta kontrabaxua, harizko instrumentuak eta txistuak, besteak beste. Adin guztietako ikasleek hartuko dute parte eta taldeak eskolako irakasleek zuzenduko dituzte, eta, kasu batzuetan, interprete gisa ere jardungo dute, ikasleei lagunduz.

Kontzertua Izaro Urrutia (pianoa) eta Beñat Mozoren (kontrabaxua) emanaldiarekin hasiko da. Ondoren, Bilboko Ikastetxe Alemaneko Adriana Fernández eta Cristina Pet abeslarien txanda izango da. Cristina eta Adriana lehen eta bigarren sariak irabazi dituzte, 2/3 hurrenez hurren, Oldenburgen (Alemania) ekainean egin zen Jugend Musiziert lehiaketan. Marcus Englert piano irakaslea ere bi kantariekin arituko du.

BarRock Taldea izango da hirugarrena oholtzara igotzen, eta ondoren Ondarruko Txistulariak izango dira protagonista, En Tol Sarmiento taldearen “Mendian Gora” edo “Zurekin bat” abestiak interpretatuz. Talde ondarrutarrak 1996an ekin zion ibilbideari, eta ordutik hainbat udalerritako alardeetan parte hartu du, bai Bizkaikoetan, bai Gipuzkoakoetan.

Bestalde, APNABIko kideek Mikel Laboaren “Martxa baten lehen notak” eta “Din Dan Don” gabon-kanta ezaguna abestuko dituzte, eta Bilbao Musika Eskolako Hari Taldeko zein Hari Hastapeneko ikasleek, Helen Butterworthen “Flop-eared Mule” eta P. Martinen “Santa ‘s workshop” bezalako abestiak joko dituzte, bertaratzen diren gozamenerako.

Hitzordua Bilbao Musika Eskolako Bandaren eta Orkestraren emanaldiekin amaituko da. “A Disney Spectacular”, “The Greatest Showman”, “Uptown Funk”, “Mamma Mia” edo “Radetzky Martxa” izango dira jardunaldiari amaiera emango dioten obretako batzuk.

EGITARAUA

Bilbao Musika Eskolak gonbidatu bereziekin ospatuko du Gabonetako Kontzertua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude