Bilbao BBK Live: Florence+The Machine, The Chemical Brothers, The Blaze eta beste 2023ko edizioan
Bilbao BBK Live: Florence+The Machine, The Chemical Brothers, The Blaze eta beste 2023ko edizioan –
The Lathums, 070 Shake, Tinariwen, Love of Lesbian, Rojuu, Ben Yart, Albany, Delaporte eta gehiago ere gehitu zaizkio zerrendari, lehendik iragarritako Arctic Monkeys taldeaz gain
Urtero lez, Kobetamendin izango da jaialdia, aurten 2023ko uztailaren 6tik 8ra
Jaialdiaren hamaseigarren edizioaren irudi grafikoan Vicente Paredes artistaren Supereuskadi argazkigintzako saiakerako argazkiak izango dira protagonista
…
Vicente Paredes argazkilariaren Supereuskadi obra osatzen duten Ousmane Dramé eta Garazi Arruti harrijasotzaileen argazkiak erabili ditu Bilbao BBK Live jaialdiak hamaseigarren edizioko kartelean biltzen diren lehen izenak aurkezteko. Jaialdiko artista nagusietako bat Arctic Monkeys taldea izango dela iragarri berritan, gaur beste 24 artistaren izenak gehitu dizkiote jaialdiko line-upari, hala nola Florence + The Machine, The Chemical Brothers eta The Blaze; horiek izango dira Bilbao BBK Live 2023 jaialdiko protagonista nagusiak Kobetamendin, 2023ko uztailaren 6an, 7an eta 8an.
Lau urte igaro dira Florence Welch abeslaria Bilbao BBK Live jaialdian izan zenetik, eta une ahaztezin hori errepikatzea funtsezkoa zen Florence+The Machine miresten jarraitzeko; izan ere, Dance Fever lan berriarekin eta beren hit atenporalekin historia egingo baitute berriro euskal lurretan. The Blaze eta The Chemical Brothers taldeen jaialdiko emanaldiak ahaztezinak izan ziren; horregatik, ezinbestekoa zen haien arrakasta elektronikoak berriro ere sentitzea Kobetamendiren bihotzean eta haien zuzeneko atmosferiko eta limurtzaileekin berriro ere gozatzea.
Bilbao BBK Live jaialdiaren kartel bakoitza munduan puri-purian dauden musika-estiloetan barrena egindako soinu-miaketa bat da; hori horrela izanik, Manchesterrereko The Lathums laukoteak osatuko du jaialdian parte hartuko duten lehen artisten zerrenda. Etorkizuneko hip hop-ak izen berezia du: 070 Shake; New Jersey-ko artistak bere Double Sided: Indie ukaezina ekarriko du Kobetamendira, energia eta nortasuna bor-borka, ahaztezina izateko zantzu guztiak dituen show batean. Jaialdian beti egiten diegu txoko bat soinu exotikoei, eta edizio honetan Afrikako Tinariwen talde tuareg-ari dagokio, bere soinu desertiko eta elektrizatzaileekin.
Jaialdian arituko diren artisten zerrendako estiloetan eta jatorrietan barrena bidaiatzen jarraituz, ezinbestekoa da Estatuan geldialdia egitea, eta Santi Balmesen Love of Lesbian taldea izango dugu lehenengo aipagai, eszena urbanoan ibilbide sendoa egina duten aldetik; bestalde, Ben Yart nafar lotsagabea eta sad trap cuteenaren adierazgarri den Albany eta nerabe emo trap-en idolo Rojuu ere aipatuko ditugu. Noski, elektro-popak ere presentzia garrantzitsua izango du Delaporte eta Playback Maracas artisten eskutik, soinu tradizionalak eta elektronika entzungai izango ditugu Baiucarekin, Arde Bogotáren rock murtziarra eta Colectivo Da Silva boyband-a.
Eusko labeldun artistak jaialdiaren DNAn txertatuta daudenez, jaialdian nahitaez parte hartu behar zuten, alde batetik, euskaraz abestutako synth pop estiloko ordezkari diren Merina Gris taldekoek, eta pop urbano euskaldunaren une hauetako adierazgarri nagusia den Bengok, 2023ko line-upa osatzen duten lehenengo izenak aipatzearren.
Bilbao BBK Live jaialdia ez litzateke Bilbao BBK Live izango doinu elektronikorik gabe; jaialdia mundu osoan ezagun egin duen Basoa guneaz gain, jaialdiko programazioa osatzen duten DJk eta ekoizleak ere funtsezkoak dira. Young Marco, Job Jobse, Ben Ufo, Dinamarca, Call Super, Violet eta beste artista ugari arituko dira soinu abangoardistenak eskaintzen jaialdiko dantza-pista ofiziala den soinuzko basoan. Bilbao BBK Live jaialdian, artea funtsezkoa da; jaialdiko artisten zerrenda bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa. Horregatik, jaialdiaren aurtengo edizioko aurkezpen-gutunean Alacanteko Vicente Paredes artistaren argazki-saiakera bat izango da protagonista, jaialdian ohikoa dugun artea-musika aliantzaren bitartez. Gure lurretako kulturan eta gizartean barrena egindako bidaia bat da Supereuskadi, argazkilariaren ikuspegitik begiratuta. Izan ere, jaialdiak eta artistak bat egin dute edizio honetan, Euskadiren nortasuna eta idiosinkrasia ezagutarazteko asmoz. Artistak bere argazkien bitartez betetzen du helburu hori, eta argazkilariak berak esan duenez, “jaialdia plataforma alternatibo bat da, proiektuari ikusgaitasuna eman eta askoz ere jende gehiagorengana iristeko, batik bat, nazioko eta nazioarteko jendearengana”. Jaialdiak bere balio nagusia eskaintzen du, hau da, duela 15 urte baino gehiago musika-topaketa honen kokaleku den lurraldea, jaialdiko ikus-entzuleen esperientzia are gehiago zabalduta. Izan ere, Bilbao BBK Live musika baino askoz ere gehiago baita; esperientzia bat da, adierazpen artistiko oro ongietorria den esperientzia bat, eta, oraingoan, argazki moduan dator, line-upa osatzen duten taldeekin batera izanik protagonista.
2023ko edizioa huts egin ezinezko hitzordua izango da uda honetako jaialdien zirkuituaren barruan; eta hori ez dugu guk bakarrik pentsatzen, Bilbao BBK Live jaialdiak bi Fest sari eskuratu baititu berriki: ‘Formatu handiko jaialdi onena’ eta ‘Kanpaleku onena’.
Jaialdiaren antolatzaileek gaurkotasunari erreparatzen diote eta, naturaguneak zaintzearekin konprometituta daude; horrela, bada, jaialdia kokatzen den esparrua ekitaldiaren funtsezko parte izanik, klima-aldaketaren gaineko kontzientziazioa zein garrantzitsua den nabarmendu nahi dute antolatzaileek, eta bizi garen natura-ingurunea zaintzea premiazkoa dela. Ildo beretik, eta urriaren amaieran abiarazitako salmentan eta aurresalmentan egin zen bezala, saldutako sarrera bakoitzetik 3€ Balmasedan sute batek kiskalitako ingurunea basoberritzera bideratzeko konpromisoa hartzen dugu, Enkarterri Bizkaiko birika den aldetik; hartara, kaltetutako gune hori leheneratzen lagunduko dugu.
Bonuak salgai daude oraindik jaialdiaren webgunean eta seetickets.com/es webgunean; epeka ordaintzeko aukera badago, baita jaialdiko bonua gehi kanpina erostekoa ere.
BILBAO BBK LIVE
2023ko uztailak 6, 7, 8
Kobetamendi, Bilbo
Bonua: 150€
Bonua + kanpina: 170€
Salmenta: bilbaobbklive.com eta seetickets.com/es
#bilbaobbklive
bilbaobbklive.com
070 SHAKE
ALBANY
ARDE BOGOTÁ
ARCTIC MONKEYS
BAIUCA
BEN YART
BEN UFO
BENGO
THE BLAZE
CALL SUPER
THE CHEMICAL BROTHERS
COLECTIVO DA SILVA
DELAPORTE
DINAMARCA
FLORENCE + THE MACHINE
JOB JOBSE
THE LATHUMS
LOVE OF LESBIAN
MERINA GRIS
PLAYBACK MARACAS
ROJUU
TINARIWEN
VIOLET
YOUNG MARCO